Forulege.blog

Ricardo de Ángel irakasle katedradun emerituarentzako omenaldi ekitaldia

Forulege 2017/07/27

2017. urteko uztailaren 7an, Deustuko Unibertsiatatearen CRAI eraikineko Ellacuria Aretoan egin zen Ricardo de Ángel irakasle katedradun emerituarentzako omenaldi ekitaldia. Bertan parte hartu zuten eragile juridiko zenbaitzuk, irakaskuntza arlotik zein zuzenbide jardueraren esparrutik. Izan ere, Ricardo de Ángel legelari belaunaldi askoren maisua izan da, Zuzenbide zibilaren eremuan. Ekitaldi horretan aurkeztu zen Culpa y responsabilidad liburua, Lorenzo Prats Albentosa eta Gema Tomás Martínez irakasleen koordinaziopean. Bertara biltzen dira 45 kapitulu, omenduaren hurbilekoek idatziak, luze-sakon omenduaren bizitza akademiko eta lanbidezkoan hark hurbiletik erabili dituen hainbat gai jorratuz. Albisteaz kanpo, blog honetan ekitaldiaren irudi batzuk eskeintzen dira.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

10/2017 Legea, modu digitalean adierazitako borondateari buruzkoa eta Kataluniako Kode zibilaren bigarren eta laugarren liburuak eraldatzen dituena argitaratu da

Forulege 2017/07/27

Kataluniako Parlamentuak onetsi du 10/2017 Legea, modu digitalean adierazitako borondateei buruzkoa eta Kataluniako Kode zibilaren bigarren eta laugarren liburuak eraldatzen dituena. Testua Estatuko Aldizkari Ofizialaren 173. zenbakian argitaratu da, 2017ko uztailaren 21ean. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ENZNren 2017ko uztailaren 12ko ebazpena

Forulege 2017/07/27

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko uztailaren 12ko ebazpena eskeintzen da, hain zuzen ere, gaur argitaratu dena (EAO, 2017-07-27). Bertan, senipartedunen bazterketari buruzko arazoak argitzen dira, batik bat seniparte hertsiaren aldetik, Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen barruan, bai xedapen iragankorren aldetik, bai lurraldeen arteko zuzenbide zibil aplikagarriaren ikuspegitik ere.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

José Luis Iriarte Ángel eta Francisco de Borja Iriarte Ángel: “La reforma de la vecindad civil propuesta por las Cortes de Aragón”

Forulege 2017/07/27

José Luis Iriarte Ángel jaunak, Nafarroako Unibertsite Publikoaren Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan Katedradunak, eta Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Zibil-Penal gelaren magistratuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, notariAbierta blogean “La reforma de la vecindad civil propuesta por las Cortes de Aragón” izenburua duen lana argitaratu dute. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean lanerako lotura.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Andrés Urrutia Badiola: "El régimen de cooficialidad lingüística del nuevo Derecho civil vasco"

Forulege 2017/07/05

Andrés Urrutia Badiola jaunak, notarioak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak, Llengua i Dret aldizkariaren 67. zenbakian (2017ko ekainekoan)  “El régimen de cooficialidad lingüística del nuevo Derecho civil vasco” izenburua duen artikulua argitaratu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Kataluniako Kode zibilaren seigarren liburuaren aurkako konstituzio-kontrakotasun errekurtsoa

Forulege 2017/07/05

Konstituzio Auzitegiak tramitera onartu du Kataluniako Kode zibilaren seigarren liburuaren aurka Madrilgo Gobernuaren presidenteak aurkeztutako konstituzio-kontrakotasun errekurtsoa. Onarpen honen ondorioz aurkaraturik geratu diren manuen indarraldia eta aplikazioa etenik geratzen da elegitea jarri denetik - 2017. urteko maiatzaren 22-, prozesuaren alderdientzat eta hirugarrenentzat EAOan horretarako ediktua argitaratu denetik. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean onarpen hori, aipatutako seigarren liburuarekin batera.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Diego Mª Granados de Asensio: “Preterición de hijos sobrevenidos”

Forulege 2017/07/05

Diego Mª Granados de Asensio jaunak, Donostiako notarioak eta Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoak, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko ekainaren 12ko ebazpenari buruzko iruzkin kritikoa landu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ENZNren 2017ko ekainaren 12ko ebazpena

Forulege 2017/07/05

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko ekainaren 12ko ebazpena eskeintzen da (EAO, 2017-07-05). Bertan, senipartedunen bazterketari buruzko arazoak argitzen dira, Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen barruan, bai xedapen iragankorren aldetik, bai lurraldeen arteko zuzenbide zibil aplikagarriaren ikuspegitik ere.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Arabako Foru Aldundia: Arabako zerga-sistema Euskal zuzenbide zibilari egokitzen dion Foru Arauaren Proiektua

Forulege 2017/06/27

Arabako Foru Aldundiak, Arabako zerga-sistema Euskal zuzenbide zibilari egokitzen dion Foru Arauaren Proiektua argitaratu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

1/2017 Foru Araua, Bizkaiko Lurralde Historikoko tributu-sistema Euskal Zuzenbide Zibiliari Legera egokitzekoa

Forulege 2017/05/22

Bizkaiko Batzar Nagusiek 2017ko apirilaren 12ko osoko bilkuran onartutako Bizkaiko Lurralde Historikoko tributu-sistema Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko 2015ko ekainaren 25eko 5/2015 Legera egokitzeko apirilaren 12eko 1/2017 Foru Araua argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 95. zenbakian, 2017. urteko maiatzaren 19koan. Ohargarria delakoan hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Mahai ingurua: "2015ko Euskal zuzenbide zibilari buruzko legea, testamentu ahalordea eta aldi arteko gatazkak"

Forulege 2017/05/12

Foru Zuzenbideari buruzko Ikerketa Taldeak 2015ko Euskal zuzenbide zibilari buruzko legea, testamentu ahalordea eta aldi arteko gatazkak gaiari buruzko mahai ingurua antolatu du maiatzaren 31n, arratsaldeko 19:00etan Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren 3. solairuan (Uribitarte erranplak 3, Bilbo).   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Legelari gazteentzako "Adrián Celaya Ibarra" bigarren Saria. Deialdia eta oinarriak

Forulege 2017/05/12

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak legelari gazteentzako euskal zuzenbide publikoaren eta euskal zuzenbide pribatuaren arloko “Adrian Celaya Ibarra” Bigarren Sariaren deialdia egitea erabaki du. Belaunaldi berriengan Zuzenbidearen jarduna sustatzea du helburu sari horrek. Sariaren oinarriak barruratzen dira blog honetan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Mahai ingurua: "2015ko Euskal zuzenbide zibilari buruzko lege honen eta beronek indargabetzen dituen artean aldi arteko gatazkak oinordetza gaietan"

Forulege 2017/03/28

Foru Zuzenbideari buruzko Ikerketa Taldeak Taldeak 2015ko Euskal zuzenbide zibilari buruzko lege honen eta beronek indargabetzen dituen artean aldi arteko gatazkak oinordetza gaietan gaiari buruzko mahai ingurua antolatu du gaur, martxoaren 29an, arratsaldeko 19:00etan Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren 3. solairuan (Uribitarte erranplak 3, Bilbo).   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jesus María Leizaola 2015 sari-banaketa ekitaldia

Forulege 2017/03/16

Andres Urrutia Badiola jaunak, notarioak, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasleak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak, eta David Mota Zurdo ikerlari jaunak euskal autonomiarekin zerikusia duten ikerlanetarako Jesús María Leizaola 2015 saria irabazi zuten, ex aequo saria.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Auzotasun zibilaren araubidea eraldatzea Kode zibilean

Forulege 2017/03/13

Aragoiko Gorteek bultzaturik, Madrilgo Kongresuan eztabaidatzen ari den auzotasun zibilari buruzko araubide-eraldaketak hainbat adituren agerraldia ekarri du, lege testu berri horren ibilbidean. Agerraldi horietako batzuk argitaratzen dira blog honen bidez, ohargarriak direlakoan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra