Forulege.blog

Clotilde Olaran: “El Consulado de Bilbao y sus ordenanzas. Ordenanzas manuscritas e impresas”

Forulege 2011/07/20

Clotilde Olaran andrea, historialaria eta artxibo, liburutegi eta museotako fakultatiboak, artikulu honetara biltzen ditu hainbat ikuspegi, Bilboko Kontsulatuaren inguruan, hain zuzen ere, erakunde horren ordenantzen inguruan, eta lege-testu horiek izan zituzten argitaraldiei buruz. Era-erara dator hau, aurten betetzen baitira bostehun urte, erakunde hori eratu zenetik.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Pablo Lucas Verdú, in memoriam

Forulege 2011/07/11

Santiago Larrazabal jaunak, Deustuko Unibertsitateko irakasleak eta Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza-batzaren kideak gogorazten du hilberri txosten honen bidez, Pablo Lucas Verdú (g.b.) irakaslea, Euskal Herriko zuzenbide arloan aipu handikoa izan zena.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Lluís Jou: "Derechos históricos, Compilación y Código Civil: una misma legitimidad"

Forulege 2011/06/29

Lluis Jou, Bartzelonako notarioa eta Kataluniako zuzenbide zibilean adituak, berrikitan argitaratu du Bartzelonako LA NOTARIA aldizkarian artikulu bikaina. Izan ere, aldizkariak atera berri duen zenbakia (3/2010) eskaini dio Kataluniako zuzenbide zibilaren Bildumari (1960), duela hirurogei urte aldarrikatu zen legeari, hain zuzen ere. Orduko giroan zer ekarri zuen lege testu horrek xehe-xehe aztertzen du artikuluaren egileak eta era berean, lege haren eragina, batez ere, egun osatzen ari den Kataluniako Kode Zibilean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Adrian Celaya: "El Consulado de Bilbao, origen de nuestra cultura comercial"

Forulege 2011/06/22

Adrian Celaya jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren burua eta Bilboko Kontsula, berrikitan agertu da Bilboko kontsulatuari buruzko artikulu baten egile. DEIA Noticias de Bizkaia egunkarian argitaratu da (11-06-03) eta bertan eskaintzen zaigu, Bilboko Kontsulatuaren eraketari buruzko gogoeta, eraketa horrek (1511-06-22) bostehun urte betetzen dituen urte berean.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Àpoca, butlletí Català  d'informació notarial

Forulege 2011/06/16

Àpoca, butlletí Català d'informació notarial delakoa berriro ere dator gure eskuetara. Izan ere, 1995. urtetik aurrera argitaratu zituen zenbaki batzuk, Kataluniako notarioen jarduerari buruz. Bertan aztertu ziren, besteak beste, katalan hizkuntza eskritura publikoetan erabiltzea, notario-jarduera zuzenak sustatzea, zuzenbidearen historia edota Kataluniako zuzenbide zibil bereziaren aurrerakuntza. Desagertu bazen ere, orain indarberrituta dator Bartzelonako notarioa den Eladi Crehuet jaunaren zuzendaritzapean. Bi zenbaki berri kaleratu dira, horietan ere hasierako helburuak berresten direla. Atalez atal irakurrita, editorialarekin batera datozkigu albiste laburrak, notario-jarduerari buruzko kontuak eta umore ttanttak ere, era-erakoak. Azpimarratzekoa da “Els notaris compiladors” artikulua, Crehuet berak idatzia, horra biltzen baititu lau notario jakintsuen lana, Ramon Maria Roca-Sastre, Ramon Faus, Josep Maria de Porcioles eta Lluís Figa Faura, Kataluniako zuzenbide zibil bereziaren bilduman erabakigarri izan zirenak, hain zuzen ere, 1960 urteko uztailaren 21ekoan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Manuel López Pardiñas: "Seguridad jurídica ante la sobrecarga judicial"

Forulege 2011/06/09

Euskal Herriko Notario Elkargo Txit prestuaren dekanoa eta Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritzako kide den Manuel López Pardiñas jaunak Escritura Pública izeneko aldizkarian (maiatza-ekaina, 2011, 69. zk.) argitaratu du artikulu bat, epaitegien gainkarga arintzeko prozedurak proposatuz, segurtasun juridikoari kalterik egin gabe.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

EAEren omenaldia, José María Aycart Orbegozo (†) legelari ospetsuari

Forulege 2011/06/03

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak omenaldia egin zion iaz hil zen José María Aycart Orbegozori (†) Donostian, maiatzaren 24an. Hura legelaria zen, eta Euskalerriko Adiskideen Elkarteko kidea. Beti erakutsi zuen berebiziko jakin-mina Euskal Autonomi Erkidegoko zuzenbide zibil foralaren inguruan, batez ere Gipuzkoakoaren inguruan. Hori dela eta, ekimen ugari sustatu eta horietan parte hartu zituen, euskal foru zuzenbide zibila aurrera eramateko asmotan.  Omenaldia mahai-inguru moduan eratu zen eta horretan Euskalerriko Adiskideen Elkartearen zenbait ordezkarik hartu zuten parte. Horien artean, Adrián Celaya jauna, Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren burua; horren hitzak jaso dira blog-ean. Era berean, José María Aycart Orbegozori (†) eskainitako omenaldi zenbakia argitaratu du Euskalerriko Adiskideen Elkartearen Aldizkariak, hain zuzen ere, LXVI-2-2010. zenbaki duena.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Juan José Álvarez Rubio irakaslearen artikulua: "El futuro del Derecho Foral Vasco: la necesaria modernización de nuestro ordenamiento privado"

Forulege 2011/05/26

José María Aycart legelaria eta EAE-ko bazkidearen omenez argitaraturiko aldizkarian (BRSBAP, LXVI-2-2010) Juan José Álvarez Rubio irakaslearen artikulua dator. Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren gaian duen zerikusia dela eta, forulege.blog-ean argitaratzen dugu, egilearen baimenarekin.   Irakurri [+]

(2) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Oinordetza ituna, ondasunak unean bertan eskualdatuz, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergan

Forulege 2011/05/18

Artikulu honetan Iñaki Alonso Arce jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Ogasun saileko koordinaziorako eta laguntza teknikorako zuzendariordeak, oinordetzako itunaren eta banakako ondasunen dohaintza huts eta bakunen arteko zedarritzeari ekiten dio. Honek zerga arloan berebiziko garrantzia du, zehazki Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergan, izan ere eskualdaketa batek kalifikazio bat edo bestea izateak aipatu zerga batean edo bitan salbuetsia geratzea ondoriozta dezake.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Alberto Alday, in memoriam

Forulege 2011/05/12

Ane Martínez legelariak eta Agrupación de Jóvenes Abogados de Bizkaia delakoaren lehendakari ohiak eskaintzen dizkigu Alberto Alday (g.b.) zenaren ezaugarriak. Alberto legelaria eta ikertzailea genuen hainbat arlotan, batez ere, Euskal Herriari dagozkionetan.     Irakurri [+]

(12) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Alberto Alday zendu da

Forulege 2011/05/05

Alberto Alday Garay abokatua eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren bazkidea hil da. Haren ibilbidean azpimarratzekoa da euskarari eta euskal foru zuzenbide zibilari erakutsi zien zaletasuna. Ekimen askoren partaide izan da, Zuzenbidearen Euskal Akademian zein Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuan, Foru Zuzenbidea ikertzeko taldean eta Agrupación de Jóvenes Abogados de Bizkaia delakoan. Gogoratzekoak dira, halaber, euskarazko komunikabideetan ondu zituenak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Adrian Zelaia jaunarekin elkarrizketa

Forulege 2011/04/20

ARGIA astekariak aste honetan argitaratu du elkarrizketa luzea, Adrian Celaya jaunarekin. Adrian Celaya Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren burua da eta gaur egun puri-purian dauden gaiak aztertzen ditu, hain zuzen ere guztiontzat ohargarri direnak. Adrian Zelaia jaunarekin elkarrizketa
  Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Aragoiko lege zibilen testu bategin berria: "Código del Derecho Foral de Aragón"

Forulege 2011/04/13

Aragoiko Gobernuak martxoaren 22ko 1/2011 Legegintzako Dekretua argitaratu du.  Horren bitartez, “Código del Derecho Foral de Aragón” izenburupean, Aragoiko lege zibilen testu bategin berria onesten da (Aragoiko Aldizkari Ofiziala, 2011eko martxoaren 29koa).   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren 1/2011 Foru Arau berria, martxoaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen Gaineko Zergari buruzkoa

Forulege 2011/04/06

2011ko apirilaren 1ean, Bizkaian, indarrean sartu da 1/2011 Foru Araua, martxoaren 24koa, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen Gaineko Zergari buruzkoa. Arauaren eraldaketa egiteko arrazoiak zioen azalpenean adierazten dira, jarraiko testuaren bidez: Hogei urte baino gehiago pasatu dira 1989ko foru araua argitaratu zenetik; denbora horretan, zergan eragina izan duten zeharkako hainbat xedapen onartu dira, eta aldaketa ugari egin dira zerga bera arautzen duen testuan. Azken aldaketek ondorioak izan dituzte zergaren kudeaketan, sistema telematiko berri bat ezarri baita autolikidazioak aurkezteko eta haiei dagokien ordainketa egiteko.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Forulege webguneak etengabeko eguneratze lanean dihardu

Forulege 2011/03/30

Urte honetako lehenengo hiru hilabeteetan zehar Forulege webguneak erabilgarri izan daitezkeen hainbat osagai berri barruratu ditu, etengabeko eguneratze lanean.  Besteak beste, ondorengoak: Legeak: Maiatzaren 23ko 12/2002 Legea, Euskal Autonomi Erkidegoaren Kontzertu Ekonomikoa onartzen duena (EAO, 124. zb., 2002. urteko maiatzaren 24koa) Jurisprudentzia:   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 34 | 35 | 36 | 37 | 38 | 39 | 40 | 41 | 42 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra