Forulege.blog

1/2017 Foru Araua, Bizkaiko Lurralde Historikoko tributu-sistema Euskal Zuzenbide Zibiliari Legera egokitzekoa

Forulege 2017/05/22

Bizkaiko Batzar Nagusiek 2017ko apirilaren 12ko osoko bilkuran onartutako Bizkaiko Lurralde Historikoko tributu-sistema Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko 2015ko ekainaren 25eko 5/2015 Legera egokitzeko apirilaren 12eko 1/2017 Foru Araua argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 95. zenbakian, 2017. urteko maiatzaren 19koan. Ohargarria delakoan hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Mahai ingurua: "2015ko Euskal zuzenbide zibilari buruzko legea, testamentu ahalordea eta aldi arteko gatazkak"

Forulege 2017/05/12

Foru Zuzenbideari buruzko Ikerketa Taldeak 2015ko Euskal zuzenbide zibilari buruzko legea, testamentu ahalordea eta aldi arteko gatazkak gaiari buruzko mahai ingurua antolatu du maiatzaren 31n, arratsaldeko 19:00etan Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren 3. solairuan (Uribitarte erranplak 3, Bilbo).   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Legelari gazteentzako "Adrián Celaya Ibarra" bigarren Saria. Deialdia eta oinarriak

Forulege 2017/05/12

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak legelari gazteentzako euskal zuzenbide publikoaren eta euskal zuzenbide pribatuaren arloko “Adrian Celaya Ibarra” Bigarren Sariaren deialdia egitea erabaki du. Belaunaldi berriengan Zuzenbidearen jarduna sustatzea du helburu sari horrek. Sariaren oinarriak barruratzen dira blog honetan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Mahai ingurua: "2015ko Euskal zuzenbide zibilari buruzko lege honen eta beronek indargabetzen dituen artean aldi arteko gatazkak oinordetza gaietan"

Forulege 2017/03/28

Foru Zuzenbideari buruzko Ikerketa Taldeak Taldeak 2015ko Euskal zuzenbide zibilari buruzko lege honen eta beronek indargabetzen dituen artean aldi arteko gatazkak oinordetza gaietan gaiari buruzko mahai ingurua antolatu du gaur, martxoaren 29an, arratsaldeko 19:00etan Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzaren 3. solairuan (Uribitarte erranplak 3, Bilbo).   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jesus María Leizaola 2015 sari-banaketa ekitaldia

Forulege 2017/03/16

Andres Urrutia Badiola jaunak, notarioak, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasleak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak, eta David Mota Zurdo ikerlari jaunak euskal autonomiarekin zerikusia duten ikerlanetarako Jesús María Leizaola 2015 saria irabazi zuten, ex aequo saria.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Auzotasun zibilaren araubidea eraldatzea Kode zibilean

Forulege 2017/03/13

Aragoiko Gorteek bultzaturik, Madrilgo Kongresuan eztabaidatzen ari den auzotasun zibilari buruzko araubide-eraldaketak hainbat adituren agerraldia ekarri du, lege testu berri horren ibilbidean. Agerraldi horietako batzuk argitaratzen dira blog honen bidez, ohargarriak direlakoan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Kataluniako Kode zibilaren seigarren liburua argitaratu da

Forulege 2017/03/13

Kataluniako Parlamentuak onetsi du bertoko Kode zibilaren seigarren liburua. Testua Estatuko Aldizkari Ofizialaren 57. zenbakian argitaratu da, 2017ko martxoaren 8an. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Elena Aranda eta Guillermo Ruiz de Erentxun: "Bide publikoak"

Forulege 2017/02/28

Elena Aranda Lambea andreak, nekazaritza ingeniari teknikoak eta mendi-ingeniariak, eta Guillermo Ruiz de Erentxun Elkoro jaunak, bideetan adituak, 5/2015 Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko legearen eta  bide eta bide-zorrei inguruko lana burutu dute. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean. 
  Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Àpoca, butlletí Català d'informació notarial

Forulege 2017/02/28

Àpoca, butlletí Català d'informació notarial delakoak, Bartzelonako notarioa den Eladi Crehuet jaunaren zuzendaritzapean, 13. zenbakia argitaratu du. 13. zenbaki hau dagokio bigarren aldiari eta 2016. urteko neguarena da. Atalez atal irakurrita, editorialarekin batera datozkigu albiste laburrak (Andres M. Urrutia Badiola jaunaren doktorego tesiaren aipamen arina du), notario-jarduerari buruzko kontuak eta umore ttanttak ere, era-erakoak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Isaac Merino Jara: “Los pactos sucesorios en las Comunidades Autónomas de régimen común (aspectos fiscales)”

Forulege 2017/02/02

Isaac Merino Jara jaunak, Finantza eta Zerga zuzenbidean Katedradunak, “Los pactos sucesorios en las Comunidades Autónomas de régimen común (aspectos fiscales)” artikulua landu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

“Lan zuzenbidea” liburu berria

Forulege 2017/02/01

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean Lanaren eta Gizarte Segurantzaren irakasle titularra den Francisco Javier Arrieta Idiakezek argitaratu berri du bere azken eskuliburua: «Lan-zuzenbidea» (Bilbo: Gomylex, 2017, 468 orr., ISBN: 978-84-15176-78-7). Bada, eskuliburu horrek bere baitara bildu ditu, erabat eguneratuta, aldez aurretik argitaratuak zituen «Lan-zuzenbidea I» (Bilbo: Gomylex, 2014, 319 orr., ISBN: 978-84-15176-44-2) eta «Lan-zuzenbidea II» (Bilbo: Gomylex, 2015, 235 orr., ISBN: 978-84-15176-53-4) eskuliburuak. Halaber, gogoratu behar da iaz «Gizarte Segurantza» (Bilbo: Gomylex, 239 orr., ISBN: 978-84-15176-63-3) eskuliburua argitaratu zuela.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

“Ondareari buruzko zuzenbide berezia” liburu berria

Forulege 2017/01/31

Andres M. Urrutia Badiola jauna, AVD-ZEAren burua, notarioa eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko irakasleak berrikitan argitaratu du goian aipaturiko liburua. Argitalpen berri honen hartzaileak dira unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak eta, era berean, zuzenbidearen jardule teoriko zein praktikoak, zuzenbide zibilaren arlo horietara euskaraz hurreratu nahi direnak. Liburuaren edukia eguneraturik dago azken lege eraldaketen arabera eta egilearen aurretiazko eskarmentu akademiko zein lanbidekoa du oinarri. Orobat, Europa mailan unibertsitate irakaskuntzaren eskakizun berriei ere egokiturik dago, tresna eragingarria izan dadin. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lanbideak sailean 7. zenbakia du liburu berriak eta Akademiaren eta Gomylex argitaletxearen babespean argitaratu da. Hona, beraz, liburuaren azala eta aurkibidea, orain blog honetara ekarri direnak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

“Familia eta Oinordetza zuzenbidea” liburu berria

Forulege 2017/01/30

Andres M. Urrutia Badiola jauna, AVD-ZEAren burua, notarioa eta Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko irakasleak berrikitan argitaratu du goian aipaturiko liburua. Argitalpen berri honen hartzaileak dira unibertsitateko gradu eta master ikasketen ikasleak eta, era berean, zuzenbidearen jardule teoriko zein praktikoak, zuzenbide zibilaren arlo horietara euskaraz hurreratu nahi direnak. Liburuaren edukia eguneraturik dago azken lege eraldaketen arabera eta egilearen aurretiazko eskarmentu akademiko zein lanbidekoa du oinarri. Orobat, Europa mailan unibertsitate irakaskuntzaren eskakizun berriei ere egokiturik dago, tresna eragingarria izan dadin. Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lanbideak sailean 6. zenbakia du liburu berriak eta Akademiaren eta Gomylex argitaletxearen babespean argitaratu da. Hona, beraz, liburuaren azala eta aurkibidea, orain blog honetara ekarri direnak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Bizkaiko Foru Aldundia: Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-sistema Euskal zuzenbide zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 legeari egokitzen dion Foru Arauaren Proiektua

Forulege 2017/01/23

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-sistema Euskal zuzenbide zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 legeari egokitzen dion Foru Arauaren Proiektua argitaratu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

Forulege 2016/12/29

Forulege.bloga egiten dugunok gabon zoriontsuak eta 2017. urte on bat opa dizkizuegu blogaren berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra