Forulege.blog

Kataluniako Zuzenbide Zibilaren VI. Kongresua

Forulege 2011/11/07

2011. urteko azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean izango da Kataluniako Zuzenbide Zibilaren VI. Kongresua, Tarragonako Universitat Rovira I Virgili delakoan. Horren programa mezu honi eransten zaio.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Las Ordenanzas de Bilbao de 1593" liburuaren aurkezpena

Forulege 2011/11/02

Datorren astelehenean, hilaren 7an, eguerdiko 12tan aurkeztuko da Bilboko Udaletxearen areto arabiarrean Andres de Mañaricua jaunaren “Las Ordenanzas de Bilbao de 1593” liburuaren berrargitaratzea. Liburu hori, Adrián Celaya jaunaren atariko batekin argitaratu dute AVD-ZEAk bere Abeurrea bilduman, Bilboko Udalak eta Instituto Bibliográfico Manuel de Larramendi delakoak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Pilar Larraondo anderearen aldeko hileta-elizkizuna

Forulege 2011/10/26

Pilar Larraondo (g.b) anderearen aldeko hileta-elizkizuna, Akademiak eskainia, ostegunean, urriaren 27an izango da, arratsaldeko 8etan, Jesuiten egoitzan. Akademiaren zuzendaritzak biziki eskertuko du bazkideak hara bertaratzea, gure doluminak adierazteko Pilarren familiari.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Las Ordenanzas de Bilbao como antecedente de la Codificación Mercantil en España

Forulege 2011/10/18

Forulege blogak dakartza gaur bere orrialdeetara Javier Divar irakasle jaunaren hitzak eta biografia. Bera izan zen, atzo, Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan, AVD-ZEAren ikasturte hasieraren hitzaldia eman zuena, gaia titulukoa zuela. Ekitaldiaren mahaiburuan izan ziren, besteak beste, AVD-ZEAren burua, Adrian Celaya jauna, EHANaren burua, Juan Luis Ibarra jauna eta Euskal Herriko Notario Elkargoaren dekanoa, Manuel López Pardiñas jauna. Guztiek gogoratu zuten, hitz esanguratsu eta amultsuekin, Pilar Larraondo anderea (g.b.).   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Forulege 2011/10/17

PILAR LARRAONDO ANDEREA HIL DA (G.B.)

Forulege 2011/10/17

Urriaren 16an bat-batean heriotzak eraman digu Pilar Larraondo anderea (g.b.). Bera izan da Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren laguntzaile eraginkorra. Guztiok ezagutzen eta estimatzen genuen gure Pilar, azken urtetan bera izan baita Akademiaren jardunaldietan, argitalpenetan eta administrazioan aparteko eragilea eta sustatzailea. Goian bego. Hileta elizkizunak gaur izango dira 19:30tan Santos Juanes elizan.   Irakurri [+]

(3) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jesús Fernández de Bilbao: "Comunidades de bienes y Sociedades civiles para empresa. La sociedad irregular"

Forulege 2011/10/14

Jesús Fernández de Bilbao abokatu jaunak ondasun jabekidetza eta sozietate zibilen inguruko hausnarketa proposatzen du testu honetan, enpresa jomuga duela. Gaiaren interesa dela eta, forulege.blog-en argitaratzen da aurrerapen gisa, horren paperezko argitalpena Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Jado aldizkarian egin baino lehen.   Irakurri [+]

(2) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

AVD-ZEA: 2011/2012 ikasturtea irekitzeko ekitaldia

Forulege 2011/10/06

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakariak eta Euskal Notario Elkargoaren dekanoak atsegin handiz gonbidetzen zaituzte honako ekitaldi honetara: 2011/2012 ikasturtea irekitzeko ekitaldia Ekitaldia urriaren 17an, astelehenean, izango da, arratsaldeko 19:30etan Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan (Henao kalea 8)   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Gregorio Balparda: "El Fuero de Vizcaya en lo civil"

Forulege 2011/09/29

Gregorio Balparda (1874-1936) politikaria eta historiagileaz aparte, sona handiko legelaria izan zen, euskal zuzenbide zibila ere aztertu zuena. Berak sortu zuen eta urte luzetan burua ere izan zen Academia de Derecho y Ciencias Sociales de Bilbao delakoarena, Bilbon jardun zuena XX. mendeko lehen herenean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Francisco de Borja Iriarte Ángel: "La aplicación directa del Derecho comunitario en materia de fiscalidad directa: la sentencia del Tribunal Supremo de 6 de abril de 2011"

Forulege 2011/09/21

Ohar honetan AVD-ZEA Akademiaren kidea den Borja Iriarte Ángel jaunak azaltzen du Auzitegi Gorenaren epaia, 2011. urteko apirilaren 6koa. Epai horrek pausu berria dakar Europako erkidego zuzenbidea zuzeneko aplikazioan, Europako estatu kideen erakunde judizialen aldetik. Izan ere, epai horrek berresten du Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren epaia, 2006. urteko irailaren 18koa. Epai horretan deuseztatu zen Bizkaiko Foru araua, sozietateen gaineko zergari dagokionez, non eta azpi kapitalizazioaren alorrean. Arau hori, indarrean egon zen 2003. urteko abenduaren 31arte eta deuseztaturik geratu zen Europako erkidegoaren askatasunen aurkakoa izatearren.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Adrián Celaya: "Murió Juan Vallet de Goytisolo"

Forulege 2011/09/14

Adrián Celayak, Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak, gogorarazten ditu artikulu honetan Juan B. Vallet de Goytisolo (g.b.) notario eta jakintsuaren zereginak eta ezaupidea. Izan ere, Valletek hainbat ahalegin ondu zituen euskal zuzenbidearen inguruan.     Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Santiago Larrazabal Basañez: "El Concierto Económico Vasco en el marco jurídico-constitucional de la Restauración y de la II República"

Forulege 2011/09/07

Jarraiko testua, "El Concierto Económico Vasco en el marco jurídico-constitucional de la Restauración y de la II República" izenburupean, aurreko lan baten eguneraketa da. Izan ere, egileak bere lehen bertsioa aurkeztu zuen, “I Jornadas de la Asociación para la Promoción y Difusión del Concierto Económico Vasco, AD CONCORDIAM” izeneko jardunaldietan. Jardunaldi horiek Euskalduna Jauregian, Bilbon, izan ziren 2003. urteko urriaren 22 eta 23an. Hartara, azterketa hau bereziki zuzenduta dago Euskal Kontzertu Ekonomikoak izan zuen araubidearen bilakaera azaltzera, hasi 1878. urtean eta 1937. urtean Bizkaian eta Gipuzkoan gertatu zen ezabaketa arte. Besteak beste, zabal ikertzen da kontzertu ekonomikoaren errotzea Errestaurazioaren eta II. Errepublikaren marko juridikoan, batik bat konstituzio, estatutu, lege eta erreglamenduen aldeko testuinguruan, horietan bertan sortu, hazi eta garatu baitzen kontzertu ekonomikoa, erraztasun handirik gabeko garaietan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jose Luis Etxeberria Monasterio: "La organización foral y la revisión de sus actos en la jurisprudencia del Tribunal Supremo"

Forulege 2011/09/02

Jose Luis Etxeberria Monasterio jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Aholkularitza Juridikoaren zerbitzu-buruak, testu honetan azaltzen du bere iritzia egun eztabaidagai den auzi baten gainean, hain zuzen ere, probintzietako aldundien ezabatzerari buruzkoa arazoan. Horrek artikulu egilearen ustez, erro-errotik ukitzen du Euskal Herriko Foru Aldundien izatea. Artikuluak bi zati ditu, bateko, sarrera, eta besteko, jurisprudentziaren barruan egindako ibilbidea. Blogaren irakurleentzat ohargarri izango delakoan, hona hemen testua.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Abuztuan atsedenaldia

Forulege 2011/07/29

Forulege blogak agur esaten dizue iraila arte. Oporrak ondo igaro!   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Ley 3/2011, de 30 de junio, de apoyo a la familia y a la convivencia de Galicia

Forulege 2011/07/28

Zuzenbide zibilaren ikuspegitik (administrazio alorreko gai ugariak ere bazter utzi gabe) Galiziako lege-testu honek arautzen ditu hainbat erakunde, hala familia ugariak, nola guraso bakarreko familiak, pertsona nagusiak dituen familiak, pertsona desgaituak dituen familiak eta familia hartzaileak. Adingabearen neurri babesle gisa arautzen ditu, orobat, administrazioaren tutoretza, tutoretza arruntaren sustapena, zaintza, harrera, familia zein egoitza batean eta adopzioa.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 33 | 34 | 35 | 36 | 37 | 38 | 39 | 40 | 41 | 42 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra