Forulege.blog

EGIUNEA aldizkariaren 16. zenbakia argitaratu da, Akademiaren 20. urteurrenaren erreportajea egiten duena

Forulege 2023/07/21

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 20. urteurrena dela eta, EGIUNEA aldizkariaren 16. zenbakiak erreportaje luzea egin du efemeridea gogoratuz. Bertan, Akademiako Zuzendaritza Batzordeko hainbat kidek urte hauetaz hitz egiten dute: Andrés M. Urrutia Badiola eta Mario Martínez de Butrón notarioek, eta Elixabete Piñol, Alkain Oribe, Txemi Gorostiza, Javier Muguruza eta Javier García Ross abokatuek. Horiez gain, AVD-ZEAko beste kide esanguratsu batzuen iritziak ere jaso dira: Ignacio Etxebarria, Juanjo Álvarez, Borja Iriarte, Jesús Fernández de Bilbao, Alberto Atxabal Rada, Vicente María del Arenal notarioa eta Nazario Oleaga. Aldizkaria nahi baduzu, Euskal Herriko Notarioen Elkargoaren webguneko argitalpenen atalean deskarga dezakezu:   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

JADO aldizkariaren 31. zenbakia argitaratu da

Forulege 2023/07/12

JADO aldizkari juridikoaren 31. zenbakia argitaratu da, 2023. urteari dagokiona. Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Euskal Herriko Notarioen Elkargo Txit Prestuarekin eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuarekin bat egiten duen edizioari jarraioa ematen dio argitalpen honen bidez. Une honetatik aurrera, aldizkaria editoreen webguneetan eskuragarri egongo da. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kasuan, bertsio hori ondoko estekan eskura daiteke: Revista 31 - JADO (avd-zea.com).    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"La necesaria actualización del sistema de resolución de conflictos internos de leyes" liburuaren argitalpena

Forulege 2023/06/15

Ekain honetan, Lanbideak bilduman, 17. zenbakiarekin, Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Euskal Herriko Notario Elkargoaren, Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren eta Dykinson argitaletxearen elkar-lanaren bidez, La necesaria actualización del sistema de resolución de los conflictos internos de leyes izenburudun liburua argitaratu du.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ZUZENBIDEAREN EUSKAL AKADEMIAK 20 URTE BETE DITU

Forulege 2023/06/09

2003ko ekainaren 9an, jurista talde batek, Adrian Celayaren gidaritzapean, Zuzenbidearen Euskal Akademia sortu zuen. Hogei urte geroago, Akademia bere urteurrena ospatzen ari da, Euskal Herriarekin eta zuzenbidearekin lotura duten ekitaldiak eta lanak ospatuz eta argitaratuz. Blog honetara atxikitzen dira Akademiaren sorrera ekitaldiko zein lehen jarduera instituzionaleko argazkiak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"ESKUBIDE DIGITALAK ETA ADMINISTRAZIO PUBLIKOAK" JARDUNALDIA

Forulege 2023/04/24

Datorren asteartean, maiatzaren 2an, "Eskubide digitalak eta administrazio publikoak" jardunaldia egingo da Zuzenbidearen Euskal Akademiaren eta IVAP erakundearen antolakuntzarekin, laguntzaileak izango direla Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide fakultatea eta Deusto Campus. Ekitaldi honekin irekiko da urtean zehar egingo den Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 20. urteurranearen ospakizuna.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

OROIGARRIA: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN JARAUNTSIKO OINORDETZA ETA FAMILIA ONDAREA ESKUALDATZEKO PLANGINTZARI BURUZKO IKASTAROA

Forulege 2023/04/13

Ikastaro honen helburua da eragile juridikoa gaitu, familia ondarearen eskualdaketan ziurtasunez eta zehaztasunez joka dezan, batez ere, horren eragile edo osagaiak lotuak badira Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren legeariarekin, dela zibila, dela zergari buruzkoa. Hori dela eta, orain aurkezten den ikastaro berri honetan metodologia praktikoa nagusitzen da, eta horren bidez bateratu egiten dira azalpen teorikoak eta errealitatearen gertaera eta egoerak. Beti ere, aintzat harturik halako irizpideak, organo administratibo zein judizialetan ematen direnak, jurisprudentzia eta doktrina barne.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Komisario bidezko oinordetza Euskal Zuzenbide Zibilaren Legean" liburuaren aurkezpena.

Forulege 2023/03/22

2023ko martxoaren 23an, arratsaldeko 17.00etan, Euskal Herriko Notarioen Elkargoaren egoitzan, Donostian, "Komisario Bidezko Oinordetza Euskal Zuzenbide Zibilaren Legean" liburua aurkeztuko da. Aurkezpen ekitaldian, Jesus-Javier Fernández de Bilbao Paz eta Diego María Granados de Asensio jaunek, eta Elixabete Piñol Olaeta andreak parte hartuko dute. Lehena, abokatua eta lanaren egilea, eta bigarrena Notarioa eta Euskal Herriko Notario Elkargoaren dekanoa. Hirugarrena, abokatua eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako lehendakariordea.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ERABILI GABEKO ETXEBIZITZAREN GAINEKO ZERGARI BURUZKO JARDUNALDIA

Forulege 2023/03/15

ERABILI GABEKO ETXEBIZITZAREN GAINEKO ZERGARI BURUZKO JARDUNALDIA
Eguna: 2023ko martxoaren 28a Ordua: 16.30etatik 18.30etara Tokia: Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua
Areto Nagusia
Uribitarte erranplak, 3 PROGRAMA Hizlaria Mª José Cano Cueli   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN JARAUNTSIKO OINORDETZA ETA FAMILIA ONDAREA ESKUALDATZEKO PLANGINTZARI BURUZKO IKASTAROA

Forulege 2023/03/01

Ikastaro honen helburua da eragile juridikoa gaitu, familia ondarearen eskualdaketan ziurtasunez eta zehaztasunez joka dezan, batez ere, horren eragile edo osagaiak lotuak badira Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren legeariarekin, dela zibila, dela zergari buruzkoa. Hori dela eta, orain aurkezten den ikastaro berri honetan metodologia praktikoa nagusitzen da, eta horren bidez bateratu egiten dira azalpen teorikoak eta errealitatearen gertaera eta egoerak. Beti ere, aintzat harturik halako irizpideak, organo administratibo zein judizialetan ematen direnak, jurisprudentzia eta doktrina barne.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Familia eta oinordetza zuzenbidea", laugarren argitaraldia

Forulege 2023/03/01

Andres M. Urrutia Badiola, AVD-ZEAren burua eta notarioak eta Elixabete Piñol Olaeta, AVD-ZEAren buruordea, abokatua eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatearen irakasleak, berrikitan argitaratu dute goian aipaturiko liburuaren laugarren argitaraldia. Argitalpen berri honen hartzaileak dira unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak eta, era berean, zuzenbidearen jardule teoriko zein praktikoak, zuzenbide zibilaren arlo horietara euskaraz hurreratu nahi direnak. Liburuaren edukia eguneraturik dago azken lege eraldaketen arabera, bereziki desgaitasunari buruzko legeria berriarekin; eta egileen aurretiazko eskarmentu akademiko zein lanbidekoa du oinarri. Orobat, Europa mailan unibertsitate irakaskuntzaren eskakizun berriei ere egokiturik dago, tresna eragingarria izan dadin. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lanbideak sailean 6. zenbakia du liburu berriak eta Akademiaren babespean argitaratu da, Dykinson argitaletxearekin batera.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ZUZENBIDEAREN EUSKAL AKADEMIA, ONURA PUBLIKOKOA IZENDATUA IZAN DA!

Forulege 2023/02/09

Gaur, 8/2023 Dekeretua, urtarrilaren 24koa argitaratu da Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian, Zuzenbidearen Euskal Akademia-ri onura publikoaren estatusa aitortzen diona.  Zorionak guztioi! Post honetan atxikita aurkituko duzue dekretua pdf formatoan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"REFORMAS LEGISLATIVAS PARA EL APOYO A LAS PERSONAS CON DISCAPACIDAD. Estudio sistemático de la Ley 8/2021, de 2 de junio, al año de su entrada en vigor" liburua argitaratu da.

Forulege 2023/02/06

Lan honek ikuspegi zehatz batetik aztertzen du 8/2021 Legeak egindako aldaketa garrantzitsua. Erreforma hori, gure ordenamendua New Yorkeko Konbentzioaren 12. artikuluaren eskakizunetara egokitzeko egin zen. Hain zuzen ere, artikulu horrek desgaitasuna duten pertsonei autonomia aitortu behar zaiela eta haien gaitasun juridikoa gainerakoen baldintza berberetan erabili behar dutela aldarrikatzen du.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Komisario bidezko oinordetza Euskal Zuzenbide Zibilaren Legean" liburuaren aurkezpena.

Forulege 2023/01/31

2023ko Otsailaren 2an, arratsaldeko 18.30etan, Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren (B.A.E.O./I.C.A.B.) egoitzan, "Komisario Bidezko Oinordetza Euskal Zuzenbide Zibilaren Legean" liburua aurkeztuko da. Aurkezpen ekitaldian, Jesus-Javier Fernández de Bilbao Paz jaunak eta Andrés Urrutia Badiola jaunak parte hartuko dute; lehena abokatua eta lanaren egilea, eta bigarrena Notarioa eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako lehendakaria. Eurekin ere, izango da Carmen Velasco Ramírez anderea, Euskal Herriko Notario Elkargoaren dekanaordea.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

Forulege 2022/12/30

Forulege.bloga eta Iusplaza.bloga egiten ditugunok gabon zoriontsuak eta 2023. urte on bat opa dizkizuegu blogen berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

MINOR Bilduma bildumako hirugarren liburuaren argitalpena, Donostiako Javier Oñate Cuadros notarioak idatzia.

Forulege 2022/12/20

Abendu honetan, Zuzenbidearen Euskal Akademiak (AVD-ZEA), Euskal Herriko Notarioen Elkargoak eta Dykinson argitaletxeak MINOR Bilduma-ren hirugarren liburua argitaratu dute. Bilduma honen helburua Euskal Herriko eragile juridikoak idatzitako testuak argitaratzea da, lan espezifikoak bilbatuz, zein gai zehatzei buruzko monografiak argitaratuz.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra