Forulege.blog

Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena sustatuko duen Batzorde berriaren osaketa, eginkizunak eta funtzionamendua onartu ditu Jaurlaritzak

Forulege 2016/10/05

Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea kide anitzeko kontsulta-organoa da eta arlo horretan ikertu, ebaluatu eta aholkularitza-lana egingo du Legebiltzarrarentzat nahiz Eusko Jaurlaritzarentzat.  Euskal Zuzenbide zibilaren eremuan diharduten hogeita hamarren bat adituk, instantzia profesional, erakundeetako eta akademikoen ordezkariek, osatuko dute eta ez dute ordainsaririk jasoko.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

“Vecindad civil vasca y residencia habitual” izeneko mahai-ingurura

Forulege 2016/09/19

Euskal Zuzenbide Zibileko Aditu programa datorren urriaren 5ean hasiko da. Hori dela eta, “Vecindad civil vasca y residencia habitual” izeneko mahai-ingurura gonbidatu nahi zaitugu.
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle guztiok euskal auzotasun zibila izatearren arlo zibilean eta zerga arloan ditugun eskubideei buruz hitz egingo da. Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, urriaren 3an indarrean sartu denean, zenbait ondorio eragin ditu jaraunspen bidezko oinordetzetan eta Jaraunspen eta Dohaintzen zergen ordainketan, ohiko bizilekua hartzen baita konexio puntu gisa.
Hitzaldi horretarako hurbilduko zaizkigu Elixabete Piñol Olaeta, jarduneko abokatua; eta Alberto Atxabal Rada, Deustuko Unibertsitateko Finantza eta Zerga Zuzenbideko irakasle titularra.
Zain izango gaituzu datorren asteazkenean, irailaren 21ean, 18:30ean, Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan.
Bide batez, gogorarazi nahi dizugu Euskal Zuzenbide Zibileko Aditu tituluansartzeko onarpen eskaera egiteko epea zabalik dagoela eta aurtengo edizioan 40 toki daudela.
Programari buruzko informazioa, edukia eta onarpen prozesuari buruzko informazioa esteka honetan aurkituko duzu.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Abuztuan atsedenaldia

Forulege 2016/08/05

Forulege blogak agur esaten dizue iraila arte. Oporrak ondo igaro!   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Titulu berria: Euskal zuzenbide zibilari buruzko Aditua

Forulege 2016/07/11

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Deustuiko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatearekin batera, Euskal Zuzenbide Zibileko Aditu titulu berria jarri du abian. Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legea eta beste lege batzuk –garrantzi gutxiago ez dutenak, besteak beste, izatezko bikoteei buruzko legea edo apurketa edo banantze kasuetako familia-harremanei buruzko legea– indarrean sartu izana oso garrantzitsua izan da, eta aldatu egingo du, nolabait, Euskal Autonomia   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

José Javier García Ross: ¿Hacia dónde va la fiscalidad vasca de las sucesiones?

Forulege 2016/07/11

José Javier García Ross jaunak, Deustuko Unibertsitatearen irakasleak, abokatuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren idazkariak, berrikitan argitaratu du El Correo egunkarian artikulu hau: ¿Hacia dónde va la fiscalidad vasca de las sucesiones?. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jose Luis Etxeberria Monasterio: STC sobre la Ley Orgánica 1/2010, de 19 de febrero: el denominado “conflicto en defensa de la autonomía foral”

Forulege 2016/07/11

Jose Luis Etxeberria Monasterio jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Aholkularitza Juridikoaren zerbitzu-buruak, ohar honetan gogoeta egiten du berrikitan Auzitegi Konstituzionalak argitaratu duen epaiaren inguruan, 2016ko ekainaren 23an, foru autonomiaren inguruan. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean epaiaren testuarekin batera.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

José-Miguel Gorostiza: "Tronkalitatea Bizkaia, Aramaio eta Laudion"

Forulege 2016/06/20

José-Miguel Gorostiza Vicente legelari jaunak, Bizkaiko Jaurerriaren Abokatu Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibila ikertzeko taldearen arduradunak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, ekainaren 15ean Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan egin zen jardunaldian parte hartu zuen, hizlari moduan, haren hitzaldia Euskal Zuzenbide zibileko tronkalitateari buruz izan zen. Hitzaldiaren testua biltzen da blog honetara.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Herriko Zuzenbide zibilari buruzko jardunaldia, euskaraz

Forulege 2016/06/16

Atzo, ekainaren 15ean, Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Sabino Arana Fundazioak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Abokatu Euskaldunak eta Euskal Zuzenbidea Ikertzeko Taldea batzordeek, Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailaren laguntzarekin, Euskal Herriko Zuzenbide zibilari buruzko jardunaldia antolatu zuten. Jardunaldia euskaraz izan zen eta parte hartu zuen Herri Administrazio eta Justizia Sailburua den Josu Erkoreko Gervasio jaunak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Zuzenbide zibilari buruzko jardunaldia, euskaraz

Forulege 2016/06/03

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Sabino Arana Fundazioak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Abokatu Euskaldunak eta Euskal Zuzenbidea Ikertzeko Taldea batzordeek, Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailaren laguntzarekin, Euskal Zuzenbide zibilari buruzko jardunaldia antolatu du ekainaren 15erako. Jardunaldia euskaraz izango da eta sarrera dohain, blog honetan bidaltzen den egitarau eta buletinean izena eman ondoren. Jardunaldia, Bizkaia Jaurerriko Bazkun Ohoretsuaren egoitzan izango da.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Ignacio Javier Etxebarria: "Aproximación a los contenidos de la Ley 2/2016, de 7 de abril, de Instituciones Locales de Euskadi "

Forulege 2016/06/02

Ignacio Javier Etxebarria Etxeita jaunak, Getxoko Udaletxeko Idazkari Nagusiak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Aproximación a los contenidos de la Ley 2/2016, de 7 de abril, de Instituciones Locales de Euskadi artikulua idatzi du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoaren inguruko jardunaldia

Forulege 2016/06/01

Atzo, 2016. urteko maiatzaren 31n, Zuzenbidearen Euskal Akademiak Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbidea Ikertzeko Taldearekin elkarlanean antolatuta, 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoaren inguruko jardunaldia egin zen. Jardunaldian Ignacio Javier Etxebarria jaunak, Elixabete Etxanobe andreak, Angel Zurita jaunak eta Aizbea Atela andreak parte hartu zuten. Jardunaldiko irudiak eskaintzen dira blog honetan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ALIND-UBIE elkartearen 25. urteurrenaren jardunaldia: “Capacidad y Derecho Civil Vasco”

Forulege 2016/05/30

Pasa den maiatzaren 25ean Capacidad y Derecho Civil Vasco jardunaldia egin zen. Jardunaldi horretan Isabel Elexpuru andreak, Sebastián Moreno jaunak, Rafael Armesto jaunak eta Andres Urrutia jaunak parte hartu zuten. Jaldunaldia interes handikoa izan zen eta etorkizunerako gogoetarako bide berriak zabaldu ziren. Jardunaldiko irudiak eskaintzen dira blog honetan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoaren inguruko jardunaldia

Forulege 2016/05/30

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbidea Ikertzeko Taldearekin elkarlanean, 2/2016 Legea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoaren inguruko jardunaldia antolatu du maiatzaren 31rako. Ohargarria delakoan eta gaiaren berritasunagatik, hona blog honetan jardunaldiaren egitaraua. Sarrera doakoa izango da lekuak bete arte.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ALIND-UBIE elkartearen 25. urteurren jardunaldia: “Capacidad y Derecho Civil Vasco”

Forulege 2016/05/11

Datorren maiatzaren 25ean, arratsaldeko 7,00etan, Capacidad y Derecho Civil Vasco izenburupean Asociación para la Lucha por la Integración del Niño/a Distinto/a - Ume Berezien Integrazioaren Aldeko Elkartearen (ALIND-UBIE) 25. urteurren jardunaldia egingo da Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan. Ohargarria delakoan, hona hemen jardunaldiaren kartela gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Gontzal Aizpurua: Euskal Zuzenbide Zibilaren aroa. 2/2015 Legea

Forulege 2016/05/09

Gontzal Aizpurua Ondaro legelari jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak eta Bizkaiko Jaurerriaren Abokatu Bazkun Ohoretsuaren Euskal Foru Zuzenbide Zibila ikertzeko taldekideak, Bizkaiko Legelarien I. Kongresuan egin zuen Euskal Zuzenbide Zibilaren aroa. 2/2015 Legea hitzaldia argitaratu da Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Inforamzio Agerkarian (2016, 248. zk). Ohargarria delakoan hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra