Forulege.blog

"Poemak eta ipuinak/Poemas y cuentos" Bonifacio Echegaray Corta egileak eginiko liburuaren aurkezpena.

Forulege 2021/10/27

Poemak eta ipuinak/Poemas y cuentos idazlanean (Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiari lotutako idazleen testuak berreskuratzeko urtero antolatzen duen sailekoa), Seve Calleja idazleak Echegarayk XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako literatura-aldizkarietan argitaratu zituen euskarazko olerkiak eta gaztelaniazko kontakizunak biltzen ditu, hala nola Euskal Erria: Revista baskongada, La Baskonia edo El Colegial. Hitzaurrea Lazaro Echegaray egilearen bilobak egin du, eta epilogoa Andres M. Urrutia Badiolarena da.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Estudios de Derecho Privado Vasco (1919-1951)" Bonifacio Echegaray Cortak eginiko liburuaren aurkezpena.

Forulege 2021/10/27

Bonifacio Echegaray Corta. "Estudios de Derecho Privado Vasco (1919-1951)", Zuzenbidearen Euskal Akademiak argitaratzen duen Clásicos del Derecho Vasco-Euskal Zuzenbidearen Klasikoak bildumako hamargarren liburukia da. Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ikuspegi zabala eta baterakoia du. Besteak beste, ohitura euskal zuzenbide zibilaren iturri gisa ikertu zuen eta euskara zuzenbidearen adierazpide gisa erabiltzea ere jorratu zuen. Hortaz, legelari aitortua da, XX. mendearen lehen erdian Euskal Zuzenbide Zibilaren historia eta aplikazioa aztertzeko orduan. Liburuaren aurkezpena Lazaro Echegaray senideak egin du. Argitalpenaren sarrera eta ardura, aldiz, Andres Maria Urrutia Badiola, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak egin du.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"En busca de Vasconia". Vida de Bonifacio Echegaray (1878-1956) liburuaren aurkezpena

Forulege 2021/10/27

Lazaro Echegaray Eizaguirre da, hain zuzen ere, En busca de Vasconia. Vida de Bonifacio Echegaray (1878-1956) liburuaren egilea, Zumaian jaio eta Durangon hildako legelariaren biografiarik osatuena. Bonifacio Echegaray, Auzitegi Goreneko Salako idazkaria izateaz gain Eusko Ikaskuntzako kide eta euskaltzain osoa izan zen. Gainera, Euskal Herriko hainbat kultura-erakundetan parte hartu zuen eta 1936tik 1937ra Euzkadiko Gobernuan erantzukizuneko karguak izan zituen. Andres Urrutia izango da En busca de Vasconia liburuaren aurkezlea.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Bonifacio Echegaray (1878-1956) jurista eta idazlearen hiru libururen aurkezpena

Forulege 2021/10/27

Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, hiru libururen aurkezpena egingo dute datorren azaroaren 3an, asteazkenean, goizeko 11:00etan Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Berria, 15). Hurrengo liburuak aurkeztuko dira: “En busca de Vasconia” (Vida de Bonifacio Echegaray) Lázaro Echegaray Eizaguirre;  “Estudios de Derecho Privado Vasco” (1919-1951)  Andrés M. Urrutia Badiola y “Poemas y cuentos” (Bonifacio Echegaray) Bizkaiko Foru Aldundiaren edizioa.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jose Luis Etxeberria Monasterio jaunaren "Disposición adicional Primera Constitucion Española, actualización de Derechos Históricos" artikulua

Forulege 2021/10/26

Jose Luis Etxeberria Monasterio jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, "Disposición adicional Primera Constitucion Española, actualización de Derechos Históricos" artikulua eskaintzen digu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Francisco Javier Arrieta Idiakez jaunakBases para el estudio del Derecho del Trabajo eskuliburuaren 7. argitaraldia plazaratu du

Forulege 2021/10/06

Francisco Javier Arrieta Idiakez jaunak, Deustuko Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako Zuzendaritza Batzako kide denak, Bases para el estudio del Derecho del Trabajo eskuliburuaren 7. argitaraldia plazaratu berri du (Dykinson argitaletxea, ISBN 978-84-1377-727-6, 389. orr.).   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Francisco Javier Arrieta Idiakez jaunak, Lan Zuzenbidea eskuliburuaren 4. argitaraldia plazaratu du

Forulege 2021/10/06

Francisco Javier Arrieta Idiakez jaunak, Deustuko Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako Zuzendaritza Batzako kide denak, Lan Zuzenbidea eskuliburuaren 4. argitaraldia plazaratu berri du (Dykinson argitaletxea, ISBN 978-84-1377-726-9, 388. orr.).   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Foru Diputatua Zuzenbidearen Euskal Akademiaren ordezkaritzarekin bildu da.

Forulege 2021/10/01

Elixabete Etxanobe Landajuela, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Foru Diputatua, Zuzenbidearen Euskal Akademiako Andres Maria Urrutia Badiola, burua,  Javier Garcia Ross, idazkaria, eta Javier Muguruza Arrese, diruzainarekin bildu zen ostegunean, urriak 30, Bilbon.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Euskal Zuzenbidearen Klasikoak" bildumaren 10.liburukiaren argitalpena

Forulege 2021/09/22

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren eskutik berriro dator plazara Euskal Zuzenbidearen Klasikoak bilduma. Izan ere, horren helburu nagusia da historian zehar Euskal Zuzenbidearen erakundeak aztertu dituzten legelarien lanak zabaltzea eta gizarteratzea, euskal herrialde desberdinetan. Liburu honetara Bonifacio Echegaray Corta (1878-1956) euskal legelariak bere bizitzan zehar argitaratutako lanak biltzen dira. Echegaray, Auzitegi Goreneko salako idazkari izateaz gain, Euskal Herriko kultur erakundeen parte hartzaile aktiboa izan zen eta Eusko Jaurlaritzan ardura karguak ere izan zituen (1936-1937). Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ikuspegi zabala eta baterakoia du. Besteak beste, ohitura euskal zuzenbide zibilaren iturri gisa ikertu zuen eta euskara zuzenbidearen adierazpide gisa erabiltzea ere jorratu zuen. Hortaz, legelari aitortua da, XX. mendearen lehen erdian Euskal Zuzenbide Zibilaren historia eta aplikazioa aztertzeko orduan. Liburuaren aurkezpena Lazaro Echegaray senideak egin du. Argitalpenaren sarrera eta ardura, aldiz, Andres Maria Urrutia Badiola, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak egin du.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Argitalpen berria "Leyes civiles vascas-Euskal lege zibilak"

Forulege 2021/09/16

IUSPLAZA bildumak berebiziko helburua du, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dauden lege testuen edukia euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzea, behar den bezala eguneratuak eta haiei dagozkien aurkibide analitikok barneraturik. Xede horretarako erabili dira paperezko euskarria zein webgunea, www.iusplaza.com. Zuzenbidearen alorrean ari direnentzako zeregin horretan elkarrekin dihardute Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, Thomson Reuters Aranzadi argitaletxearen laguntzarekin. Blog honi atxikitzen zaizkio, liburuaren azala eta aurkibidea. Liburua eros daiteke ohiko liburu dendetan eta Zuzenbidearen Euskal Akademian.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Sentencia del Tribunal de Justicia (Sala Tercera) de 11 de septiembre de 2008.: Una historia real" izeneko artikulua

Forulege 2021/09/10

2021eko irailaren 11an 2008 irailaren 11ko TJUE Auzitegiaren epaiaren urteurrena da. Epai horrek berebiziko garrantzia dauka Kontzertu Ekonomikoaren alorrean. Horren harira, Jose Luis Etxeberria Monasterio jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, horri buruzko artikulua eskaintzen digu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Bizkaiko Foru Ogasunaren 108-21 kontsulta loteslea, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa.

Forulege 2021/09/09

Javier Muguruza Arrese jaunak, abokatuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren diruzainak, Bizkaiko Foru Ogasunaren kontsulta lotesle baten testua bidali digu forulege.blog-ean zabaltzeko. Kontsulta hori Euskal Zuzenbide Zibilarekin  lotuta dago. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Abuztuan atsedenaldia

Forulege 2021/08/02

Forulege blogak agur esaten dizue iraila arte. Oporrak ondo igaro!   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

PERTSONA DESGAIAK LAGUNTZEKO LEGERIA ZIBIL ETA PROZEDURAZKO ERREFORMA. EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN IKUSPEGIA, jardunaldiaren bideoak.

Forulege 2021/07/30

Zuen interesekoa delakoan Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Euskal Herriko Notarioen Elkargo Txit Prestuak eta Bizkaiko Abokatutzaren Elkargo Ohoretsuak uztailaren 13, 14 eta 15ean pertsona desgaiei buruz oraintsu gertatu den sakoneko lege eraldaketaren inguruan online antolatutako jardueraren bideoak ikusteko esteka eskaintzen dizuegu.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Zuzenbidearen akademiaren kideak "Egiunea" aldizkariaren 10.zenbakian

Forulege 2021/07/20

Euskal Herriko Notario Elkargoaren web orrialdean argitaratu dute Egiunea aldizkariaren 10.zenbakia. Andres Urrutia Badiola (De los escribanos forales a los notarios: el País Vasco en el siglo XIX) eta F. Javier Oñate Cuadros (La vecindad civil ante notario) notarioen artikuluak argitaratu dira aldizkarian. Era berean, Javier Muguruza Arrese legelariaren eta Borja Iriarte Angel magistratuaren artikuluak. Guztiak dira Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Kideak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra