Forulege.blog

Jesús Fernández Bilbao: "Zorrak eta Oinordetza: Euskal Herriko zuzenbide zibilaren araberako ikuspegia"

Forulege 2014/01/07

Jesús Fernández Bilbao jaunak, abokatuak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren  euskal foru zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamabigarren Jardunaldi Praktikoan parte hartu zuen Zorrak eta Oinordetza: Euskal Herriko zuzenbide zibilaren araberako ikuspegia izenburua duen hitzaldiarekin. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

Forulege 2013/12/23

Forulege.bloga egiten dugunok gabon zoriontsuak eta 2014. urte on bat opa dizkizuegu blogaren berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Nieves Paramio: "Zorrak eta Oinordetza: Zuzenbidearen araberako konponbide eta irtenbideak"

Forulege 2013/12/23

Nieves Paramio Junquera andreak, abokatuak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren euskal foru zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamabigarren Jardunaldi Praktikoan parte hartu zuen Zorrak eta Oinordetza: Zuzenbidearen araberako konponbide eta irtenbideak izenburua duen hitzaldiarekin. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Mario Martínez de Butrón: "Zorrak, Oinordetza eta Zergak. Notarioen zeregina"

Forulege 2013/12/18

Mario Martínez de Butrón Martínez jaunak, notarioak, Euskal Herriko Notarioen Elkargoko dekanoak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamabigarren Jardunaldi Praktikoa-ren Zorrak, Oinordetza eta Zergak gaiari buruzko mahai inguruan parte hartu zuen Zorrak,Oinordetza eta Zergak. Notarioen zeregina izenburua duen hitzaldiarekin. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Josu Osés: “Euskal foru zuzenbide zibiletik Euskal Zuzenbide Zibilera. Arauaren bidea Eusko Legebiltzarrean”

Forulege 2013/12/16

Josu Osés Abando jaunak, Eusko Legebiltzarraren letratuak, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamabigarren Jardunaldi Praktikoan parte hartu zuen Euskal foru zuzenbide zibiletik Euskal Zuzenbide Zibilera. Arauaren bidea Eusko Legebiltzarrean izenburua duen hitzaldiarekin. Ohargarriak direlakoan, hona hemen gure blogean hitzaldiaren aurkezpena eta Eusko Legebiltzarraren 2013ko azaroaren 28ko ohiko osoko bilkuran onartu eta 2013ko abenduaren 9an Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialaren 54. zenbakian argitaratu zen Ebazpena, Euskadiko Zuzenbide zibila eguneratzearen gainean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Francisco de Borja Iriarte: "Zorrak eta Oinordetza. Gaia zertan den eta auzitegien ikuspegia"

Forulege 2013/12/12

Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Zibil-Penal gelaren magistratuak, Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamabigarren Jardunaldi Praktikoan parte hartu zuen Zorrak eta Oinordetza. Gaia zertan den auzitegien ikuspegia izenburua duen hitzaldiarekin. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamabigarren Jardunaldi Praktikoa: Zorrak eta Oinordetza. Euskal Herriko ikuspegia

Forulege 2013/12/09

Arrakasta handiz egin zen Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamabigarren Jardunaldi Praktikoa: Zorrak eta Oinordetza. Euskal Herriko ikuspegia. Datozen egunetan erakutsiko ditugu bertan azaldu ziren gaiak. Aurrerapen gisa, parte-hartzaileen eta mahai-inguruaren argazkiak gehitzen ditugu.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jon Joseba Salazar: Aiarako Forua

Forulege 2013/12/04

Idatzi honekin, Aiarako Forua ezagutzera eman nahi dut, bai bere historiaren aldetik (I.tik VI. atalera), bai lege aldetik (VII. eta VIII. atalak). Horretarako, historiari dagokionez, saiatu naiz jasotzen eta laburtzen orain arte argitaratuta dagoena. Azterketa juridikoari dagokionez, jaso dut zenbait adituk gure Foruari buruz idatzi dutena. Beraz, nire lana eurei esker eginda dago, baina beti ere, helburu batekin, hau da, gure harribitxi horren berri ematea.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Herriko lurraldeen Zuzenbide Historikoaren XII. Simposiuma. Gerra zibiletik Konstituziora (1936-1978)

Forulege 2013/11/20

Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioak azaroaren 22an izango du bere Euskal Herriko lurraldeen Zuzenbide Historikoaren XII. Simposiuma. Oraingoan, “Gerra zibiletik Konstituziora (1936-1978)” hartuko da aztergai. Egitaraua blog honetan eransten da.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Zorrak eta Oinordetza. Euskal Herriko ikuspegia" - Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko XII. Jardunaldi Praktikoa

Forulege 2013/11/15

Zuzenbidearen Euskal Akademiak azaroaren 27an izango du bere Euskal Herriko Foru–Zuzenbide Zibilari buruzko Hamabigarren Jardunaldi Praktikoa, Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan. Oraingoan, “Zorrak eta Oinordetza. Euskal Herriko ikuspegia” hartuko da aztergai.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko 2/1989 Foru Arauko Testu Bategina eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko 1/2011 Foru Araua aldatzen dituen Foru Arauaren Proiektua

Forulege 2013/11/15

Euskal foru zuzenbide zibilaren testamentu-ahalordearekin duen lotura ohargarria dela eta, hona hemen forulege blogean Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko 1989ko otsailaren 15eko 2/1989 Foru Arauko Testu Bategina eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko 2011ko martxoaren 24ko 1/2011 Foru Araua aldatzen dituen Foru Arauaren Proiektua. Bereziki esanguratsuak dira 21.11 artikulua, Xedapen Iragankorretatik Lehenengoa eta Azken Xedapenetatik Lehenengoa.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Kooperatiben jardunaldia: “Gazteak eta elkar-lankidetza XXI. mendeko kooperatibetan”

Forulege 2013/11/14

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak, Kooperatiba Ikaskuntzen Institutuak, CIRIEC-Espainiak eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateak XXI. mendeko kooperatiban gazteei kooperatibaren baloreak transmititzeari eta elkar-lankidetzari buruzko jardunaldia antolatu dute datorren azaroaren 21ean. Sarrera doakoa da eta Deustuko Unibertsitateako Entzungelan izango da.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Fiskalitateari buruzko hitzorduaren laburpena: Bizkaiko Lurralde Historikoaren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Arau Proiektuaren berrikuntzak

Forulege 2013/11/13

Zuzenbidearen Euskal Akademiak Espainiako Zerga Aholkulari Elkartearen Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritzarekin elkar-lanean, fiskalitateari buruzko hitzordu berri bat egin zuen azaroaren 6an Carlton Hotelean. Hitzordu horretan Pablo Martín Ruiz de Gordejuela jaunak, Espainiako Zerga Aholkulari Elkartearen Bizkaiko ordezkariak, Bizkaiko Lurralde Historikoaren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Arau Proiektuaren berrikuntzak azaldu zituen.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2013/2014 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian

Forulege 2013/10/31

Urriaren 29an, arratsaldeko 19:30etan, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) egin zen Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2013/2014 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Juan Luis Ibarra Robles jauna, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa, Mario Martínez de Butrón jauna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakariordea, Andres Urrutia Badiola jauna. Mario Fernández Pelaz jaunak, Kutxabank erakundearen buruak, ikasturtea irekitzeko hitzaldia egin zuen Aurrezki kutxak: Antolakuntzaren bilakaera izenburupean. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria den Juan Luis Ibarra Robles jaunak erantzun zion eta horren ondoren, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2013/2014 ikasturtea ireki zuen.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

AVD-ZEA: 2013/2014 ikasturtea irekitzeko ekitaldia

Forulege 2013/10/23

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakariak eta Euskal Notario Elkargoaren dekanoak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte honako ekitaldi honetara: 2013/2014 ikasturtea irekitzeko ekitaldia Ekitaldia urriaren 29an, asteartean izango da, arratsaldeko 19:30etan Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan (Henao kalea 8)   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | 32 | 33 | 34 | 35 | 36 | 37 | 38 | 39 | 40 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra