Forulege.blog

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren X. urteurrena

Forulege 2013/06/04

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren  X. urteurrena ospatu da joan den asteartean, maiatzaren 28an. Ekitaldian parte hartu zutenen artean, besteak beste, hauexek dira azpimarratzekoak: Jose Luis Bilbao jauna, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Sabino Torre jauna, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Araubide Juridikoko sailburuordea; Fernando Salazar jauna, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen hurrengo lehendakaria; Gorka Martínez jauna, Kutxaren Gizarte Ekintzaren lehendakaria; Nazario Oleaga jauna, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren dekanoa; Mario Martínez de Butrón jauna, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa; Germán Barbier jauna, Espainiako Jabetza erregistratzaileen eta Merkataritzako erregistratzaileen Elkargoaren dekanoa Euskal Herrian; eta Andres Urrutia jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruordea, Akademiaren burua den Adrian Celaya jaunaren ordezkari gisa. Ekitaldia Bizkaiko Foru Jauregian egin zen.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Fiskalitateari buruzko hitzorduaren kronika

Forulege 2013/05/16

Zuzenbidearen Euskal Akademiak Espainiako Zerga Aholkulari Elkartearen Euskal Autonomia Erkidekogoko Ordezkaritzarekin elkar-lanean, fiskalitateari buruzko hitzordu berri bat egin zuen maiatzaren 8an. Hitzordu horretan Marino Lanza Garcia jaunak, abokatuak eta zerga aholkulariak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren 2012 kanpaina berriari buruzko gai ezberdinen gainean hitz egin zuen.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Europako Oinordetza Erregelamenduari buruzko jardunaldia eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren X. urtea (2003-2013)

Forulege 2013/05/14

Zuzenbidearen Euskal Akademiak maiatzaren 28an egingo du bere Europako Oinordetza Erregelamenduari eta Akademiaren X. urteari buruzko jardunaldia Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian. Oraingoan, Europako Oinordetza Erregelamendua eta honek Euskal Herriko Foru Zuzenbidean izan dezakeen eragina izango da aztergai. Horrez gain, Akademiaren hamargarren urtea dela eta, eguerdiko 12tan Akademiari zuzendutako ohore-ekitaldia egongo da bere jarduerari eusten dioten erakundeen aldetik.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

JADO aldizkariaren 23. zenbakia

Forulege 2013/05/13

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 23. zenbakia argitaratu du. Akademiaren bazkideek laster jasoko dute aldizkariaren argitalpen inprimatua. Aldizkariaren aurkibidea mezu honetan ikus daiteke eta bertako artikuluen egileak hauexek dira: Adrián Celaya Ibarra, María Martínez Martínez, Jesús Fernández de Bilbao, Enrique Gadea Soler, Francisco Javier Arrieta Idiakez, Josune López Rodríguez, Esther Urrutia Idoiaga, Ortzi de la Quintana Ibáñez, Arantza de la Quintana Ibáñez, Alkain Oribe Mendizabal eta Alberto Atxabal Rada.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Fiskalitateari buruzko hitzordu berria : "Nueva campaña de Renta y Patrimonio 2012"

Forulege 2013/04/30

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Finantza eta Tributu zuzenbidearen sailak Espainiako Zerga Aholkulari Elkartearen Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritzarekin elkar-lanean fiskalitateari buruzko hitzordu berria antolatu du “Nueva campaña de Renta y Patrimonio 2012” izenburupean. Marino Lanza García jauna izango da hizlaria. Hitzordua maiatzaren 8an arratsaldeko 18:00retatik 19:30etara izango da, Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Bilbon, Recalde zumarkalean, 8. zk, 1.solairuan, eskuina, duen egoitzan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Juan Ramón Manzano Malaxechevarría: "Transformación de fundación en cooperativa"

Forulege 2013/04/26

Juan Ramón Manzano Malaxechevarría jaunak, Bilboko notarioak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, “Transformación de fundación en cooperativa” artikulua argitaratu du Deustuko Unibertsitatearen Kooperatiba Ikaskuntzen Institutuaren Deusto Estudios Cooperativos, 2. zk (2013), aldizkarian.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Bizkaiko Legeria fiskala eta Euskal Herriko foru zuzenbide zibila gerra zibilaren aurrean (1876-1936)

Forulege 2013/04/22

Kontzertu Ekonomikoetan ezarritako araubidearen barnean eta gerra zibilaren aurreko aldian, Bizkaiko Foru Aldundiak xedapen desberdinak eman zituen Bizkaiko foru zuzenbide zibilaren arauketa fiskalaren inguruan. Xedapen horietatik garrantzitsuenak izan ziren, bateko, Eskubide Errealen gaineko Zergaren administratzeko eta gauzatzeko Erregelamendu Orokorra, 1907 urtekoa eta zehatzago, bere 21. artikulua; besteko, Eskubide Errealen eta Ondasun Eskualdaketei buruzko Zergaren Erregelamendua, 1925. urtekoa, eta zehatzago bere 59.7, 59.8, 59.9, 59.10, 65.7, 66.9, 66.10, 66.11, 66.12, 84.3 eta 84.4 artikuluak. Artikuluen testu hori da orain forulege blogean eskaintzen dena. www.forulege.comwebgunera barruratzen da legeak sailean, lege fiskalak atalean, Bizkaia.- Aurrekari historikoak azpiatalean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Bizkaia eta Arabako Eranskina, Kode Zibilaren ildoan. 1929. urteko argitaraldia

Forulege 2013/04/08

1928 eta 1929. urte bitartean, Bilboko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak 1928. urteko Eranskina berrikusi eta horren azken idazketa egin zuen, 1929. urtean argitaratuz. Azken testu hori da orain forulege blogean eskaintzen dena. www.forulege.comwebgunera barruratzen da legeak sailean, lege zibilak atalean, aurrekari historikoak azpitalean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Bizkaia eta Arabako Eranskina, Kode Zibilaren ildoan. 1928. urteko argitaraldia

Forulege 2013/04/05

Bilboko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak 1928. urtean berraztertu zuen euskal zuzenbide zibila eta 1900. urteko Eranskinari iradokizun batzuk eta txosten bat egin zizkion. Azken testua da 1928ko Eranskina, orain forulege blogean eskaintzen dena. www.forulege.com webgunera barruratzen da legeak sailean, lege zibilak atalean, aurrekari historikoak azpitalean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jose Luis Etxeberria Monasterio: " Nota sobre recursos de inconstitucionalidad contra la Ley Orgánica 1/2010, llamada del Blindaje del Concierto Económico"

Forulege 2013/03/27

Jose Luis Etxeberria Monasterio jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Aholkularitza Juridikoaren zerbitzu-buruak, ohar honetan gogoratzen ditu konstituzioaren aurkako helegiteei buruzko erabaki jurisprudentzialak. Horiek 1/2010 Lege Organikoa delakoaren kontra ezarri dira; lege horri, bestalde, Ekonomi Itunaren gotorlekua deitu ohi zaio. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Kode Zibilerako Bizkaia eta Arabako Eranskina (1900)

Forulege 2013/03/22

Espainiako Kode Zibila (1888-1889) argitaratzeak ekarri zuen, besteak beste, lege-testu horri eranskinak egin beharra; bertara biltzeko lurralde desberdinetako zuzenbide zibilak. Madrileko Gobernuak izendatu zituen eranskinak idazteko batzordeak. Bizkaia eta Arabako Batzordeak 1900. urtean amaitu eta argitaratu zuen bere eranskina. Eranskinaren testua orain barruratzen da www.forulege.com webgunean, legeak sailean, lege zibilak atalean, aurrekari historikoak azpiatalean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Javier Oleaga, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren idazkari jauna hil da (g.b.)

Forulege 2013/03/19

Joan zaigu Javier Oleaga idazkaria, adiskidea eta bultzatzailea. Zuzenbidearen Euskal Akademiaz landara ere, hainbat elkartetan parte hartu izan du: Euskalerriko Adiskideen Elkartea, Eusko Ikaskuntza, Euskerazaleak... Legelari euskaldun eta foruzale baten leinukoa izanik, gogoz parte hartu du Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren inguruan izan diren hainbat egitasmotan, dela Bizkai Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuan, dela Zuzenbidearen Euskal Akademian. Akademia horren sortzaile izan zen eta erruz idatzi du Akademiaren aldizkarian. Haren bibliografia honi eransten zaio. Bizkaiko Foru Zibilaren idazketa batzordearen kidea izan zen, gerora, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren Legea 3/1992 ekarri zuena. Ukaezinak izan ziren euskararekiko zuen maitasuna eta Foru Zuzenbide Zibilerako gogoa. Gure doluminak familiarentzat. Hileta elizkizuna bihar izango da, Bilboko Karmen Elizan, arratsaldeko 7,30tan. Goian bego.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Basque Civil Law: artikulu berria ingelesez wikipedian

Forulege 2013/03/13

Berrikitan barruratu da wikipedian euskal zuzenbide zibilari buruzko ingelesez egindako lana: BASQUE CIVIL LAW. Lan horrek azken berrikuntzak dakartza, batez ere, araubideari buruzkoak eta estekadura sendoak ditu testu nagusiekin eta sareko baliabideekin. Azpimarratzekoa da Zuzenbidearen Euskal Akademiari dagokion arloa eta Akademiak berak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak onetsi duten Euskal lege zibilerako proposamena.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Bizkaiko hiribildu batzuek foru zuzenbidea aplikagarri izateko aukera egitea

Forulege 2013/03/08

XVIII. eta XIX. mendeetan,1630. urteko Hitzematea babes hartuta, hiribildu ezberdinek (Areatza, Otxandio, Elorrio eta Bermeoko auzoek) euren lurralde osoan zein zati batean eta osorik nahiz erakunde batzuetan, Bizkaiko foru zuzenbidea aplikagarri izateko aukera egin zuten. Prozesuaren inguruabarrak azaltzen dira orain forulege blogean, Bizkaiko Foru Legeria obratik jaso den testuaren bidez, obra horren egileei esker ona adierazten zaiela. Orobat, www.forulege.com webgunera barruratzen da legeak sailean, lege zibilak atalean eta aurrekari historikoak azpiatalean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal zuzenbide zibila: artikulu berria wikipedian

Forulege 2013/03/05

Berrikitan barruratu da wikipedian euskal zuzenbide zibilari buruzko lana: DERECHO CIVIL VASCO. Lan horrek azken berrikuntzak dakartza, batez ere, araubideari buruzkoak eta estekadura sendoak ditu testu nagusiekin eta sareko baliabideekin. Azpimarratzekoa da Zuzenbidearen Euskal Akademiari dagokion arloa eta Akademiak berak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak onetsi duten Euskal lege zibilerako proposamena.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 28 | 29 | 30 | 31 | 32 | 33 | 34 | 35 | 36 | 37 | 38 | 39 | 40 | 41 | 42 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra