Forulege.blog

Oinordetza erregelamendurako Europar Batasunaren proposamena

Forulege 2012/03/15

Oinordetza erregelamendurako proposamena, Europar Batasunak 2009an zabaldua, testu esanguratsua da oinordetza zuzenbidea aplikatzeko orduan, espainiako zuzenbide erkide zein euskal foru zuzenbidean. Horren testua barneratzen da forulege.blog honetara.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2012ko otsailaren 16ko Konstituzio Auzitegiaren epaia

Forulege 2012/03/09

Konstituzio Auzitegiak deuseztatu du Kataluniako Parlamentuaren 9/1998 Legea, Familia kodearen 43.1 artikulua, ondasunen banantze araubideari buruzkoa. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean eta, orobat, Konstituzio Auzitegiaren webgunean: Espainiako Konstituzio Auzitegia     Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jose Luis Etxeberria Monasterio: " Norma Foral 3/1987: 25 años de gobierno y administración del Territorio Histórico de Bizkaia"

Forulege 2012/02/17

Jose Luis Etxeberria Monasterio jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Aholkularitza Juridikoaren zerbitzu-buruak, testu honetan gogoratzen du 3/1987 Foru Araua. Arau horrek 25 bete ditu eta Bizkaiko Herrialde Historikoan erakundeen ibilbidea arautzen du. Era berean, omenaldia egiten dio José María Makua Zarandona jaunari, berori izan baitzen Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta lege horren sustatzailea.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Maïte Lafourcade, Sabino Arana Saria

Forulege 2012/02/15

Maïte Laforucade zuzenbidearen historialariak jaso du aurten Sabino Arana Saria, giza zientzietan ematen dena. Maïte Lafourcade ibilbide luzeko egilea dugu eta euskal zuzenbide pribatuaren alorrean guztiz ezaguna. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kolaboratzailea da eta bere azken argitalpena “La société basque traditionnelle” da.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Gontzal Aizpurua: "Bizkaiko zuzenbide zibila Durangaldean"

Forulege 2012/02/10

Gerediaga elkarteak argitaratzen duen Astola aldizkarian berrikitan agertu da artikulu bat, Bizkaiko Foru zuzenbide zibilari buruzkoa, barruan Durangoko Hiriko zertzeladak dituena. Egilea izan da Gontzal Aizpurua abokatua, Bizkaiko Jaurerriaren abokatu bazkun ohoretsuaren zuzendaritza-kidea eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kidea. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean eta, orobat, Gerediaga elkartearen webgunea:   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Berria egunkaria: "Lurralde bakarra, bi auzotasun"

Forulege 2012/01/30

Berria egunkarian berrikitan agertu da Bizkaiko Hitza sailean (2012-01-20) Bizkaiko foru zuzenbide zibilari buruzko erreportajea, Gontzal Aizpurua abokatu, Bizkaiko Jaurerriaren abokatu bazkun ohoretsuaren zuzendaritza-kide eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kidearen adierazpenekin. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jesús Fernández Bilbao: "El fenómeno urbanístico y la Ley de Derecho civil foral del País Vasco"

Forulege 2012/01/25

Jesús Fernández Bilbao legelariak, Bizkaiko Jaurerriaren abokatu bazkun ohoretsuaren euskal zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, Euskal Herriko Foru-zuzenbide Zibilari buruzko hamargarren jardunaldi praktikoan aurkeztu zuen harako hitzaldia: “La troncalidad y la clasificación urbanística del suelo: luces y sombras”. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Herriko Foru-zuzenbide Zibilari buruzko hamargarren jardunaldi praktikoa: kronika

Forulege 2012/01/03

Alkain Oribe andere abokatuak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Ikerketa Taldearen kideak eta Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Zuzenbidearen kideak eskaintzen digu kronika bat, “Euskal Herriko Foru-zuzenbide Zibilari buruzko hamargarren jardunaldi praktikoa. Tronkalitatea eta oinordetza-itunak: egungo jarduerak” jardunaldiaren inguruan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Bizkaiko Probintziako Audientziaren dokumentu berri bi Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoak

Forulege 2011/12/22

Jesús Fernández de Bilbao abokatu jaunak bidali dizkio www.forulege.com webguneari Bizkaiko Probintziako Audientziaren epai bat eta auto bat Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoak. Horien helburua da webgunearen hartzaileen artean banatzea. Halaxe egiten da mezu honen bidez.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Ekonomia Itunari buruzko webgune berria: www.conciertoeconomico.org

Forulege 2011/12/14

Ad Concordiam (Asociación para la Promoción y Difusión del Concierto Económico) elkarteak moldatu du webgune berria, Ekonomia Itunari buruz diharduena, oinarrizko gaia horixe duena: www.conciertoeconomico.org.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Herriko Gizarte Ekintza. Iraganeko oinarrietatik etorkizuneko ahalbideetara

Forulege 2011/12/02

Francisco Javier Arrietak, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle doktoreak, eta Josune López-ek, zuzenbidean lizentziadunak, “Euskal Herriko Gizarte Ekintza. Iraganeko oinarrietatik etorkizuneko ahalbideetara” lana aurkezten digute. Lan honetan ikuspuntu juridikotik jorratzen da gizarte-ekintzak Euskal Herrian izan duen bilakaera. Hasteko, historian zehar izan diren babes-teknika desberdinak azaltzen dira. Jarraitzeko, babes-teknika horiek Euskal Herrian zer-nola aplikatu diren aztertzen da. Horretarako, bi garai nagusi bereizi dira, inflexio-puntu gisa hartuz euskal herrialdeek Foru Zuzenbide Publikoa galdu zuteneko garaia. Bada, gertaera hori funtsezkoa da, gaur egun Gizarte Laguntzaren eta Gizarte Segurantzaren arloan dagoen eskumen-banaketa ulertzeko. Ildo horretatik, sakon interpretatzen da Konstituzioaren 41. artikulua, Gizarte Segurantzaz diharduena. Amaitzeko, bidea zabalik uzten da, iragana oinarri harturik, jardute-aukera berriak bilatzeko, indarreko lege-esparrutik irten gabe.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

KOOPERATIBEK MUNDU HOBEA SORTZEN DUTE: Bikaintasunezko ekimenak kooperatiben artean

Forulege 2011/11/25

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak 2011ko abenduaren 15ean jardunaldi bat antolatuko dute "Kooperatibek laguntzen dute mundu hobea sortzen" lelopean, lelo hori baita 2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtearena. Jardunaldi horretan kooperatiben artean bikaintasunezko bi ekimen plazaratu nahi dira, Mondragón Taldearena (MCC) eta Gredos-San Diego Taldearena, hain zuzen. Jardunaldia Deustuko Unibertsitateko Entzungelan egingo da eta sarrera doan da.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

EUSKAL HERRIKO FORU-ZUZENBIDE ZIBILARI BURUZKO HAMARGARREN JARDUNALDI PRAKTIKOA: TRONKALITATEA ETA OINORDETZA-ITUNAK: EGUNGO JARDUERAK

Forulege 2011/11/21

Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Euskal Herriko Foru Zibilari buruzko Ikerketa Taldeak, Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren barruan, deialdia egiten dute Euskal Herriko Foru-zuzenbide Zibilari buruzko Hamargarren Jardunaldi Praktikorako. Jardunaldi hori, azaroaren 30ean izango da, Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan. Sarrera doan izango da eta bertaratu nahi dutenei eskatzen zaie izena emateko fitxaren xehetasunak betetzea eta bidaltzea Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsura edo webgune honen emailera (forulege@forulege.com). Bertaratuei parte-hartzearen agiria emango zaie.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

KODE ZIBILAREN 3. ARGITARALDI ELEBIDUNA (GAZTELANIA-EUSKARA)

Forulege 2011/11/16

Deustuko Unibertsitateak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Kode zibilaren testu elebiduna (gaztelania-euskara) argitaratu dute 3. aldiz. 3. argitaraldi hau prestatu du Andres Urrutiak, notarioa, Deustuko Unibertsitatearen irakaslea eta Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruordeak. Argitaraldi honek 2011. urteko irailaren 1era arte eguneraturik dago eta ohiko aurkibide analitiko elebidunak ere baditu.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Las Ordenanzas de Bilbao de 1593" liburuaren aurkezpena

Forulege 2011/11/15

Azaroaren 7an aurkeztu zen Bilboko Udaletxean, arabiar aretoan, Zuzenbidearen Euskal Akademiak bere Abeurrea bilduman argitaratu duen “Las Ordenanzas de Bilbao de 1593”. Liburuaren atarikoa Adrián Celaya AVD-ZEAren buruarena da. Argitalpena babestu dute Bilboko Udalak, BBK-k eta Instituto Bibliográfico Manuel de Larramendi-k.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 32 | 33 | 34 | 35 | 36 | 37 | 38 | 39 | 40 | 41 | 42 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra