Forulege.blog

Auzotasun zibila: kontzeptua eta froga

Forulege 2011/03/23

Esther Urrutia Idoiagak, Deustuko Unibertsitateko zuzenbide zibileko irakaslea eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren gobernu-batzordeko kidea denak, berri laburra ematen du, María Teresa Hualde Manso andreak arestian “Aspectos nuevos y problemas antiguos de la adquisición de la vecindad civil y de su prueba” izenburuarekin argitaratutako artikuluari buruz.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Zuzenbidearen Euskal Akademia, 2010-2011 ikasturtearen hasierako ekitaldia

Forulege 2011/03/18

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak, bere 2010-2011 ikasturtearen hasierako ekitaldia egin zuen Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan 2010eko urriaren 27an. Ekitaldi horretan, Javier Corcuera Atienza doktore jaunak, Euskal Herriko Unibertsitateko konstituzio-zuzenbideko katedraduna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako Zuzenbide Publikoko Ataleko burua denak, honelako hitzaldia egin zuen: El modelo de Estado Autonómico español tras la STC 31/2010 sobre el Estatuto de Autonomía de Cataluña.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

“No excediendo, sino moderando. Garantías procesales en la normativa vizcaína del Antiguo Régimen” liburuaren aurkezpena

Forulege 2011/03/11

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak aurkeztu zuen 2010eko irailaren 30ean Jody Guetta legelariaren liburua No excediendo, sino moderando. Garantías procesales en la normativa vizcaína del Antiguo Régimen. Aurkezte ekitaldian izan ziren, besteak beste, Juan Luis Ibarra jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria; José María Finez jauna (†), Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailburuordea; Adrián Celaya jauna, Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren burua; Santiago Larrazabal jauna, Deustuko Unibertsitatearen irakaslea eta liburuaren egilea. Azken honen eta Santiago Larrazabal jaunaren aurkezpen testuak ematen dira.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren estatutuak

Forulege 2011/03/04

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak bere estatutuen 5, 12 eta 16. artikuluak aldatu zituen 2011. urteko otsailaren 21ean, bere Bilboko egoitzan izandako batzar orokor berezian. Estatutuen testu osoa eguneratua eskaintzen da, gaztelaniaz eta euskaraz. Euskarazko bertsioa, Esther Urrutia Idoiaga bazkide eta gobernu-batzordeko kideak burutu du.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

In memoriam Julián Mª Arzanegui (1930-2010)

Forulege 2011/03/01

Julián Mª Arzanegui legelari gernikarra eta Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademia delakoaren kidea omendua izan zen Akademiaren batzar orokorrean, Bilbon, 2011. urteko otsailaren 21ean. Omenaldi horretarako, haren alaba Patricia Arzanegi legelariak prestatu zituen hitzak dira forulege.blog-era datozenak, gure artetik joandako aitaren eta adiskidearen gomutaz.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Balear Uharteak - Familia bitartekaritzari buruzko legea

Forulege 2011/02/16

Balear Uhartearen Autonomia Erkidegoak argitaratu du berrikitan abenduaren 9ko 14/2010 legea. Bertan arautu da familiaren barruko gatazkak nola konpondu, adostasunezko bideetatik abiatuta. Gaur egunean gai garrantzitsua izan daiteke hori, batez ere, familia zuzenbideak azken urteetan izan duen bilakaera kontuan hartuta.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Hartzekodunen konkurtsoa Vs. ondasunen foru-komunikazioa

Forulege 2011/02/10

Jesús Fernández de Bilbao abokatu jaunak ondasunen foru-komunikazioaren inguruko hausnarketa proposatzen du testu honetan, berori eta hartzekodunen konkurtsoa batera aztertuz. Gaiaren interesa dela eta, forulege.blog-en argitaratzen da aurrerapen gisa, horren paperezko  argitalpena Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Jado aldizkarian egin baino lehen.   Irakurri [+]

(2) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Josu Oregi Aranburu (1919-1995)

Forulege 2011/02/04

Bergarar honen bibliografian uztartzen dira euskaltzaletasuna eta euskararen jorraketa. Izan ere, gerra osteko urte latzetan zein demokrazia berriaren garaian, haren euskal konpromisoa ukaezina izan zen. Bera izan zen lehena, Eusko Legebiltzarrean, itzulpen juridiko-administratiboa lantzen eta ganbera horren testu emaitzak atontzen.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Dominique Dufau (1880-1956)

Forulege 2011/02/02

Notario lapurtarra eta euskaltzale porrokatua. Urte luzetan Euskaltzaleen Biltzarra elkartearen diruzaina eta luzaroan ere, Senpereko alkatea. Euskaltzain urgazlea. Euskara erabili zuen hainbat dokumentu notarialetan, frantses legeak honetan arautzen zuena gaindituz eta gaineratuz. Haren biografia idatzi du Henri Duhau senpertarrak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultur Sailak argitaratu du, Bidegileak bilduman.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jean Etcheverry-Ainchart (1914-2003)

Forulege 2011/01/28

Euskaldun legelaria, Behe Nafarroakoa, zeregin garrantzitsuak izan zituen notario honek Iparraldeko giro juridikoan. Beren-beregi nabarmendu zen baserriaren eta lurraren inguruko batasuna zaintzen, Iparraldean aspaldikoa zen sistema juridiko propioaren bidez. Gerra ondorengo Frantziako Parlamentuan diputatua, berak aurkeztu zuen Parisen Iparraldeko Estatutuko lege-proiektua.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Aragoiko Autonomia Erkidegoko Ondare zuzenbide zibila

Forulege 2011/01/18

Aragoiko Autonomia Erkidegoak, abenduaren 22an Ondare zuzenbide zibilari buruzko abenduaren 2ko 8/2010 Legea argitaratu du. Lege honen bidez, 1999an heriotzagatiko oinordetza legeak hasitako hamar urteko aldia ixten da. Orduantxe aldarrikatu zen beharrezkoa zela behin batean Aragoiko Konpilaziora bildutako zuzenbide zibila berridaztea. Izan ere, lege honen bidez, berridazketa hori amaitu da.Ibilbide horretan, Aragoiko zuzenbide zibilak bere erro zaharrak indartu ditu, XXI. mendeko Aragoiko biztanleen beharrizan eta gogo berrietara egokitu da eta gizartean presentzia zabalagoa lortu du.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal juristak: Adrian Zelaia Ibarra (1917)

Forulege 2010/11/30

  Inork galdetuko balu gure artean gaur egun zein den euskal legelaririk aipatuena, gutako askok, zalantza-izpirik gabe, batera erantzungo genuke Adrian Zelaia izena emanez eta haren biografia oparoa oroituz. Zinez dira eragingarriak eta sona handikoak haren esanak eta eginak, euskaldunen nortasunari eutsi nahian, legez nahiz pentsamoldez.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Forulege.blog

Forulege 2010/11/26

Forulege.blog Zuzenbidearen Euskal Akademiaren blog berria da. Horren bitartez, akademiak osatu nahi du dagoeneko www.forulege.com webgunean euskal zuzenbide zibilaren inguruan egiten duen eskaintza. Ezbairik gabekoa da helburu horrek adierazbide franko dituela, hasi euskal zuzenbide zibilaren eta gainontzeko lurraldeetako zuzenbide zibilen inguruko egintza, argitalpen eta albisteen zabalkundetik eta buka, euskal zuzenbide zibilaren inguruan erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak argitzeko aukeran, halakoak agertzen diren kasuetan.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko bederatzigarren jardunaldi praktikoa

Forulege 2010/11/26

Ohikoa den bezala, Zuzenbidearen Euskal Akademiak Euskal zuzenbide zibilari buruzko jardunaldia antolatu du, 1992an Euskal Zuzenbide Zibilaren Legea indarrean sartu zela oroituz. Oraingoan aukeraturiko aztergaia gai honi buruzko legegintzaren ingurukoa da. Horren ikuspuntua Euskal Autonomi Erkidegokoa izango da, eta hori osatzeko, zenbait espezialista arituko dira Aragoi, Katalunia eta Galiziako lurraldeetan izan diren zuzenbide zibilaren inguruko legeria berriaz.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 35 | 36 | 37 | 38 | 39 | 40 | 41 | 42 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra