Forulege.blog

Erakusketaren irekiera ekitaldia: "Euskal zuzenbide zibila: Iragana, oraina, geroa"

Forulege 2015/02/17

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak Atsegin handiz gonbidatzen zaitu otsailaren 24an, asteartean,12:30etan,
Eusko Legebiltzarraren (administrazio-etxean) egoitzan,
Gasteiz, Becerro de Bengoa, s/n.   Erakusketaren irekiera ekitaldira “Euskal zuzenbide zibila: Iragana, oraina, geroa”

  Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Àpoca, butlletí Català d'informació notarial

Forulege 2015/01/30

Àpoca, butlletí Català d'informació notarial delakoak, Bartzelonako notarioa den Eladi Crehuet jaunaren zuzendaritzapean, 10. zenbakia argitaratu du. 10. zenbaki hau dagokio bigarren aldiari eta 2015. urteko neguarena da. Atalez atal irakurrita, editorialarekin batera datozkigu albiste laburrak, notario-jarduerari buruzko kontuak eta umore ttanttak ere, era-erakoak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Adrián Celaya Ibarra jaunari omenaldia - Kronika

Forulege 2015/01/22

Josu Osés Abando jaunak, Eusko Legebiltzarraren letratuak eta Legebiltzar kudeaketako Zuzendariak, Adrián Celaya Ibarra jaunari omenaldia egiteko eta esker ona agertzeko pasa den urtarrilaren 15ean Eusko Legebiltzarrean egindako ekitaldiaren kronika eskaintzen digu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Herriko Foru-zuzenbide Zibilari buruzko Hamahirugarren Jardunaldi Praktikoa: kronika

Forulege 2015/01/22

Alkain Oribe andere abokatuak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Ikerketa Taldearen kideak eta Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak eskaintzen digu kronika bat, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamahirugarren Jardunaldi Praktikoa. Euskal foru zuzenbide zibilaren inguruko jurisprudentzia 2014ko azaroaren 27an Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan egin zen jardunaldiaren inguruan.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Ekonomia Itunari buruzko II. Mintegia

Forulege 2015/01/20

Datozen 2015. urteko urtarrilaren 22 eta 23an Ekonomia Itunari buruzko II. Mintegia egingo da Eusko Legebiltzarraren egoitzako Tomas Moro aretoan, Eusko Legebiltzarrak antolatuta Ad Concordiam-Ekonomia Ituna Sustatu eta Hedatzeko Elkartearen laguntzarekin. Egitaraua eta izena emateko Eusko Legebiltzarraren webgunera esteka blog honetan eransten dira.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Ricardo de Ángel jauna: Una obra jurídica monumental de nuestros días: el “Marco Común de referencia”. Breve descripción y modesta valoración

Forulege 2015/01/14

Ricardo de Ángel Yagüez jaunak, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearen katedradun emerituak, 2014. urteko urriaren 28an, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2014/2015 ikasturtea irekitzeko hitzaldia egin zuen Una obra jurídica monumental de nuestros días: el “Marco Común de referencia”. Breve descripción y modesta valoración izenburupean. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean lan honen lehen bi atalak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Gontzal Aizpurua Ondaro: "Proposición no de norma de las Juntas Generales de Bizkaia"

Forulege 2015/01/09

Gontzal Aizpurua Ondaro abokatu jaunak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Ikerketa Taldearen kideak eta Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Bizkaiko Batzar Nagusiek 2014. urteko abenduaren 29an onartutako arauz besteko proposamenaren berri ematen digu. Proposamen honek eskatzen du, Foru Aldundiak hiribilduen, Bilboko udalerriaren eta Urduña hiriaren foru gabeko eremuaren kartografia zehatza (Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko 32/1992 legearen arabera) argitaratzea eta zabaltzea.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Adrián Celaya Ibarra jaunari omenaldia

Forulege 2015/01/08

Datorren urtarrilaren 15ean, ostegunean, goizeko 11:00tan, Eusko Legebiltzarrean Adrián Celaya Ibarra jaunari omenaldia egiteko eta esker ona agertzeko ekitaldia egingo zaio. Ekitaldian parte-hartzaile izango dira: Bakartxo Tejeria Otermin anderea, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria. Mikel Badiola Gonzalez jauna, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Bizkaiko Saileko lehendakaria. Andres Urrutia Badiola jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakariordea. Luis Elizegi Mendizabal jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiko Araubide Juridikoko zuzendaria. Josu Oses Abando jauna, Eusko Legebiltzarreko legelaria. Fernando Salazar Fernández de Mendarozqueta jauna, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen zuzendaria. Interesgarria delakoan, ekitaldiaren egitaraua batzen dugu blog honetara.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

EL PATRIMONIO SUCESORIO: Reflexiones para un debate reformista

Forulege 2015/01/07

Dykinson argitaletxeak, Francisco Lledó Yagüe jaunaren, M.ª Pilar Ferrer Vanrell anderearen eta José Ángel Torres jaunaren zuzendaritzapean eta Oscar Monje Balmaseda jaunaren koordinazioarekin, EL PATRIMONIO SUCESORIO: Reflexiones para un debate reformista lan kolektiboa (2 liburuki) argitaratu du. Lan horrek ospe handiko 66 legelariren lanak biltzen ditu. Interesgarria delakoan, liburuaren egileak eta aurkibidea batzen ditugu blog honetara.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

Forulege 2014/12/23

Forulege.bloga egiten dugunok gabon zoriontsuak eta 2015. urte on bat opa dizkizuegu blogaren berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Luis Rueda Esteban jauna: "La delegación de la facultad de mejorar del artículo 831 del Código Civil: auténtica fiducia sucesoria en Derecho civil común"

Forulege 2014/12/23

Luis Rueda Esteban jaunak, notarioak, berriki La delegación de la facultad de mejorar del artículo 831 del Código Civil: auténtica fiducia sucesoria en Derecho civil común liburua argitaratu du Notariotzaren Kontseilu Nagusiarekin. Interesgarria delakoan forulege.blogean honen berri ematen dugu.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko jurisprudentziako bi dokumentu berri

Forulege 2014/12/17

www.forulege.com webguneak Euskal Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoa bi dokumentu berri barneratu ditu bere jurisprudentzia atalean, epai bat eta auto bat. Epaia eta autoa Indize kronologikoan eta Gaikako indizean sailkatu eta barneratu dira. Aldi berean, mezu honen bidez hartzaileen artean banatzen dira.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Kooperatiben jardunaldia: "Kooperatiba-kreditua: eredu baten defentsa"

Forulege 2014/12/15

2014ko abenduaren 11n, ostegunean, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak antolatuta, Deustuko Unibertsitatearen Paraninfoan jardunaldi bat ospatu zen kooperatiba-kredituari buruz, eredu horren defentsan. Honakoa izan zen jardunaldiaren egitaraua:   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Lanbideak Bildumaren 3 eta 4 liburuen aurkezpen ekitaldia

Forulege 2014/12/15

Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Herriko Foru-Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldeak pasa den ostegunean, abenduaren 11n, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan, Salón Azul izeneko aretoan, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lanbideak Bildumaren 3 eta 4 zenbakiak aurkeztu zituzten, “Manual Práctico de Derecho Civil Vasco”, Jesús Javier Fernández de Bilbao y Paz jaunak idatzia eta “Diccionario terminológico del Derecho Civil Foral Vasco”, Andrés Mª Urrutia Badiola jaunak idatzia.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Lanbideak Bilduma: 3 eta 4 zenbakiak dituzten liburuen aurkezpena

Forulege 2014/12/10

Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Herriko Foru-Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldeak, gonbitea luzatzen dizute, parte har dezazun Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lanbideak Bildumaren 3 eta 4 zenbakiak dituzten liburuen aurkezpenean:   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | 32 | 33 | 34 | 35 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra