Forulege.blog

"Diez notarios vascos" liburuaren argitalpena

Forulege 2022/05/05

Minor bildumaren  barnean, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren burua eta Notarioak Andres María Urrutia Badiola jaunak, bilduma horren bigarren liburua argitaratu du. Bilduma hori Zuzenbidearen Euskal Akademiak (AVD-ZEA), Euskal Herriko Notario Elkargoak eta Dykinson argitaletxeak sustatzen dute. Interesgarria delakoan, blog honi atxikitzen zaizkio liburuaren azala eta aurkibidea.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Notariado, seguridad jurídica y sociedad" liburuaren argitalpena.

Forulege 2022/05/04

Minor bildumaren  barnean, Euskal Herriko Notario Elkargoaren Dekanoak, Diego María Granados Asensio jaunak, bilduma horren lehen liburua argitaratu du. Bilduma hori Zuzenbidearen Euskal Akademiak (AVD-ZEA), Euskal Herriko Notario Elkargoak eta Dykinson argitaletxeak sustatzen dute. Interesgarria delakoan, blog honi atxikitzen zaizkio liburuaren azala eta aurkibidea.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Minor" bildumaren lehen bi liburuak argitaratu dira

Forulege 2022/05/03

MINOR Bilduma argira dator helburu jakin batekin, alegia, Euskal Herriko eragile juridikoen testuak argitaratzeko, dela testu horiek bilduz, dela argitalpen monografikoak eginez gai zehatzei buruz. Hartara, Zuzenbidearen Euskal Akademiak (AVD-ZEA), Euskal Herriko Notario Elkargoak eta Dykinson argitaletxeak batera jokatu dute, modu eskuragarri eta erabilgarri batez, halako testuei ikusgarritasuna  emateko,  gaztelaniaz zein euskaraz.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

EGIUNEA aldizkariaren 12.zenbakia

Forulege 2022/04/22

Euskal Herriko Notario Elkargoaren web orrialdean argitaratu dute EGIUNEA aldizkariaren 12.zenbakia. Aldizkarian Diego Granados de Asensio, Andres Urrutia Badiola, Almudena Fernández Ostolaza, Ana Isabel Resa, F. Javier Oñate Cuadros, Ramón Múgica Alcorta eta Alfonso Batalla notarioen eta Borja Iriarte Angel magistratuaren artikuluak argitaratu dira. Era berean, Mireia Zarateri, Sabino Arana Fundazioko buruari egindako elkarrizketa ere argitaratu da. Aldizkarian jasotzen dira, modu berean, Zuzenbidearen Euskal Akademiarekin batera egindako ikastaro eta ekitaldiei buruzko hainbat xehetasun.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

JADO aldizkariaren 29. zenbakia argitaratu da

Forulege 2022/03/28

JADO aldizkari juridikoaren 29. zenbakia argitaratu da, 2019-2020-2021 urteei dagokiena. 29. zenbakiak hainbat berrikuntza garrantzitsu dakartza, hala nola, aldizkariaren argitaralpena Euskal Zuzenbidearen Akademiaren, Euskal Herriko Notarioen Elkargo Txit prestuaren eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren eskutik. Era berean, zuzendari laguntzailea, erredakzio-kontseilua eta nazioarteko aholku-batzordea ezartzeaz aparte, lanak argitaratzeko arauak ere berritu dira, hurrengo zenbakietan jarraituko den lan batean, ahalik eta homologazio akademikorik zabalena lortzeko helbuarekin. Era berean, aldizkaria paperean zein Zuzenbideko Euskal Akademiaren webgunean argitaratzen da, www.avd-zea.com eta, eta baita erakunde editoreen webgunetan. Blog honi atxikitzen zaizkio, aldizkari juridikoaren azal berria eta aurkibidea.   Irakurri [+]

(312) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Donostian (2022). Hasiera martxoaren 8an

Forulege 2022/01/31

 2015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

Forulege 2021/12/30

Forulege.bloga eta Iusplaza.bloga egiten ditugunok gabon zoriontsuak eta 2022. urte on bat opa dizkizuegu blogen berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

EUSKALTZAINDIAK 692 TESTU GEHITU DIZKIO HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA. TESTU-BILDUMA EUSKARAZ EGITASMOARI

Forulege 2021/12/29

EUSKALTZAINDIAK 692 TESTU GEHITU DIZKIO HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA. TESTU-BILDUMA EUSKARAZ EGITASMOARI   -2007tik, Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz egitasmoaren hirugarren argitalpena da oraingoa, eta bereizgarri nagusiak hedadura geografikoari, edukiari, denbora-eremuari, antolaketari eta testuen kopuruari dagozkie.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Bonifacio Echegaray Corta (1878-1956) euskaldun ikasia

Forulege 2021/12/26

Abenduaren 16an, Euskaltzaindiak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Sabino Arana Fundazioak elkarlanean, Bonifacio Echegaray Korta (1878-1956) euskaltzainaren bizitzaren hainbat alderdiri buruz jarduteko mintegi bat antolatu zuten Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Seve Calleja kritikari, ikertzaile eta irakasleak Echegaray idazlea aurkeztu zuen; Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako buruak, aldiz, Echegaray legelariaren berri eman zuen; azkenik, Bonifacioren biloba, Lázaro Echegaray soziologoa eta Gizarte Zientzietako doktorea omendutako euskaldun ikasiaren bizipenez aritu zen, horiekin batera fundazioaren burua Mireia Zarate ere bertan izan zen.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jose Luis Etxeberria Monasterio jaunaren "Institucionalización foral del Territorio Histórico de Bizkaia" artikulua

Forulege 2021/12/16

Jose Luis Etxeberria Monasterio jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, "Institucionalización foral del Territorio Histórico de Bizkaia" artikulua eskaintzen digu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Kooperatiben "Komunitate sentimenduaren printzipioa"ri buruzko kongresua.

Forulege 2021/12/16

Azaroaren 17 eta 18an Deustuko Unibertsitatetik online bidezko emanaldiarekin Komunitate sentimenduaren printzipioari buruzko Kongresua ospatu zen, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak antolatuta. Bi jardunaldietan zehar, printzipio honen aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak jorratu ziren. Kongresua Zoom plataformaren bitartez egin zen eta 150 partaide baino gehiago konektatu ziren egunero.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Bilbon

Forulege 2021/12/10

 2015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Bonifacio Echegaray Corta (1878-1956) euskaldun ikasia

Forulege 2021/12/02

65 urte beteko dira aurten Bonifacio Echegaray euskal legelari, historialari, euskaltzale eta idazlea hil zela. Hori dela eta, Euskaltzaindiak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Sabino Arana Fundazioak mintegi bat antolatu dute elkarlanean euskaltzain horren bizitzaren hainbat alderdiri buruz jarduteko, XIX. mendearen amaierako eta XX.aren lehen hereneko euskal kulturak, historiak euskal Zuzenbideak lortutakoen eta amestutakoen erakusgarri.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2021/222 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian

Forulege 2021/12/01

Astelehenean, azaroaren 29an, arratsaldeko 19:00etan, Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2021/2022 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin zen. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Iñaki Subijana Zunzunegui jauna, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburua, Olatz Garamendi Landa andrea,  Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa, Gema Tomas Martinez andrea, Euskal Herriko Notario Elkargoaren dekanordea, Carmen Velasco Ramirez andrea eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Andres Urrutia Badiola jauna. Horiekin batera, jarraiko agintariak izan ziren ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia, Carmen Adan del Rio andrea, Probintzia Auzitegiko lehendakaria, Reyes Goenaga Olaizola andrea, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Foru Diputatua, Elixabete Etxanobe Landajuela andrea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria, Egoitz Laburu Rodriguez jauna, Deustuko Unibertsitateko errektorea Jose Maria Guibert Ucin jauna, eta Adrian Celaya Ibarra, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehengo lehendakariaren familiartekoak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Legelari gazteentzako VI. "Adrian Celaya" sarien banaketa ekitaldia

Forulege 2021/11/30

Azaroaren 29an, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2021/2022 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin zen. Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako VI. "Adrian Celaya" Sarien banaketa ekitaldia egin zen. Epaimahaikoen ebazpena irakurri zuen Alkain Oribe andreak, Zuzenbidearen Euskal Akademia delakoaren zuzendaritza kideak. Sariak Adrian Celaya zenaren etxekoek eman zituzten.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra