Forulege.blog

Jon Artatxo Aurtenetxe: "Una ley a costa de los autores"

Forulege 2014/11/17

Jon Artatxo Aurtenetxe jaunak, abokatuak, azaroaren 8an, Deia egunkarian argitaratu zuen Una ley a costa de los autores artikulua eskaintzen dugu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Gregorio Monreal Zia: "El cuaderno de Juan Nuñez de Lara de 1342"

Forulege 2014/11/17

Gregorio Monreal Zia jaunak, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Zuzenbidearen historiaren katedradunak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, Historia iuris: estudios dedicados al profesor Santos M. Coronas González (2014) liburuan argitaratu zuen “El cuaderno de Juan Núñez de Lara de 1342” lana eskaintzen dugu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Josu J. Sagasti Aurrekoetxea: "El Derecho concursal en el Mercado de Valores. El régimen jurídico del nominee"

Forulege 2014/11/14

Josu J. Sagasti Aurrekoetxea jaunak, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU) Merkataritza zuzenbideko irakasle titularrak, Europar Batasuneko Jean Monnet Irakasleak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, Estudios sobre la Ley concursal. Libro homenaje a Manuel Olivencia (2005) liburuan argitaratu zuen “El Derecho concursal en el Mercado de Valores. El régimen jurídico del nominee” lana eskaintzen dugu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Euskal foru zuzenbide zibilaren inguruko jurisprudentzia" - Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko XIII. Jardunaldi Praktikoa

Forulege 2014/11/11

Zuzenbidearen Euskal Akademiak azaroaren 27an izango du bere Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Hamahirugarren Jardunaldi Praktikoa, Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan. Oraingoan, “Euskal foru zuzenbide zibilaren inguruko jurisprudentzia” hartuko da aztergai.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Administrazioa Euskaraz: "Testamentu egiten duen batek bere herederoei bezala..."

Forulege 2014/11/07

Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 86. zenbakian, 2014. urteko urrikoan, argitaratu den Testamentu egiten duen batek bere herederoei bezala… erreportajea eskaintzen dugu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Legelari gazteentzako "Adrián Celaya Ibarra" Lehen Saria. Deialdia eta oinarriak

Forulege 2014/10/30

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak legelari gazteentzako euskal zuzenbide publikoaren eta euskal zuzenbide pribatuaren arloko “Adrian Celaya Ibarra” Lehen Sariaren deialdia egitea erabaki du 2014. urteko urriaren 20an egindako Zuzendaritza Batzan. Belaunaldi berriengan Zuzenbidearen jarduna sustatzea du helburu sari horrek. Sariaren oinarriak barruratzen dira blog honetan.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2014/2015 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian

Forulege 2014/10/29

Urriaren 28an, arratsaldeko 19:30etan, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) egin zen, bertan jendarte zabala zegoela, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2014/2015 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jarduneko lehendakaria eta magistratua, Nekane Bolado Zárraga anderea, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa, Mario Martínez de Butrón jauna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Adrian Celaya Ibarra jauna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakariordea, Andres Urrutia Badiola jauna. Ricardo de Ángel Yagüez jaunak, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearen katedradun emerituak, ikasturtea irekitzeko hitzaldia egin zuen Una obra jurídica monumental de nuestros días: el “Marco Común de referencia”. Breve descripción y modesta valoración izenburupean. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria den Adrián Celaya Ibarra jaunak erantzun zion eta horren ondoren Nekane Bolado Zárraga andereak Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2014/2015 ikasturtea ireki zuen.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Santiago Larrazabal Basañez: "Ley de 25 de octubre de 1839, una historia de fueros y desafueros"

Forulege 2014/10/27

Santiago Larrazabal Basañez jaunak, Deustuko Unibertsitatean eszedentzia egoeran dagoen Zuzenbide Konstituzionaleko irakasleak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak eta Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak, joan den larunbatean, urriaren 25ean, Deia egunkarian argitaratu zuen Ley de 25 de octubre de 1839, una historia de fueros y desafueros artikulua eskeintzen dugu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

AVD-ZEA: 2014/2015 ikasturtea irekitzeko ekitaldia

Forulege 2014/10/16

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak eta Euskal Herriko Notario Elkargoaren dekanoak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte honako ekitaldi honetara: 2014/2015 ikasturtea irekitzeko ekitaldia Ekitaldia urriaren 28an, asteartean, izango da, arratsaldeko 19:30etan Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan (Henao kalea 8)   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Josu Osés: Ciberciudadanía y «nuevos» derechos: hacia la neo-privacidad

Forulege 2014/10/15

Josu Osés Abando jaunak, Eusko Legebiltzarraren letratuak, aurretiaz Diario La Ley aldizkariaren urriaren 2ko 8390. zenbakian argitaratu den Ciberciudadanía y «nuevos» derechos: hacia la neo-privacidad artikulua eskeintzen digu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Francisco de Borja Iriarte: La unidad de la sucesión después de la sentencia del Tribunal Supremo de 28 de abril de 2014; efectos en los conflictos internos

Forulege 2014/10/13

Francisco de Borja Iriarte Ángel gure laguntzaileak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Zibil-Penal gelaren magistratuak, aurretiaz www.legaltoday.com webgunean eta gure blogean argitaratu den “TS 28 de abril de 2014: el artículo 9.8 CC excepciona el principio general de unidad de la sucesión” artikuluaren bertsio zabalagoa eskeintzen digu, “La unidad de la sucesión después de la sentencia del Tribunal Supremo de 28 de abril de 2014; efectos en los conflictos internos”. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Javier de Oleaga (†) jaunari omenaldia

Forulege 2014/10/02

Joan den astelehenean, irailaren 29an, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldeak, Javier de Oleaga Echeverría (†) abokatuari hil ondoko omenaldia egin zioten Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren Ekitaldi Aretoan. Omenaldi horretan parte hartu zuen jendarte zabala, Javier de Oleaga Echevarríaren familiari bere atxikimendua erakutsi ziona, hura gogoratuz eta goratuz. Hizlariak izan ziren: Adrián Celaya jauna, Nazario Oleaga jauna, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea, Itziar Monasterio anderea eta Andrés Urrutia jauna.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Javier de Oleaga (†) jaunari omenaldia

Forulege 2014/09/18

Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldeak irailaren 29an, arratsaldeko 19:30tan, Javier de Oleaga Echeverría (†) abokatuari hil ondoko omenaldia egingo diote Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren Ekitaldi Aretoan (Uribitarte erranpak 3. zk., Bilbo). Era berean, Akademiaren JADO aldizkariaren 24. zenbakia aurkeztuko da. Zenbaki hori hildakoaren omenez egin dute hainbat legelarik, Javier de Oleaga zena gogoratzeko asmoz.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Hilaren 25ean Donostian egin beharreko aurkezpena eta hitzaldia bertan behera utzi dira

Forulege 2014/09/17

Arazo teknikoak direla eta, irailaren 25ean Donostian egin beharreko Zuzenbidearen Euskal Akademiaren aurkezpen jardunaldia eta Juan José Álvarez Rubio jaunaren hitzaldia bertan behera utzi dira, data berria jarri arte.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiaren aurkezpena eta hitzaldia Donostian, Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan

Forulege 2014/09/16

Datorren irailaren 25ean, arratsaldeko 18:00etan, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren aurkezpen jardunaldia izango da Donostian, Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuan. Jardunaldi horretan, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuaren katedraduna den Juan José Álvarez Rubio jaunak “Familia eta mugaldea” hitzaldia emango du.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | 32 | 33 | 34 | 35 | 36 | 37 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra