Forulege.blog

"HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA. Euskararen erronkak Justiziaren administrazioan" jardunaldia egingo da 2023ko abenduaren 18an Sabino Arana fundazioan

Forulege 2023/12/13

Datorren 2023ko abenduaren 18an egingo da Euskaltzaindiak eta Sabino Arana fundazioak antolatutako "HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA. Euskararen erronkak Justiziaren administrazioan" jardunaldi irekia. Sabino Arana fundazioaren egoitzan egingo da, Bilbon, Mandobide kaleko 6. zenbakian, 3. solairuan. Post honi dago atxikita jardunaldiaren egitaraua, zeinetan jardunaldiko parte-hartzaileak, hitzaldiak eta ordutegia agertzen diren.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ALBERTO ATXABAL RADA IRAKASLEAK "EL RÉGIMEN TRIBUTARIO DEL DERECHO CIVIL VASCO" LIBURUA ARGITARATU DU

Forulege 2023/12/04

Alberto Atxabal Rada irakasleak, Zuzenbidearen Euskal Akademiako kideak, "El régimen tributario del Derecho Civil vasco" izeneko lana argitaratu du. Bertan, ikuspegi praktikotik, Euskal Zuzenbide Zibila zergapetzen duten zerga guztiak aztertzen ditu, eta, batez ere, testamentu-boterea eta egikaritzeko dagoen jarauntsia, ondasunen foru-komunikazioa, oinordetza-itunak, tronkalitatea eta ondasunen eta eskubideen eskualdaketen beste muga batzuk. Azterketak lurralde erkideko zerga-erregulazioa eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru-erregulazioak jorratzen ditu.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ZUZENBIDEAREN EUSKAL AKADEMIAREN 2023/2024 IKASTURTEAREN IREKIERA EKITALDIA

Forulege 2023/11/22

2023ko azaroaren 21ean, asteartea, 19: 00etan, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2023/2024 ikasturteari hasiera emateko ikasgaia eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoaren egoitzan (Henao, 8). Ekitaldiaren buru izan ziren Luis Ángel Garrido Bengoechea jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako lehendakaria; Olatz Garamendi Landa, Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua; Diego de Granados Asensio, Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoko dekanoa; Fernando Rey Martínez jauna, Valladolideko Unibertsitateko Konstituzio Zuzenbideko katedraduna; eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako presidentea, Andrés María Urrutia Badiola. Besteak beste, han izan ziren ere Bizkaiko Probintzia Auzitegiko lehendakaria, Reyes Goenaga Olaizola andrea; Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa, Gema Tomás Martínez andrea; eta Adrían Celaya jaunaren familiaren ordezkariak, bai eta Abokatutzarenak, Notariotzarenak eta Jabetza-erregistratzaileenak ere.
  Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2023/2024 IKASTURTEA IREKITZEKO EKITALDIA

Forulege 2023/11/10

  Zuzenbidearen euskal Akademiaren lehendakariak eta Euskal Herriko Notario Elkargoaren dekanoak
Atsegin handiz gonbidatzen zaituzte honako ekitaldi honetara
2023/2024 ikasturtea irekitzeko ekitaldia
Ekitaldia azaroaren 21a, asteartea, izango da, arratsaldeko 19:00etan
Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan (Henao kalea 8)   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2023KO AZAROAREN 15EKO JARDUNALDIAN IZEN-EMATEA

Forulege 2023/10/30

Azaroaren 15ean Gasteizen egingo den jardunaldian izena emateko arazoak sortu dira. Hori konpontzeko, izapide hori egiteko beste bide batzuk jarri dira martxan.  Honako hauek izango dira: a) Hurrenez hurren adierazten den helbidearen bitartez protokolo@legebiltzarra.eus, izen-ematearen inprimakian ageri diren datuak helaraztea.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ZUZENBIDE PRIBATURAREN II. JARDUNALDIA: ZUZENBIDE ZIBILA ETA LURRALDE-PARLAMENTUEN LEGEGINTZA-ESKUMENAK

Forulege 2023/10/27

2023ko azaroaren 15ean, asteazkena, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko II. jardunaldia egingo da Gasteizen, eta oraingo honetan, Zuzenbide zibilari eta lurralde-parlamentuen legegintza-eskumenei buruzkoa izango da. Jardunaldia Eusko Legebiltzarrak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta IVAP erakundeak antolatu dute, Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Erregisltratzaileen eta Arabako Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren laguntzarekin.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

‘HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA IV' OBRAK 1.051 TESTU ESKAINTZEN DITU BERE IV. ARGITALPENEAN

Forulege 2023/10/11

- 2007tik, "Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz" egitasmoaren laugarren argitalpena da oraingoa, proiektuaren helburua euskaldunon hizkuntza-eskubideak euskarri digital bakarrera biltzea delarik, hiztunek, legelariek eta ikertzaileek baliatzea izan dezaten. - "HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA"-ren aurreko argitaraldian, 786 testu jaso ziren eta laugarren argitaraldi honek, berriz, 1.051 testu eskaintzen ditu.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"LEGE-GATAZKAK ETA LURRALDEEN ARTEKO ZUZENBIDEA" IZENEKO ZUZENBIDE PRIBATUARI BURUZKO JARDUNALDIKO ARGAZKI GEHIAGO

Forulege 2023/10/11

Post honen bitartez, joan den irailaren 27an Donostian egindako "LEGE-GATAZKAK ETA LURRALDEEN ARTEKO ZUZENBIDEA" izeneko Zuzenbide pribatuari buruzko jardunaldiko argazki gehiago argitaratzen dira.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"LEGE-GATAZKAK ETA LURRALDEEN ARTEKO ZUZENBIDEA" IZENEKO ZUZENBIDE PRIBATUARI BURUZKO JARDUNALDIKO ARGAZKIAK

Forulege 2023/10/05

Post honen bitartez, pasa den irailaren 27an Donostian ospatutako "LEGE-GATAZKAK ETA LURRALDEEN ARTEKO ZUZENBIDEA" izeneko Zuzenbide pribatuari buruzko jardunaldiko argazki batzuk argitaratzen dira.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

“XXI. MENDEKO GIZARTE KOOPERATIBOAREN ERRONKAK” kongresua ospatuko da 2023ko urriaren 25 eta 26an, Donostian.

Forulege 2023/10/04

2023an, Donostia Gizarte Ekonomiaren Espainiako hiriburu izendatu denez, Deustuko Unibertsitateko Kooperatiba Gaien Institutuak, Zuzenbide Kooperatiboaren Nazioarteko Elkarteak, eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lankidetzarekin, 2023ko urriaren 25 eta 26an, Donostiako campusean, “XXI. mendeko Sozietate Kooperatiboaren erronkak eta desafioak” izeneko kongresua antolatu dute. Kongresu horren bidez, kooperatibek enpresa eredu demokratiko, arduratsu eta etikoa ordezkatzen dutela jakinarazi nahi da, arreta pertsonengan eta ingurumenean jartzen duena, hazkunde ekonomikoa, justizia soziala, giza eskubide eta askatasunekiko errespetua eta elkartasuna sustatuz eta bultzatuz.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

F.J. Arrieta Idiakez autorearen "Lan Zuzenbidea" eskuliburuaren 6. argitaraldia plazaratu berri da

Forulege 2023/10/04

Francisco Javier Arrieta Idiakez jaunak, Deustuko Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle titular eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako Zuzendaritza Batzako kide denak, Lan Zuzenbidea eskuliburuaren 6. argitaraldia plazaratu berri du (Dykinson argitaletxea, ISBN 978-84-1170-478-6, 391. orr.).   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

MINOR Bilduma bildumako laugarren liburuaren argitalpena, José Miguel Gorostiza Vicente abokatuak idatzia.

Forulege 2023/09/26

Irail honetan, Zuzenbidearen Euskal Akademiak (AVD-ZEA) , Euskal Herriko Notarioen Elkargoak eta Dykinson argitaletxeak MINOR Bilduma-ren laugarren liburua argitaratu dute. Bilduma honen helburua Euskal Herriko eragile juridikoak idatzitako testuak argitaratzea da, lan espezifikoak bilbatuz, zein gai zehatzei buruzko monografiak argitaratuz.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ZUZENBIDE PRIBATUAREN JARDUNALDIA: "LEGE-GATAZKAK ETA LURRALDEEN ARTEKO ZUZENBIDEA"

Forulege 2023/09/12

2023ko irailaren 27an, asteazkena, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko jardunaldia egingo da Donostian, Zuzenbidearen Euskal Akademiak, IVAP erakundeak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Notarioen Elkargoak antolatuta, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearen,  Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistratzaileen, eta Deusto Campus-en laguntzarekin.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

AKADEMIAREN WEB-ORRIALDEA BERRIZTATU DUGU!

Forulege 2023/07/28

Post honen bitartez jakinarazten dugu Akademiaren web-orrialdea berriztatu dugula, eta bertsio berria jada ikusgai dagoela esteka honetan: http://www.avd-zea.com  Web berria ahalik eta ondoen moldatzeko, zuen ekarpenak eskertuko ditugu!   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Auzitegi Konstituzionalaren maiatzaren 24ko 62/2023 epaia eta oinordetza-itunen bidez eskuratutako ondasunen eskualdaketa.

Forulege 2023/07/26

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Auzitegi Konstituzionalaren, 2023ko maiatzaren 24ko, 26/2023 epaia eskaintzen da. Bertan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aplikazioa baztertzen duten arau fiskalen konstituzionaltasunari buruz hitz egiten da. Auziak aztertzen duen kasuan, izendatuak, izendatzailea bizi den bitartean, Galiziar Zuzenbidearen mende dagoen oinordetza itun bidez jasotako ondasun bat eskualdatzen du, oinordetza ituna sinatu eta bost urte baino gehiago igaro direlarik.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra