Forulege.blog

Alberto Atxabal: Kooperatiben ate irekiei buruzko kongresua

Forulege 2016/12/27

Alberto Atxabak jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren gobernu-batzordeko kideak, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak antolatu zuten kongresuaren kronika eskaintzen digu. Kongresuaren leloa "Atxikimendu askea eta irekiaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak" izan zen. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Àpoca, butlletí Català d'informació notarial

Forulege 2016/12/15

Àpoca, butlletí Català d'informació notarial delakoak, Bartzelonako notarioa den Eladi Crehuet jaunaren zuzendaritzapean, 12. zenbakia argitaratu du. 12. zenbaki hau dagokio bigarren aldiari eta 2016. urteko udarena da. Atalez atal irakurrita, editorialarekin batera datozkigu albiste laburrak, notario-jarduerari buruzko kontuak eta umore ttanttak ere, era-erakoak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Nieves Paramio: "La liquidación del régimen de comunicación foral una vez consolidada"

Forulege 2016/12/13

Nieves Paramio Junquera andreak, abokatuak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak eta Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibila ikertzeko taldekideak, Asociación Española de Abogados de Familia elkartearen Bizkaiko ordezkaritzak antolatutako jardunaldietan parte hartu zuen La liquidación del régimen de comunicación foral una vez consolidada izenburua duen hitzaldiarekin. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ENZNren 2016ko urriaren 26ko ebazpena

Forulege 2016/12/12

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko urriaren 26ko ebazpena eskeintzen da. Bertan, Galiziako seniparte eta ezkontideen arteko sozietateari buruz hitz egiten da, jaraunspen zatiketa barne.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Pedro Ibarreche" Praktika Juridikorako Eskolak antolatutako jardunaldia: "Recurso de casación y extraordinario por infracción procesal en el orden civil"

Forulege 2016/11/28

Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren "Pedro Ibarreche" Praktika Juridikorako Eskolak Recurso de casación y extraordinario por infracción procesal en el orden civil izenburupean jardunaldia antolatu du. Jardunaldia abenduaren 14an Bizkaia Jaurerriko Abokatun Bazkun Ohoretsuaren Sala Azul aretoan izango da.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Andres Urrutia: "Nota breve sobre Capacidad y Derecho Civil Vasco"

Forulege 2016/11/23

Andres Urrutia Badiola jaunak, notarioak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak, Nota breve sobre Capacidad y Derecho Civil Vasco artikulua eskaintzen digu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jesús Fernández de Bilbao: " El derecho de habitación del viudo en la Ley de Derecho Civil Vasco"

Forulege 2016/11/23

Jesús Fernández de Bilbao legelariak, Bizkaiko Jaurerriaren Abokatu Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko legean alargunaren biztantzeko eskubideari buruzko  testu bat landu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Gipuzkoako Foru Aldundia: 2016ko azaroaren 14ko 4/2016 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sistema Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legera egokitzekoa

Forulege 2016/11/23

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2016eko azaroaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 219. zk., 2016ko azaroaren 14ko 4/2016 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sistema Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legera egokitzekoa argitaratu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2016/2017 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian

Forulege 2016/11/08

Asteazkenean, urriaren 26an, arratsaldeko 19:30etan, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) egin zen, bertan jendarte zabala zegoela, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2016/2017 ikasturtea irekitzeko ekitaldia.  Adela Asua Batarrita andreak, Konstituzio Auzitegiaren lehendakariordeak,  ikasturtea irekitzeko hitzaldia egin zuen Derecho penal y justicia restaurativa: confluencias, interferencias y malentendidos izenburupean. Jarraian eta erakunde sustatzaileen eta familiaren partaidetzarekin Adrian Celaya Ibarra jaunaren omenez egindako liburua aurkeztu zen. Celaya jauna iaz hil zen, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren burua zelarik.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Adrian Celaya jaunaren omenez egindako liburua

Forulege 2016/10/20

Eusko Legebiltzarrak, Euskal Adiskideen Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak liburu batera ekarri dituzte Adrian Celaya jaunari (†) buruz zenbait adiskidek ondutako oroitzak. Liburua urriaren 26an, arratsaldeko 7.30etan, aurkeztuko da Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan. Azala eta aurkibidea eskeintzen dira blog honetan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ENZNren 2016ko irailaren 29ko ebazpena

Forulege 2016/10/20

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko irailaren 29ko ebazpena eskeintzen da, auzotasun zibilari buruz eta Galiziako auzotasun zibila duten bi pertsonen arteko oinordetza itunari buruz, horren objetuak direla Galiziatik kanpo konkaturiko ondasunak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ENZNren 2016ko 2016ko urriaren 6ko ebazpena

Forulege 2016/10/20

Euskal Zuzenbide zibilaren alorrean duen garrantzia dela eta, oraingo honetan eskeintzen da www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko urriaren 6ko ebazpena. Bertan zehazten da aurreko senideari dagozkion eskubideen eza, oinordetzaren kausatzaileak hil badira Euskal Zuzenbide zibila indarrean jarri ostean eta oinordetza horiek ireki badira Euskal Zuzenbide zibilaren Legea indarrean jarri aurretik egindako testamentuen arabera.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

AVD-ZEA: 2016/2017 ikasturtea irekitzeko ekitaldia

Forulege 2016/10/13

Zuzenbidearen Euskal Akademiak urriaren 26an izango du bere 2016/2017 ikasturtea irekitzeko ekitaldia Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Adela Asua Batarrita andreak, Konstituzio Auzitegiaren lehendakariordeak egingo du. Ekitaldiaren egitaraua batzen da blog honetara.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

www.iusplaza.com webgunea “Administrazioa Euskaraz” aldizkarian

Forulege 2016/10/11

Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 94. zenbakian, 2016. urteko urrikoan, Andres Urrutia jaunaren, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruaren, “Iusplaza webgunea, zuzenbidea euskaraz lantzeko esparru berria” artikulua argitaratu da. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Atxikimendu askea eta irekiaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak" kongresua

Forulege 2016/10/06

Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak Kongresu bat antolatuko dute azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean. Kongresuaren leloa "Atxikimendu askea eta irekiaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak" da eta Deustuko Unibertsitatean egingo da. Ikertzaileei deia luzatzen zaie Kongresuan parte hartzeko euren komunikazioak aurkeztuta.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra