Forulege.blog

2020ko uztailaren 23ko Auzitegi Gorenaren epaiaren inguruko iruzkina

Forulege 2021/03/04

Alargunaren gozamenaren kommutazioa, ondasunen trukatze bezala hartzen da zergari dagokionez Kataluniako zuzenbidea aplikagarri zaien jarauntsietan? Javier Muguruza jaunak,  Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Zuzendaritza kideak, 2020ko uztailaren 23ko Auzitegi Gorenaren epaiaren gaineko gogoeta egiten du. Auzitegi Gorenaren epai horretan Kataluniako Zuzenbidea aplikatzen zaien  jarauntsietan ezkontideari dagokion gozamenaren kommutazioa, ondasun trukaketa bezala interpretatzen da Ondare eskualdaketen gaineko Zergari dagokionez. Nahiz eta sententzia Kataluniako Zuzenbidean oinarritu, horrek eragina izan dezake Euskal Zuzenbide Zibilari Buruzko legean eta kode zibilean oinarritzen diren ondasunen trukaketetan. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2021eko urtarrilaren 26ko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 4. Salako Epaiari buruzko iruzkina (1583/2020 ERREK. ZK.)

Forulege 2021/02/26

Javier Arrieta Idiakez jaunak, Deustuko Unibertsitatearen irakasleak, eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, bere gogoeta eskeintzen digu, jarraiko gaiaren inguruan: deusez moduan kalifikatutako kaleratzea, 9/2020 Errege Lege-dekretuaren 9.2 artikuluak ezarritakoa hausteagatik. Sarrera honetan iruzkina egingo zaio, 2021eko urtarrilaren 26ko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 4. Salako epaiari (1583/2020 errek. zk.). Bada, horren kontrako 5 arrazoi jasoko dira. Hala ere, aldez aurretik epai horren Egitateak eta Zuzenbideko Oinarriak laburtuko dira, irakurleari epaiaren testuingurua eta nondik norakoak behar bezala aurkezteko xedearekin.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Ricardo de Ángel Yágüez jaunaren, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Ohorezko Bazkidearen, "Otras cosas de ayer y de hoy" liburuaren argitalpena.

Forulege 2021/02/15

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Thomson Reuters Aranzadi eta Informa Consulting bulegoaren kolaborazioarekin laster aurkeztuko du Ricardo de Ángel Yágüez jaunak, Deustuko Unibertsitateko bere ikasle ohiei bidalitako eskutitzak jasotzen dituen bigarren liburukia. Liburukiak Zuzenbidearen Euskal Akademiak argitaratzen duen Abeurrea Bildumaren 15. zenbakia darama. Liburuak 581 orrialde ditu, Andres Urrutia Badiola Zuzenbidearen Euskal Akademiako presidenteak egindako aurkezpenaz eta Luis Abril Perez autorearen ikasle ohiak egindako hitzaurreaz aparte. Blog honi atxikitzen zaizkio liburuaren azala, aurkibidea, aurkezpena eta hitzaurrea. Gaur egungo osasun egoera dela eta, liburua online bidez aurkeztuko da hurrengo egunetan Akademiaren eskutik.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko online ikastaro praktikoa (2021)

Forulege 2021/02/08

2015. urtean ezarri zen Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu zituen bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Hortaz, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Familia eta oinordetza zuzenbidea" argitaraldi berria

Forulege 2021/02/02

Andres M. Urrutia Badiola jaunak, AVD-ZEAren buruak, notarioa eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko irakasleak berrikitan argitaratu du goian aipaturiko liburuaren hirugarren argitaraldia. Argitalpen berri honen hartzaileak dira unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak eta, era berean, zuzenbidearen jardule teoriko zein praktikoak, zuzenbide zibilaren arlo horietara euskaraz hurreratu nahi direnak. Liburuaren edukia eguneraturik dago azken lege eraldaketen arabera eta egilearen aurretiazko eskarmentu akademiko zein lanbidekoa du oinarri. Orobat, Europa mailan unibertsitate irakaskuntzaren eskakizun berriei ere egokiturik dago, tresna eragingarria izan dadin. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lanbideak sailean 6. zenbakia du liburu berriak eta Akademiaren babespean argitaratu da.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Ondareari buruzko zuzenbide berezia" argitaraldi berria

Forulege 2021/02/02

Andres M. Urrutia Badiola jaunak, AVD-ZEAren buruak, notarioa eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko irakasleak berrikitan argitaratu du goian aipaturiko libururen hirugarren argitaraldia. Argitalpen berri honen hartzaileak unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak dira eta, era berean, zuzenbidearen jardule teoriko zein praktikoak, zuzenbide zibilaren arlo horietara euskaraz hurreratu nahi direnak. Liburuaren edukia eguneraturik dago azken lege eraldaketen arabera eta egilearen aurretiazko eskarmentu akademiko zein lanbidekoa du oinarri. Orobat, Europa mailan unibertsitate irakaskuntzaren eskakizun berriei ere egokiturik dago, tresna eragingarria izan dadin. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lanbideak sailean 7. zenbakia du liburu berriak eta Akademiaren babespean argitaratu da.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

IUSPLAZA corpusak eduki berriak eskaintzen ditu

Forulege 2021/01/26

IUSPLAZA corpus linguistiko-juridikoak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren www.iusplaza.com webgunean kokaturik dagoenak, testu juridikoen edukiak gehitu ditu. Eduki berriak barruraturik, corpusak 1505 dokumentu eta 12.545.740 hitz kopuru ditu, jada sarean erabiltzailearen eskura daudenak. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean corpuserako esteka.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Dominique Dufau: notario euskaltzalea eta eragilea"

Forulege 2021/01/26

Blog honetan eskeintzen da Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak, Andres Urrutia jaun notarioak idatzi duen "Dominique Dufau: notario euskaltzalea eta eragilea" artikulua, euskaraz zein gaztelaniaz. Artikulu hori Egiunea aldizkariaren 8.zenbakian agertu da, Euskal Herriko Notario Elkargoaren eskutik.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Analisis Sistematico de la Ley 5/2015, de 25 de junio, de Derecho Civil Vasco" liburuaren aurkezpena

Forulege 2021/01/26

2020ko abenduaren 22an "Analisis Sistematico de la Ley 5/2015, de 25 de junio, de Derecho Civil Vasco" liburua aurkeztu zen Euskal Herriko Notarioen elkargoan. Aurkezpenaren inguruko artikulua "Egiunea" aldizkariaren 8.zenbakian argitaratu da eta orain blog honetan eskeintzen dizuegu.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Notarioak eta hizkuntza ofizialak

Forulege 2021/01/22

Blog honetan eskeintzen da Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak, Andres Urrutia jaun notarioak idatzi duen "Notariado y lenguas oficiales" artikulua. Artikulu hori Egiunea aldizkariaren 8.zenbakian agertu da, Euskal Herriko Notario Elkargoaren eskutik.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren eta Aurten Bai fundazioaren arteko hitzarmena

Forulege 2021/01/22

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren eta Aurten Bai fundazioaren buruek, sare sozialetan euskararen bidez eduki juridikoak zabaltzeko hitzarmena sinatu dute.     Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Mitxel Unzueta eta Euskal Zuzenbide Zibila

Forulege 2021/01/20

Andres Urrutia Badiola, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakariak, Mitxel Unzueta Uzcanga euskal juristaren hilberri txostena eskaintzen digu. Bertan azpimarratzen dira Euskal Zuzenbide Zibilaren alorrean Unzuetak egindako ekarpen esanguratsuak. Deia egunkarian agertu zen 2021.urteko urtarrilaren 14an.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Análisis sistemático de la Ley 5/2015, de 25 de junio, de Derecho Civil Vasco liburuaren ematea Justizia Auzitegi Nagusiaren liburutegirako

Forulege 2021/01/15

Jesús-Javier Fernandez de Bilbao eta Jose Miguel Gorostiza, Zuzenbidearen Euskal akademiaren zuzendaritza kideek, akademiaren izenean oraintsu argitaratu den Análisis sistemático de la Ley 5/2015, de 25 de junio, de Derecho Civil Vasco liburua eskuratu diote Antonio Garcia Martinez jaunari, Justizia Auzitegi Nagusiko Zibileko eta Zigor-arloko Salako magistratuari, auzitegiaren liburutegi juridikoa gehitzeko.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Carlos Suarez Gonzalezen hilberri txostena

Forulege 2021/01/14

 Nazario Oleaga Paramo, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakariordeak, Carlos Suarez Gonzalezen hilberri txostena eskaintzen digu.  Carlos Suarez Gonzalez, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kide izan zen akademiaren sorreratik.     Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Alegría Borrás i Rodriguez irakaslearen hilberri txostena

Forulege 2021/01/11

Borja Iriarte Angel, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko magistratuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak Alegria Borrás i Rodriguez irakaslearen hilberri txostena eskaintzen digu. Alegría Borras i Rodriguez irakasleak Euskal Zuzenbide Zibilaren inguruko hainbat ekitalditan parte hartu zuen.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2021. AVD-ZEA. Lege-oharra