Forulege.blog

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

Forulege 2021/12/30

Forulege.bloga eta Iusplaza.bloga egiten ditugunok gabon zoriontsuak eta 2022. urte on bat opa dizkizuegu blogen berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

EUSKALTZAINDIAK 692 TESTU GEHITU DIZKIO HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA. TESTU-BILDUMA EUSKARAZ EGITASMOARI

Forulege 2021/12/29

EUSKALTZAINDIAK 692 TESTU GEHITU DIZKIO HIZKUNTZA-ZUZENBIDEA. TESTU-BILDUMA EUSKARAZ EGITASMOARI   -2007tik, Hizkuntza-zuzenbidea. Testu-bilduma euskaraz egitasmoaren hirugarren argitalpena da oraingoa, eta bereizgarri nagusiak hedadura geografikoari, edukiari, denbora-eremuari, antolaketari eta testuen kopuruari dagozkie.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Bonifacio Echegaray Corta (1878-1956) euskaldun ikasia

Forulege 2021/12/26

Abenduaren 16an, Euskaltzaindiak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Sabino Arana Fundazioak elkarlanean, Bonifacio Echegaray Korta (1878-1956) euskaltzainaren bizitzaren hainbat alderdiri buruz jarduteko mintegi bat antolatu zuten Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Seve Calleja kritikari, ikertzaile eta irakasleak Echegaray idazlea aurkeztu zuen; Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako buruak, aldiz, Echegaray legelariaren berri eman zuen; azkenik, Bonifacioren biloba, Lázaro Echegaray soziologoa eta Gizarte Zientzietako doktorea omendutako euskaldun ikasiaren bizipenez aritu zen, horiekin batera fundazioaren burua Mireia Zarate ere bertan izan zen.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jose Luis Etxeberria Monasterio jaunaren "Institucionalización foral del Territorio Histórico de Bizkaia" artikulua

Forulege 2021/12/16

Jose Luis Etxeberria Monasterio jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, "Institucionalización foral del Territorio Histórico de Bizkaia" artikulua eskaintzen digu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Kooperatiben "Komunitate sentimenduaren printzipioa"ri buruzko kongresua.

Forulege 2021/12/16

Azaroaren 17 eta 18an Deustuko Unibertsitatetik online bidezko emanaldiarekin Komunitate sentimenduaren printzipioari buruzko Kongresua ospatu zen, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak antolatuta. Bi jardunaldietan zehar, printzipio honen aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak jorratu ziren. Kongresua Zoom plataformaren bitartez egin zen eta 150 partaide baino gehiago konektatu ziren egunero.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Bilbon

Forulege 2021/12/10

 2015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Bonifacio Echegaray Corta (1878-1956) euskaldun ikasia

Forulege 2021/12/02

65 urte beteko dira aurten Bonifacio Echegaray euskal legelari, historialari, euskaltzale eta idazlea hil zela. Hori dela eta, Euskaltzaindiak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Sabino Arana Fundazioak mintegi bat antolatu dute elkarlanean euskaltzain horren bizitzaren hainbat alderdiri buruz jarduteko, XIX. mendearen amaierako eta XX.aren lehen hereneko euskal kulturak, historiak euskal Zuzenbideak lortutakoen eta amestutakoen erakusgarri.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2021/222 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian

Forulege 2021/12/01

Astelehenean, azaroaren 29an, arratsaldeko 19:00etan, Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2021/2022 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin zen. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Iñaki Subijana Zunzunegui jauna, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburua, Olatz Garamendi Landa andrea,  Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko dekanoa, Gema Tomas Martinez andrea, Euskal Herriko Notario Elkargoaren dekanordea, Carmen Velasco Ramirez andrea eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Andres Urrutia Badiola jauna. Horiekin batera, jarraiko agintariak izan ziren ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia, Carmen Adan del Rio andrea, Probintzia Auzitegiko lehendakaria, Reyes Goenaga Olaizola andrea, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Foru Diputatua, Elixabete Etxanobe Landajuela andrea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria, Egoitz Laburu Rodriguez jauna, Deustuko Unibertsitateko errektorea Jose Maria Guibert Ucin jauna, eta Adrian Celaya Ibarra, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehengo lehendakariaren familiartekoak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Legelari gazteentzako VI. "Adrian Celaya" sarien banaketa ekitaldia

Forulege 2021/11/30

Azaroaren 29an, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2021/2022 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin zen. Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako VI. "Adrian Celaya" Sarien banaketa ekitaldia egin zen. Epaimahaikoen ebazpena irakurri zuen Alkain Oribe andreak, Zuzenbidearen Euskal Akademia delakoaren zuzendaritza kideak. Sariak Adrian Celaya zenaren etxekoek eman zituzten.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

AVD-ZEA: 2021/2022 ikasturtea irekitzeko ekitaldia

Forulege 2021/11/11

Zuzenbidearen Euskal Akademiak azaroaren 29an izango du bere 2021/2022 ikasturtea irekitzeko ekitaldia Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Gema Tomas Martinez andreak, Deustuko Unibertsitako Zuzenbide Fakultatearen dekanoak, emango du "Atomización versus armonización: El abandono del sueño pandectista europeo" izenburuarekin. Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako VI. "Adrián Celaya" Sariak emango dira. Ekitaldiaren egitaraua batzen da blog honetara.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Kooperatiben "Komunitate sentimenduaren printzipioa"ri buruzko kongresua.

Forulege 2021/11/08

Azaroaren 17an eta 18an  Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak "Komunitate sentimenduaren printzipioa" kongresua antolatuko dute. Kongresuan, Nazioarteko Kooperatiben Aliantzak ezarritako zazpigarren printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak landuko dira.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Bonifacio Echegaray Corta jaunari buruzko hiru liburuen aurkezpena

Forulege 2021/11/05

Euskaltzaindiaren egoitzak Bonifacio Echegaray Corta (1878-1956) legelari, idazle, Eusko Ikaskuntzako kide eta euskaltzain osoari buruzko hiru libururen aurkezpena hartu zuen pasadan asteazkenean, azaroaren 3an. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak (AVD-ZEA) aurkeztu zituzten argitalpenak, horietako bakoitzean Euskal Zuzenbide Zibilaren historialariaren alderdi bat erakusten dela: gizatiarra, Echegarayren biografian; literarioa, bere lan batzuk berreskuratu direla; eta azkenik, legelari gisa egindako lana aitortzen duena.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Poemak eta ipuinak/Poemas y cuentos" Bonifacio Echegaray Corta egileak eginiko liburuaren aurkezpena.

Forulege 2021/10/27

Poemak eta ipuinak/Poemas y cuentos idazlanean (Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiari lotutako idazleen testuak berreskuratzeko urtero antolatzen duen sailekoa), Seve Calleja idazleak Echegarayk XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako literatura-aldizkarietan argitaratu zituen euskarazko olerkiak eta gaztelaniazko kontakizunak biltzen ditu, hala nola Euskal Erria: Revista baskongada, La Baskonia edo El Colegial. Hitzaurrea Lazaro Echegaray egilearen bilobak egin du, eta epilogoa Andres M. Urrutia Badiolarena da.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Estudios de Derecho Privado Vasco (1919-1951)" Bonifacio Echegaray Cortak eginiko liburuaren aurkezpena.

Forulege 2021/10/27

Bonifacio Echegaray Corta. "Estudios de Derecho Privado Vasco (1919-1951)", Zuzenbidearen Euskal Akademiak argitaratzen duen Clásicos del Derecho Vasco-Euskal Zuzenbidearen Klasikoak bildumako hamargarren liburukia da. Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ikuspegi zabala eta baterakoia du. Besteak beste, ohitura euskal zuzenbide zibilaren iturri gisa ikertu zuen eta euskara zuzenbidearen adierazpide gisa erabiltzea ere jorratu zuen. Hortaz, legelari aitortua da, XX. mendearen lehen erdian Euskal Zuzenbide Zibilaren historia eta aplikazioa aztertzeko orduan. Liburuaren aurkezpena Lazaro Echegaray senideak egin du. Argitalpenaren sarrera eta ardura, aldiz, Andres Maria Urrutia Badiola, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak egin du.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"En busca de Vasconia". Vida de Bonifacio Echegaray (1878-1956) liburuaren aurkezpena

Forulege 2021/10/27

Lazaro Echegaray Eizaguirre da, hain zuzen ere, En busca de Vasconia. Vida de Bonifacio Echegaray (1878-1956) liburuaren egilea, Zumaian jaio eta Durangon hildako legelariaren biografiarik osatuena. Bonifacio Echegaray, Auzitegi Goreneko Salako idazkaria izateaz gain Eusko Ikaskuntzako kide eta euskaltzain osoa izan zen. Gainera, Euskal Herriko hainbat kultura-erakundetan parte hartu zuen eta 1936tik 1937ra Euzkadiko Gobernuan erantzukizuneko karguak izan zituen. Andres Urrutia izango da En busca de Vasconia liburuaren aurkezlea.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra