Forulege.blog

Jesús Fernández Bilbao: "Ezkontzaren araubide ekonomikoa euskal lege zibilaren proposamenean"

Forulege 2012/12/18

Jesús Fernández Bilbao legelariak, Bizkaiko Jaurerriko Abokatu Bazkun Ohoretsuaren euskal zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, Euskal Herriko Foru-zuzenbide Zibilari buruzko hamaikagarren jardunaldi praktikoan aurkeztu zuen halako hitzaldia: “El régimen económico-matrimonial en la propuesta de ley civil vasca”. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Francisco García-Escárzaga González: "Protección de deudores hipotecarios. Miscelánea"

Forulege 2012/12/12

Francisco García-Escárzaga González jaunak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren abokatuak, Zuzenbide Fiskalean Masterdunak eta Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide doktoreak, hipoteka zordunen babesari buruzko gaiak aztertzen ditu artikulu honetan. Gaurkotasun handiko gaiak direlakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

JADO aldizkariaren 22. zenbakia

Forulege 2012/12/12

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 22. zenbakia argitaratu du. Akademiaren bazkideek laster jasoko dute argitalpen hori. Aldizkariaren edukiak blog honetara atxikitzen den aurkibidean daude.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamaikagarren Jardunaldiak

Forulege 2012/12/04

Azaroaren 28an, asteazkena, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamaikagarren Jardunaldiak izan ziren. Bertan, 3/1992 Legearen idazketa batzordekoei omenaldia egin zitzaien, lege hori indarrean jarri eta hogei urte geroago. Jakina denez, Bizkaiko Foru Aldundiak berebiziko bultzada eman zion lege hori idazteari.Santiago Larrazabal jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Laudatioa egin zuen. Testua blog honi batzen zaio.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Fundazioak kooperatiba-sozietate bihurtzea" Jardunaldia.

Forulege 2012/11/29

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak, Kooperatiba Ikaskuntzen Institutua eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak 2012ko abenduaren 4an jardunaldi bat antolatuko dute "Fundazioak kooperatiba-sozietate bihurtzea" lelopean. Jardunaldia Deustuko Unibertsitateko Entzungelan egingo da eta sarrera doan da.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

José Gabriel de Mariscal jauna hil da (g.b)

Forulege 2012/11/23

José Gabriel de Mariscal jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kidea eta abokatua, atzo hil zen. Zuzenbidearen Euskal Akademiak bere dolua adierazten du eta atsekabean laguntzen dio haren familiari. Hileta elizkizuna Bilbon izango da gaur 20:15tan San José elizan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"El Estado Plurinacional. Nación. Estado. Convivencia" liburuaren aurkezpena

Forulege 2012/11/22

Zuzenbidearen Euskal Akademiak aurkeztu du, azaroaren 20an, Sociedad Bilbaína delakoaren egoitzan “El Estado Plurinacional. Nación. Estado. Convivencia” liburua. Liburu horren egilea José Gabriel de Mariscal jauna da, legelaria eta Akademiaren zuzendaritza kidea. Aurkezpen-ekintzaren mahaiburuan izan ziren German Barbier jauna, Sociedad Bilbaína delakoaren burua eta Akademiaren zuzendaritza kidea, Adrian Celaya jauna, Akademiaren burua, eta Mikel Mariscal jauna, egilearen semea; azken honek irakurri zituen, egilearen ezin etorria adierazi ondoren, Mariscal jaunaren aurkezpen hitzak. Hitz horiek blog honi batzen zaizkio.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Lege Zibilaren proposamena: azken argitalpena

Forulege 2012/11/19

Zuzenbidearen Euskal Akademia eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua erakundeek paperean argitaratu dute Euskal Lege Zibilaren Proposamena. Argitalpenak lanerako tresna da eta bere gain bildu nahi ditu hainbat ekarpen, gerora helaraziko zaizkionak Eusko Legebiltzarrari legea errealitate izan dadin. Blogera batzen dira paperezko argitalpenaren azala eta lege proposamenaren bi testuak euskaraz eta gaztelaniaz.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko bi epai berri

Forulege 2012/11/16

Jesús Fernández de Bilbao abokatu jaunak www.forulege.com webguneari Bizkaiko Probintziako Audientziaren bi epai bidali dizkio; bi epai horiek Euskal Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoak dira (bide-zorra - 2011ko irailaren 23ko Bizkaiko PAE- eta senipartea eta dohaintzak zenbatzea -2012ko apirilaren 19ko Bizkaiko PAE-). Bidalketa horren helburua da webgune honen hartzaileen artean testu horiek banatzea. Halaxe egiten da mezu honen bidez. Horrez gain, epai hauek forulege webgunearen jurisprudentzia atalean barneratuta daude.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Fiskalitateari buruzko hitzorduen kronikak

Forulege 2012/11/13

Urriaren 3an eta azaroaren 7an Zuzenbidearen Euskal Akademiak fiskalitateari buruzko bi hitzordu egin ditu. Hitzordu horietan, “Amnistia fiskala” eta “Oinordetza-itunak” gaiak jorratu ziren. Lehenengo gaia José Luís Bouso Huerta jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Finantza Ikuskatzaileak, landu zuen, eta bigarrenean, Javier Muguruza Arrese jauna eta Javier García Ross jauna aritu ziren; izan ere, bi-biok dira Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kide eta abokatuak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jesús Fernández de Bilbao: "De la prohibición de intervención judicial en herencias"

Forulege 2012/11/06

Jesús Fernández Bilbao legelariak, Bizkaiko Jaurerriaren abokatu bazkun ohoretsuaren euskal zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, Jarauntsian esku-hartzeko debeku judizialari buruzko testua landu du, bertara ekarriz zuzenbide zibil erkide zein euskal foru zuzenbidearen xehetasunak. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

EUSKAL HERRIKO FORU ZUZENBIDE ZIBILARI BURUZKO HAMAIKAGARREN JARDUNALDIA. Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren Legea: Hogei urte. Lege testu baten emaitzak eta aurreikuspenak (1992-2012)

Forulege 2012/10/30

Zuzenbidearen Euskal Akademiak azaroaren 28an izango du bere Euskal Herriko Foru–zuzenbide Zibilari buruzko Hamaikagarren Jardunaldia Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan. Oraingoan, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren 3/1992 Legearen 20. urteurrena eta berrikitan Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak onartutako Euskal Lege Zibilaren proposamena hartuko dira aztergai.   Irakurri [+]

(3) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2012-2013 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian

Forulege 2012/10/24

Urriaren 16an, arratsaldeko 19:30etan, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) egin zen Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2012-2013 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Juan Luis Ibarra Robles jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Adrián Celaya Ibarra jauna eta Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa, Manuel López Pardiñas jauna. Hizlaria Francisco Lledó Yagüez irakasle dok. jauna, Deustuko Unibertsitateko zuzenbide zibileko katedraduna eta Lledó Abokatuak bulego juridikoaren lehendakaria izan zen eta hitzaldiaren gaia, La familia en el Derecho de Sucesiones: cuestiones actuales y perspectivas de futuro.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Vicente María del Arenal Otero: "Reflexiones sobre la insolvencia o sobreendeudamiento"

Forulege 2012/10/15

Vicente María del Arenal Otero jaunak, Bilboko notarioa eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, Escritura Pública aldizkariaren 77. zenbakian argitaratu duen artikulu ohargarria dator gaur forulege blogera. Reflexiones sobre la insolvencia o sobreendeudamiento titulua du horrek eta guztiz egokia da egungo egoerarentzat.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"La tradición foral vizcaína y su lugar en la teoría política occidental" liburuaren aurkezpena

Forulege 2012/10/10

Urriaren 4an Zuzenbidearen Euskal Akademiak La tradición foral vizcaína y su lugar en la teoría política occidental argitalpena aurkeztu zuen Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan. Aurkezpen horretan parte hartu zuten Andres Urrutia Badiola jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakariordeak, Anne Marie Christophe de Lardizabal andereak, José María de Gamboa jaunaren alargunak eta Abel López de Aguileta jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kidea eta liburuko testuaren argitalpen arduradunak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 30 | 31 | 32 | 33 | 34 | 35 | 36 | 37 | 38 | 39 | 40 | 41 | 42 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra