Forulege.blog

Gobernuaren eta Parlamentuaren arteko harremanei buruzko lehen ikaskuntza jardunaldiak: "Kontrol parlamentarioa, gardentasuna eta pribatutasuna"

Forulege 2014/09/11

Atseginez jakinarazten dizugu jardunaldi batzuk egingo direla urriaren 13an eta 14an, “Kontrol parlamentarioa, gardentasuna eta pribatutasuna” aztertzeko, Bilboko Euskalduna jauregian. Honekin batera bidaltzen dizugu haien egitaraua. Egitarauaren koordinatzaileok erabili dugun ideia nagusia izan da bi eskubideren artean inoiz sortu den gatazka baten alderdiak aztertzea eta argitzea: legebiltzarkideek Gobernuaren informazioa eta dokumentazioa eskatzeko duten eskubidea, batetik, eta zenbait kasutan egon daitekeen pribatutasunerako eskubidea, hala nola pertsona fisiko eta juridikoen datuez ari garenean, bestetik.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Abuztuan atsedenaldia

Forulege 2014/07/30

Forulege blogak agur esaten dizue iraila arte. Oporrak ondo igaro!   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

JADO aldizkariaren 24. eta 25. zenbakiak

Forulege 2014/07/29

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 24. zenbaki berezia, Javier de Oleaga Echeverría (g.b.) idazkari eta bazkide izan zenaren omenez, eta 25. zenbakiak argitaratu ditu. Akademiaren bazkideek irailean jasoko dituzte aldizkariaren argitalpen inprimatuak. Aldizkarien aurkibideak mezu honetan ikus daitezke.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2014ko ekainaren 23ko Auzitegi Gorenaren epaia

Forulege 2014/07/28

Jose Luis Etxeberria Monasterio jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Aholkularitza Juridikoaren zerbitzu-buruak, www.forulege.com webguneari Auzitegi Gorenaren epai bat bidali dio, 2014ko ekainaren 23ko. Epai honek, Errioxako Autonomia Erkidegoak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2012ko uztailaren 5eko 552/12 epairen aurka jarritako kasazio-errekurtsoa atzera botatzen du. Bidalketa horren helburua da webgune honen hartzaileen artean testu hau banatzea. Halaxe egiten da mezu honen bidez.   Irakurri [+]

(2) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Francisco de Borja Iriarte: TS 28 de abril de 2014: el artículo 9.8 CC excepciona el principio general de unidad de la sucesión

Forulege 2014/07/09

Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Zibil-Penal gelaren magistratuak, aurretiaz www.legaltoday.com webgunean argitaratu den “TS 28 de abril de 2014: el artículo 9.8 CC excepciona el principio general de unidad de la sucesión” artikulua eskeintzen digu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

María Jose Anitua: "La Práctica del Derecho Colaborativo en Materia Civil y Mercantil brota en España"

Forulege 2014/06/27

Alkain Oribe andereak, IACP nazioarteko aldizkarian argitaratutako María Jose Anitua Trevijanoren gogoeta bidali digu. Anitua anderea Asociación de Derecho Colaborativo de Euskadi delakoaren buru da Euskadin. Izan ere, Madrilen, maiatzaren 30 eta 31an, IACP-eko lankideek (International Academy of Collaborative Professionals) Curso de Derecho Colaborativo izenburupean eman duten ikastaroa da oharraren gaia.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Francisco de Borja Iriarte: El embargo de la licencia deportiva del Zaragoza ¿nuevo culebrón de verano?

Forulege 2014/06/18

Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Zibil-Penal gelaren magistratuak, gaurkotasun handiko ohar bat eskaintzen digu, Zaragoza futbol taldearen kirol-lizentzia enbargoari  buruzkoa. Ohar hau aurretiaz www.kirolzuzenbidea.com webgunean argitaratu da eta orain, ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Mahai ingurua: "Aspectos fiscales de actualidad en la aplicación práctica del Derecho civil foral"

Forulege 2014/06/13

Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldeak Aspectos fiscales de actualidad en la aplicación práctica del Derecho civil foral gaiari buruzko mahai ingurua antolatu du datorren ostegunean, ekainaren 19an, arratsaldeko 19:00etan Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren 3. solairuan (Uribitarte erranplak 3, Bilbo).   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jesús Delgado irakasleari omenaldia Zaragozan

Forulege 2014/06/12

Erretiroa eta bere urtebetetzea bitarteko hartuta, Zaragozako Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateak omenaldi beroa eskaini zion Jesús Delgado Echeverría jaunari, Zuzenbide zibileko Katedraduna denari, 2014ko ekainaren 9an. Bertara, Deustuko Unibertsitatean bere ikasle izan zirenen ordezkaritza hurreratu zen Bilbotik, Itziar Monasterio andrea eta Covadonga Martínez de Bedoya andrea. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruordea ere, Andrés Urrutia jauna, bertaratu zen gure erakundearen ordezkapenean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Saioa Artiach Camacho andreak bere doktorego-tesia argitaratu du

Forulege 2014/06/05

Saioa Artiach Camacho andreak bere doktorego-tesia, Oscar Monje eta Javier Larena irakasle jaunen zuzendaritzapean egina, argitaratu du Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin.  Honako hau da tesiaren izenburua: “Aspectos sustantivos y procesales del contrato de arrendamiento rústico. Su regulación en el Derecho civil de Araba/Álava, Bizkaia y Gipuzkoa de los siglos XVI a XIX y en la Ley 49/2003, de 26 de noviembre. Un medio para la gestión del patrimonio de la persona”.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2013ko Leizaola Saria emateko ekitaldi publikoa

Forulege 2014/06/03

Ekainaren 11n, goizeko 11:00tan, Bilboko Eusko Jaurlaritzako ARETO NAGUSIAn (Gran Vía 85), “Jesús María Leizaola”-2013 saria emateko ekitaldia izango da. Sarituak bi izan dira: Saioa Artiach Camacho, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kidea, saritu dute bere “Aspectos sustantivos y procesales del contrato de arrendamiento rústico en el Derecho civil de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa de los siglos XVI a XIX. Un medio para la gestión del patrimonio de la persona” ikerketa lanari esker eta Gemma Martínez Bárbara, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kidea, saritu dute bere "Armonización Fiscal y poder tributario foral en la Comunidad Autónoma del País Vasco" lanari esker.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Francisco de Borja Iriarte: “El problema del traspaso internacional de futbolistas menores: el caso F.C. Barcelona”

Forulege 2014/05/09

Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Zibil-Penal gelaren magistratuak, gaurkotasun handiko ohar bat eskaintzen digu, futbola eta adingabeko futbolarien nazioarteko transferentziei buruzkoa. Ohar hau aurretiaz www.kirolzuzenbidea.com webgunean argitaratu da eta orain, ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

José Luis Etxeberria Monasterio: "Crónica de una década de defensa del Concierto Económico Vasco. 2004-2014"

Forulege 2014/05/06

José Luis Etxeberria Monasterio jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Aholkularitza Juridikoaren zerbitzu-buruak, Ekonomi Itunaren babeserako hamarkadaren (2004-2014) kronika eta epai eta lege adierazgarrienen testuetarako estekak biltzen ditu ohar honetan, Ekonomi Itunaren Legea barne. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Auzitegi Konstituzionalaren ohar informatiboa

Forulege 2014/04/03

Auzitegi Konstituzionalak konstituzioaren kontrakotzat jo eta deuseztatu egin du Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren artikulu bat, horrek berdintasun-eskubidea urratzen duelakoan, autonomia erkidegoen berezko zuzenbide zibilen gainetik eta orain, ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko sei epai berri

Forulege 2014/03/18

www.forulege.com webguneak Euskal Foru Zuzenbide Zibilari buruzkoa sei epai berri barneratu ditu bere jurisprudentzia atalean. Epai hauek Indize kronologikoan eta Gaikako indizean sailkatu eta barneratu dira. Aldi berean, mezu honen bidez hartzaileen artean banatzen dira. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | 32 | 33 | 34 | 35 | 36 | 37 | 38 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra