Forulege.blog

650/2012 Araudia Europar Parlamentu eta Kontseiluarena (2012-VII-4)

Forulege 2012/10/05

Europar Parlamentuak eta Europar Batasunaren Kontseiluak 650/2012 Araudia eman dute, mortis causa oinordetza luze zabal arautzen duena. Euskal Zuzenbide Zibilaren aldetik eta orobat, Zuzenbide zibil erkidearen aldetik duen garrantzia aintzat hartuta, forulege webgunera ekarri da testua.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Katalan Zuzenbidearen Jardunaldiak Tossa de Mar (Girona) herrian

Forulege 2012/10/01

2012. urteko irailaren 20an eta 21ean egin dira Katalan Zuzenbidearen hamazazpigarren Jardunaldiak Tossa de Mar (Girona) herrian. 2 urterik behin egiten dira eta aurten, pertsona eta familiaren gaiak aztertu dira bertan. Jardunaldietan erabilitako materialak guztiontzat eskura daude hurrengo webgunean: http://civil.udg.edu/tossa/   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Abuztuan atsedenaldia

Forulege 2012/07/27

Forulege blogak agur esaten dizue iraila arte. Oporrak ondo igaro!   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Lege Zibilaren proposamena euskaraz eta gaztelaniaz

Forulege 2012/07/19

Zuzenbidearen Euskal Akademia-Academia Vasca de Derecho delakoak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak berrikitan ondu dute Euskal Lege Zibilaren proposamena (2012-05-31). Proposamen hori eskaintzen da orain Euskal Autonomia Erkidegoaren bi hizkuntza ofizialetan, euskaraz eta gaztelaniaz. Bi testuak biltzen dira mezu honetara eta aurrerantzean www.forulege.com webgunean izango dira. Euskarazko testua hemen: Legeria (Lege zibilak) in www.forulege.com. Gaztelaniazko testua, aldiz: Leyes (Leyes civiles) in www.forulege.com.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

XXXI. Uda Ikastaroak: "El futuro del parlamento"

Forulege 2012/07/13

Eusko Legebiltzarrak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroek antolatu dute mintegi bat El futuro del Parlamento izenburupean. Horren zuzendaria Josu Osés Abando, Eusko Legebiltzarraren legelaria da. Egitaraua eta hizlariak informazio honen eranskinean daude.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko lau epai berri

Forulege 2012/07/03

Jesús Fernández de Bilbao abokatu jaunak www.forulege.com webguneari lau epai bidali dizkio, hiru Bizkaiko Probintziako Audientziarenak eta bat Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiarena; lau epai horiek Euskal Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoak dira (tronkalitatea, senipartea eta bazterketa eta oinordetza-ituna). Bidalketa horren helburua da webgune honen hartzaileen artean testu horiek banatzea. Halaxe egiten da mezu honen bidez. Horrez gain, epai hauek forulege webgunearen jurisprudentzia atalean barneratuta daude.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Àpoca, butlletí Català  d'informació notarial

Forulege 2012/06/27

Àpoca, butlletí Català d'informació notarial delakoak, Bartzelonako notarioa den Eladi Crehuet jaunaren zuzendaritzapean, 5. zenbakia argitaratu du. 5. zenbaki hau dagokio bigarren aldiari eta 2012. urteko udarena da. Atalez atal irakurrita, editorialarekin batera datozkigu albiste laburrak, notario-jarduerari buruzko kontuak eta umore ttanttak ere, era-erakoak. Azpimarratzekoak dira Martínez Sarrión notario jaunaren hilberri-txostena eta editoriala, azken honetan egiten dela halako gogoeta egokia, judizioz kanpoko betearazpenetan notarioek izan dezaketen erantzukizunari buruz.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Zigor Kode elebidunaren 3. argitaraldia (gaztelania-euskara)

Forulege 2012/06/19

Jon-Mirena Landa Gorostiza, Euskal Herriko Unibertsitatearen Zigor zuzenbideko irakasle titularrak, eta Andres Urrutia Badiola, Deustuko Unibertsitatearen irakasleak, eguneratu dute Zigor Kodearen testu elebiduna (gaztelania-euskara). Hirugarren argitaraldi honek batzen ditu lege testu horretan gertatu diren azken aldaketak. Hain zuzen ere, 2012ko ekainaren 1ean itxi da hirugarren argitaraldi berri hau.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Bizkaiko Foru Zuzenbide Zibila Aramaion

Forulege 2012/06/13

Karmel aldizkariak bere azken zenbakian (278 / 2012-2 apirila-ekaina) bi artikulu argitaratu ditu Bizkaiko Foru Zuzenbide Zibilak Arabako Aramaio herrian duen indarrari buruz. Lehen testuan, Patxi Uribarren aramaioarrak aurkezten du ibilbide horren historia eta bigarren artikuluan, Andres Urrutia legelariak laburbiltzen ditu Bizkaiko Foru Zuzenbide Zibilaren nondik norakoak Aramaioko herrian. Bi testu horiek hemen aurkezten dizkizuegu.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Lege Zibila: proposamen berria

Forulege 2012/06/05

Bost urte geroago, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak sakon berrikusi dute, modu bateratuan, 2007. urtean Zuzenbidearen Euskal Akademiak gizarteratu zuen Euskal Lege Zibilaren aurreproiektua. Hala egin dute Akademiaren Zuzenbide Pribatuaren batzordeak eta Abokatuen Bazkunaren Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldeak. Asmoa da euskal legegileei eskaintzea halako testu osoa, Autonomia Erkidegoaren lurraldea eta herritarrak barnebiltzen dituena. Igorpen honetan barruratzen dira proposamen berriaren argibide-oroitidazkia, zioen azalpena eta testu garatua, hain zuzen ere, Euskal Lege Zibilaren Proposamen berria osatzen dutenak. Aurrerantzean www.forulege.com webgunean aurkitu daiteke testua, legeria arloan (lege zibilak).   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Eroski Consumer: "Hacer testamento: las legítimas y sus diferencias autonómicas"

Forulege 2012/05/31

Eroski Consumer aldizkarian berrikitan agertu da artikulu bat, testamentu eta seniparteei buruzkoa, autonomia erkidegoen arteko lege-desberdintasunen zertzeladak dituena. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean artikulu horretarako esteka: Hacer testamento: las legítimas y sus diferencias autonómicas   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Auzitegi Gorenaren 2012ko urtarrilaren 30eko epaia

Forulege 2012/05/24

Auzitegi Gorenak deuseztatu du 1629/1991 Errege Dekretua, azaroaren 8koa, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko Erregelamendua onetsi zuena. Are zehatzago, haren 54.8 artikulua. Epaia 2012ko urtarrilaren 30ekoa da, Auzitegi horren Hirugarren Salakoa. Gaia Aragoiko fiduziaren likidazioa da.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

JADO aldizkariaren 21. zenbakia

Forulege 2012/04/18

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 21. zenbakia argitaratu du. Akademiaren bazkideek laster jasoko dute argitalpen hori. Aldizkariaren edukiak blog honetara atxikitzen den aurkibidean daude.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

JADO aldizkariaren 20. zenbakia

Forulege 2012/04/13

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 20. zenbakia argitaratu du. Akademiaren bazkideek laster jasoko dute argitalpen hori. Aldizkariaren edukiak blog honetara atxikitzen den aurkibidean daude.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Alberto Atxabal: "Exceso de adjudicación, comunicación foral de bienes y partición de la herencia"

Forulege 2012/03/28

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2011ko apirilaren 4an eman du halako epaia, guztiz esanguratsua, foru komunikazioaren eta jarauntsiaren banatzeari buruz. Alberto Atxabak jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren gobernu-batzordeko kideak, eskaintzen digu epai horren gaineko berehalako iruzkina. Epaia bera laster eskainiko da gure blogaren barruan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 31 | 32 | 33 | 34 | 35 | 36 | 37 | 38 | 39 | 40 | 41 | 42 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra