Forulege.blog
"Experto en Derecho Civil Vasco" tituluaren irekiera jardunaldia
Forulege
2016/04/04
Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitateak atsegin handiz Experto en Derecho Civil Vasco tituluaren irekiera jardunaldira gonbidatzen zaituzte. Titulu hau, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmenaren fruitua da. Gogoratu Akademiaren kideek matrikularen zenbatekoaren gainean eko deskontua dutela. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Berria egunkaria: Auzotasun batuaren aroa da
Forulege
2016/03/30
Joan den asteartean, 2016ko martxoaren 29an, Berria egunkariak Euskal zuzenbide zibilari buruzko artikulua argitaratu zuen. Bertan Arantxa Iraola kazetariak jaso ditu Andres Urrutia Badiola jaunaren, Gontzal Aizpurua Ondaro jaunaren eta Juanjo Álvarez Rubio jaunaren adierazpenak, Auzotasun batuaren aroa da izeneko titulupean. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Francisco Javier Arrieta Idiakezek Gizarte Segurantza eskuliburua argitaratu berri du
Forulege
2016/03/22
Deustuko Unibertsitateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren irakasle titular eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako Zuzendaritza Batzako kide den Francisco Javier Arrieta Idiakezek Gizarte Segurantza eskuliburua argitaratu berri du, 2016ko otsailean (Bilbo: Gomylex, 239 orr. ISBN: 978-84-15176-63-3). Berau Gizarte Segurantzaren alde garrantzitsuenak osotasunean jorratu dituen euskarazko lehenengo lana da. Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrura egokituta, lan hau zazpi gaik osatzen dute, denak ere labur, zuzen eta erraz antolatutakoak, gaira modu egokian hurbiltzea ahalbidetzeko xedearekin. Gainera, azalpenak osatu dira informazio gehigarriarekin eta eguneratutako arautegi eta jurisprudentziarekin. Zehatzago, zazpi gai horien egiturak irizpide logiko eta koherentea du oinarri, abiapuntu izanik urriaren 30eko 8/2015 Legegintzazko Errege Dekretua, Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategina Onestekoa, hain zuzen, 2016ko urtarrilaren 2an indarrean jarritakoa. Horrela, Gizarte-babesak historian zehar izandako bilakaera eta Gizarte Segurantzaren Sistemak Espainian izandako bilakaera aztertu ondoren, Gizarte Segurantzaren Sistemaren araubide publikoari erreparatu zaio. Bada, hurrengoak dira araubide publikoari dagokionez jorratu diren gaiak: kudeaketa, aplikazio-esparrua eta kontribuzio-adarraren harreman juridiko instrumentalak, hau da, kokatze-egintzak (enpresaburua inskribatzea, langileak afiliatzea eta langileei altak eta bajak ematea), kotizazioa eta Sistemak eskainitako prestazioak, gaur egun estaldura ideala osatzen duten gertakizunak eta arriskuak aintzat hartuta. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Hamalaugarren Jardunaldi Praktikoa: kronika
Forulege
2016/03/22
Laura Totorikaguena Odiaga andere abokatuak eskaintzen digu kronika bat pasa den urtarrilaren 28an Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan egin zen Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Hamalaugarren Jardunaldi Praktikoa. Testamentuzko oinordetza eta oinordetza-itunak 5/2015 Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen arabera jardunaldiaren inguruan. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Nafarroako zuzenbide zibila: Nafarroako Parlamentuaren erabakia
Forulege
2016/03/16
Josu Osés Abando jaunak, Eusko Legebiltzarraren letratuak, Nafarroako Parlamentuaren erabakiari buruzko oharra eskeintzen digu. Erabaki horretan Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Foru Berria oso-osorik berrikusteko lantaldea sortzea onartu du.
Ohargarria delakoan, oharra eta Geroa Bai, EH-Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal dugu, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek aurkeztutako testua batzen dira blog honetara. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
DeustoBide: Zuzenbidearen funtsak. Familia eta Zuzenbidea. Ondare eta zerga estrategiak
Forulege
2016/03/16
DeustoBide – Herritasun Eskolak, Deustuko Unibertsitatearen eta “la Caixa” Gizarte Ekintzaren lankidetzaren artean sortutako proiektuak, Zuzenbidearen funtsak. Familia eta Zuzenbidea. Ondare eta zerga estrategiak ikastaroa antolatu du.
Blog honetara batzen dira ikastaroari buruzko informazioa eta izena emateko formularioa. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Diego Granados: La legítima en la Ley 5/2015 de Derecho Civil Vasco: sus caracteres
Forulege
2016/03/15
Diego Mª Granados de Asensio jaunak, Donostiako notarioak, joan den martxoaren 2an Donostian izan zen XXI mendeko euskal zuzenbide zibila.Oinordetza praktika eta 5/2015 Legea, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa, Gipuzkoan jardunaldian parte hartu zuen La legítima en la Ley 5/2015 de Derecho Civil Vasco: sus caracteres hitzaldiarekin. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu dute
Forulege
2016/03/15
Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu zuten joan den maiatzaren 11n. Hitzarmen honekin erakunde bien arteko lankidetza indartzen da zuzenbidearen ikerketan eta zabalkunde sozialean, batez ere, euskal zuzenbidean, zibilean eta autonomikoan, eta euskara juridikoan. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko jardunaldia Araban
Forulege
2016/03/03
Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Arabako Abokatuen Elkarte Ohoretsuak, Eusko Legebiltzarrak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak datorren martxoaren 15ean izango dute XXI. mendeko euskal zuzenbide zibila. 5/2015 Legea, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa Arabako Lurralde Historikoan jardunaldia Eusko Legebiltzarrean. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Oinordetza-ituna, Arabako Foru Aldundiaren zerga kontsulta loteslea
Forulege
2016/03/02
Joan den 2016ko urtarrilaren 22an Arabako Foru Aldundiak, 11/2005 Foru Araua, maiatzaren 16koa, Oinordetza eta Dohaintzei buruzkoaren gainean egindako zerga kontsulta loteslea eman zuen, oinordetza-itunaren izaerari buruz.
Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean eta forulege datu-basean barruraturik geratzen da Jurisprudentzia atalean, Fiskalitatea eta Euskal Autonomia Erkidegoko foru-zuzenbide zibila arloan. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza berria
Forulege
2016/03/01
Otsailaren 29an egindako urteko batzarrean hurrengo 3 urteetarako Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza berria aukeratu zen.
Blog honekin batera doaz Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza berriaren kideak.
Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
“Experto en Derecho civil vasco” Berezko titulua
Forulege
2016/03/01
Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateak Experto en Derecho civil vasco Berezko titulua sortu dute. Berezko titulu honek 15 ECTS ditu eta zuzenbideko profesional eta eragile juridikoei zuzenduta dago. Helburutzat du, indarrean dagoen legeria berriarekin bat etorriz, euskal zuzenbide zibilean espezializazioa lortzea. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Naiara Rodríguez Elorrieta: "El procedimiento arbitral abreviado en el ámbito de las cooperativas"
Forulege
2016/02/22
Naiara Rodríguez Elorrieta andreak, Deustuko Unibertsitatearen ikertzaileak, El procedimiento arbitral abreviado en el ámbito de las cooperativas izenburua duen lana idatzi du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.
Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko jardunaldia Gipuzkoan
Forulege
2016/02/22
Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuak, Eusko Legebiltzarrak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak datorren martxoaren 2an izango dute XXI. mendeko euskal zuzenbide zibila. Oinordetza praktika eta 5/2015 Legea, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa, Gipuzkoan jardunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter
Euskal zuzenbide zibila “Administrazioa Euskaraz” aldizkarian
Forulege
2016/02/18
Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 91. zenbakian, 2016. urteko urtarrilekoan, Maite Orue kazetariaren “Euskal Zuzenbide Zibil berria: Berdintasuna irizpide” erreportaia eta Josu Oses Abando jaunari, Eusko Legebiltzarreko legelariari, egindako elkarrizketa argitaratu dira. Bi-biak, euskal zuzenbide zibilari buruzkoak. Irakurri [+]
Iruzkina egin Partekatu: Facebook Twitter