Forulege.blog

Ricardo de Ángel Yágüez jaunak emandako hitzaldiaren testua, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Ohorezko Bazkide izendatzeko ekitaldian

Forulege 2018/05/24

Zuzenbidearen Euskal Akademiak ospatu zuen, apirilaren 19an, Ricardo de Ángel Yágüez jauna, Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko Katedradun emeritua eta legelari ospetsua, Akademiaren Ohorezko Bazkide moduan izendapen ekitaldia. Ohargarria delakoan, blog honi gehitzen zaio Ricardo de Ángel Yágüez jaunak ekitaldi horretan emandako hitzaldiaren testua, Sobre la capacidad natural de juzgar izenburupean. Testua paperean argitaratuko da Akademiaren JADO aldizkarian.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Ricardo de Ángel Yágüez jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Ohorezko Bazkidea izendatzeko ekitaldia

Forulege 2018/04/30

Zuzenbidearen Euskal Akademiak ospatu du, apirilaren 19an, Ricardo de Ángel Yágüez jauna, Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko Katedradun emeritua eta legelari ospetsua, Akademiaren Ohorezko Bazkide moduan izendapen ekitaldia, Bizkaiko Abokatutzaren Elkargoan. Blog honi gehitzen zaizkio ekitaldiaren kronika laburra eta argazki esanguratsuak. Zorionak Ohorezko Bazkide berriari!   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Leyes Civiles: Bienes Inmuebles / Lege Zibilak: Ondasun Higiezinak liburu elebidunaren argitalpena

Forulege 2018/04/25

Maiztasun handiko erabilera dute, ezbairik gabe, liburu honetara ekarri diren bi lege hauek: 49/1960 Legea, uztailaren 21ekoa, Jabetza Horizontalarena eta 29/1994 Legea, azaroaren 24koa Hiri-errentamenduena. Batean zein bestean, jokoan dagoena argi dago, alegia, herritarren eskubidea etxebizitza duina izateko eta aldi berean batera dituzten osagai erkide batzuen gozamenerako araubidea moldatzea, etxebizitza desberdinen titularrei dagokienez. Horra, bada, egungo bizimoduaren ezinbesteko baldintza.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Ricardo de Ángel Yágüez jauna Zuzenbidearen Euskal Akademiaren ohorezko kide

Forulege 2018/04/10

Andrés María Urrutia Badiola Jaunak Zuzenbidearen Euskal Akademia erakundearen zuzendaritza batzaren buru denak Atsegin osoz luzatzen dizu gonbitea akademiaren ekitaldirako, bertan ohorezko kidea izendatuko dela, RICARDO DE ÁNGEL YÁGÜEZ JAUNA,   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2017ko azaroaren 4ko Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Epaia

Forulege 2018/01/26

Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Ikerketa Taldeak, www.forulege.com webguneari Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren epai bat bidali dio, 2017ko azaroaren 4koa, baserria lehenespenez eskuratzeko eskubideari buruzkoa. Bidalketa horren helburua da webgune honen hartzaileen artean testu hau banatzea. Halaxe egiten da mezu honen bidez.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

Forulege 2017/12/28

Forulege.bloga egiten dugunok gabon zoriontsuak eta 2018. urte on bat opa dizkizuegu blogaren berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2017ko azaroaren 16ko Konstituzio Auzitegiaren Epaia, Galiziako zuzenbide zibilari buruzkoa

Forulege 2017/12/22

Konstituzio Auzitegiaren 133/2017, 2017ko azaroaren 16ko Epaiak adierazi du, Konstituzioaren aurkakoak eta deusezak direla, Galiziako Parlamentuaren 2/2006 Legea, ekainaren 14koa, Galiziako zuzenbide zibilaren 27. artikulutik 45. artikulura bitartekoak, adopzio eta autotutoretzari buruzkoak. Ohargarria delakoan, hona hemen epaia gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

IUSPLAZA corpusak eduki berriak eskaintzen ditu

Forulege 2017/12/12

IUSPLAZA corpus linguistiko-juridikoak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren www.iusplaza.com webgunean kokaturik dagoenak, testu juridikoen edukiak gehitu ditu. Eduki berriak barruraturik, corpusak 1.262 dokumentu eta 10.202.900 hitz kopurua ditu, jada sarean erabiltzailearen eskura daudenak. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean corpuserako esteka.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

KOOPERATIBAK: BAZKIDEEN PARTAIDETZA EKONOMIKOARI BURUZKO KONGRESUA

Forulege 2017/12/07

Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak Kongresu bat antolatu zuten Deustuko Unibertsitatean azaroaren 29an eta 30ean. Kongresuaren leloa "Bazkideen partaidetza ekonomikoaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak" izan zen.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoaren 2. aldia

Forulege 2017/11/29

2015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa. Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren jarduera juridikoaren Eskolak, Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatea, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestua eta Jabetza Erregistratzaileen Elkargoaren lurraldeko dekanotza laguntzaile dituztela, ahalegin biziak egin dituzte Euskal zuzenbide zibilaren ikastaro praktikoa antolatzeko. Lehenengo txanda bukatu ondoren, bigarrena dator oraingoan, berritua eta gehitua. Ikastaro horrek 35 ordu izango ditu, 14 ekitalditan banatuta, 12 Euskal zuzenbide zibilari buruzkoak eta 2 zerga zuzenbideari buruzkoak. Ikastaroa urtarrilaren 15ean hasiko da eta martxoaren 2an bukatuko da. Helburua du jardule juridikoek, araubide berriaren alorretan segurtasun osoz jarduteko ezaupideak eta teknika erakustea, alor horiek, zibila eta zergari buruzkoak direla. Ekitaldien gaiak, matrikula eta ikastaroaren bestelako ezaugarriak blog honetan adierazten dira.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Kataluniako Kode zibilaren seigarren liburuaren aurkako konstituzio-kontrakotasun helegitean indarraldiaren etenaldia jaso da

Forulege 2017/11/28

Konstituzio Auzitegiak, 2017. urteko urriaren 3ko 131/2017 autoaren bitartez, jaso du indarraldiaren etenaldia, Kataluniako Kode zibilaren seigarren liburuaren aurka Madrilgo Gobernuaren presidenteak aurkeztutako konstituzio-kontrakotasun helegitean. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean auto hori.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

AGINDUA, 2017ko irailaren 22koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordeko bokalak izendatzen dituena

Forulege 2017/11/28

Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen lehenengo xedapen gehigarriak xedatzen du Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea sortzea, aholku-organo gisa, bi helburu betetzeko: Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena sustatzea eta, zeregin horretan, Eusko Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari aholku ematea. Ohargarria delakoan hona hemen Batzorde horren kideak izendatzeko agindua.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Ricardo de Ángel Yagüez jauna, Zuzenebidearen Euskal Akademiaren Ohorezko Bazkidea

Forulege 2017/11/24

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritzak aho batez erabaki zuen atzoko bilkuran Ricardo de Ángel Yagüez jauna, Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko Katedradun emeritua eta legelari ospetsua, Akademiaren Ohorezko Bazkide izendatzea. Izendapen honen agiriak emango zaizkio ospakizun berezi batean, hurrengo hilabeteetan, aldez aurretik Akademiaren bazkideei adierazita. Zorionak Ricardo de Ángel jaunari, ondo merezitako izendapen honegaitik!   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Kooperatiben jardunaldia: "Bazkideen partaidetza ekonomikoaren printzipioa"

Forulege 2017/11/17

Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak Kongresu bat antolatuko dute azaroaren 29 eta 30ean. Kongresuaren leloa "Bazkideen partaidetza ekonomikoaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak" da eta Deustuko Unibertsitatean egingo da. Kongresura etortzea doakoa da, baina aurretiaz izena eman behar da PDFren estekan klikatuta.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ENZNren 2017ko urriaren 4ko ebazpena

Forulege 2017/11/02

Ohargarria delakoan, www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko urriaren 4ko ebazpena eskaintzen da, hain zuzen ere, aste honetan argitaratu dena (EAO, 2017-10-30). Bertan, Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen indarraldian irekitako jarauntsietan, kontulari-banatzailearen zereginak zehazten dira, oinordetzaren esleipenari buruz.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra