Forulege.blog

2017ko uztailaren 4ko 89/2017 Konstituzio Auzitegiaren epaia: Zinea eta Hizkuntza zuzenbidea

Forulege 2017/09/07

Konstituzio Auzitegiak bere 2017ko uztailaren 4ko 89/2017 KAE delakoan Kataluniako Parlamentuaren 20/2010 Legea, uztailaren 7koa, Zineari buruzkoa. Lege horrek betebehar batzuk ezartzen dizkie filmak banatzen dituen enpresei, hizkuntzaren aldetik. Ohargarria delakoan, hona hemen horren testua gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2017ko uztailaren 4ko 88/2017 Konstituzio Auzitegiaren epaia: Kontsumoa eta Hizkuntza zuzenbidea

Forulege 2017/09/07

Konstituzio Auzitegiak bere 2017ko uztailaren 4ko 88/2017 KAE delakoan Kataluniako Parlamentuaren 22/2010 Legea, uztailaren 20koaren 128-1 artikuluaren interpretazioa egiteko irizpideak ezarri ditu Konstituzioaren arabera. Lege horrek Kataluniako Kontsumo kodea barruratzen du, batez ere kontsumitzaileak berak aukeraturiko hizkuntza ofizialean atendituak izateko eskubidea. Orobat, enpresa pribatuei hizkuntzaren inguruko betebeharrak ezartzea arautzen da lege horretan. Ohargarria delakoan, hona hemen horren testua gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2017ko uztailaren 6ko 95/2017 Konstituzio Auzitegiaren epaia: Kataluniako zuzenbide zibila

Forulege 2017/09/07

Konstituzio Auzitegiak bere 2017ko uztailaren 6ko 95/2017 KAE delakoan Kataluniako Parlamentuaren 19/2015 Legea, uztailaren 29koa, eta horren araubidearen konstituziotasuna onartu du. Lege horrek aldikako eta partekatutako jabetzaren erregimena gehitzen dio Kataluniako Kode zibilaren V. liburuari. Ohargarria da epai honek Espainiako kontituzioaren 149.1.8 artikuluaren interpretaziorako ematen dituen oinarriak. Hona hemen beraz, horren testua gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Abuztuan atsedenaldia

Forulege 2017/08/04

Forulege blogak agur esaten dizue iraila arte. Oporrak ondo igaro!   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal zuzenbide zibilaren Familia harremanei buruzko 7/2015 Legearen 11.3, 4 eta 5 artikuluen gainean jarritako konstituzio-kontrakotasun arazoa

Forulege 2017/08/03

Konstituzio Auzitegiak tramitera onartu du Euskal zuzenbide zibilaren gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzko 7/2015 Legearen 11.3, 4 eta 5 artikuluen gainean jarritako konstituzio-kontrakotasun arazoa, 2764-2017 zenbakiarekin. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean onarpen hori, aipatutako seigarren liburuarekin batera.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa

Forulege 2017/07/28

2015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa. Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren jarduera juridikoaren Eskolak, Deustuko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatea eta Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestua laguntzaile dituztela, ahalegin biziak egin dituzte Euskal zuzenbide zibilaren ikastaro praktikoa antolatzeko. Ikastaro horrek 30 ordu izango ditu, 12 ekitalditan banatuta, 10 Euskal zuzenbide zibilari buruzkoak eta 2 zerga zuzenbideari buruzkoak. Ikastaroa urrian hasiko da eta 2 hilabeteko iraupena izango du. Helburua du jardule juridikoek, araubide berriaren alorretan segurtasun osoz jarduteko ezaupideak eta teknika erakustea, alor horiek, zibila eta zergari buruzkoak direla. Ekitaldien gaiak, matrikula eta ikastaroaren bestelako ezaugarriak irailaren hasieran adieraziko dira.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Ricardo de Ángel irakasle katedradun emerituarentzako omenaldi ekitaldia

Forulege 2017/07/27

2017. urteko uztailaren 7an, Deustuko Unibertsiatatearen CRAI eraikineko Ellacuria Aretoan egin zen Ricardo de Ángel irakasle katedradun emerituarentzako omenaldi ekitaldia. Bertan parte hartu zuten eragile juridiko zenbaitzuk, irakaskuntza arlotik zein zuzenbide jardueraren esparrutik. Izan ere, Ricardo de Ángel legelari belaunaldi askoren maisua izan da, Zuzenbide zibilaren eremuan. Ekitaldi horretan aurkeztu zen Culpa y responsabilidad liburua, Lorenzo Prats Albentosa eta Gema Tomás Martínez irakasleen koordinaziopean. Bertara biltzen dira 45 kapitulu, omenduaren hurbilekoek idatziak, luze-sakon omenduaren bizitza akademiko eta lanbidezkoan hark hurbiletik erabili dituen hainbat gai jorratuz. Albisteaz kanpo, blog honetan ekitaldiaren irudi batzuk eskeintzen dira.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

10/2017 Legea, modu digitalean adierazitako borondateari buruzkoa eta Kataluniako Kode zibilaren bigarren eta laugarren liburuak eraldatzen dituena argitaratu da

Forulege 2017/07/27

Kataluniako Parlamentuak onetsi du 10/2017 Legea, modu digitalean adierazitako borondateei buruzkoa eta Kataluniako Kode zibilaren bigarren eta laugarren liburuak eraldatzen dituena. Testua Estatuko Aldizkari Ofizialaren 173. zenbakian argitaratu da, 2017ko uztailaren 21ean. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ENZNren 2017ko uztailaren 12ko ebazpena

Forulege 2017/07/27

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko uztailaren 12ko ebazpena eskeintzen da, hain zuzen ere, gaur argitaratu dena (EAO, 2017-07-27). Bertan, senipartedunen bazterketari buruzko arazoak argitzen dira, batik bat seniparte hertsiaren aldetik, Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen barruan, bai xedapen iragankorren aldetik, bai lurraldeen arteko zuzenbide zibil aplikagarriaren ikuspegitik ere.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

José Luis Iriarte Ángel eta Francisco de Borja Iriarte Ángel: “La reforma de la vecindad civil propuesta por las Cortes de Aragón”

Forulege 2017/07/27

José Luis Iriarte Ángel jaunak, Nafarroako Unibertsite Publikoaren Nazioarteko Zuzenbide Pribatuan Katedradunak, eta Francisco de Borja Iriarte Ángel jaunak, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Zibil-Penal gelaren magistratuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, notariAbierta blogean “La reforma de la vecindad civil propuesta por las Cortes de Aragón” izenburua duen lana argitaratu dute. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean lanerako lotura.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Andrés Urrutia Badiola: "El régimen de cooficialidad lingüística del nuevo Derecho civil vasco"

Forulege 2017/07/05

Andrés Urrutia Badiola jaunak, notarioak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruak, Llengua i Dret aldizkariaren 67. zenbakian (2017ko ekainekoan)  “El régimen de cooficialidad lingüística del nuevo Derecho civil vasco” izenburua duen artikulua argitaratu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Kataluniako Kode zibilaren seigarren liburuaren aurkako konstituzio-kontrakotasun errekurtsoa

Forulege 2017/07/05

Konstituzio Auzitegiak tramitera onartu du Kataluniako Kode zibilaren seigarren liburuaren aurka Madrilgo Gobernuaren presidenteak aurkeztutako konstituzio-kontrakotasun errekurtsoa. Onarpen honen ondorioz aurkaraturik geratu diren manuen indarraldia eta aplikazioa etenik geratzen da elegitea jarri denetik - 2017. urteko maiatzaren 22-, prozesuaren alderdientzat eta hirugarrenentzat EAOan horretarako ediktua argitaratu denetik. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean onarpen hori, aipatutako seigarren liburuarekin batera.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Diego Mª Granados de Asensio: “Preterición de hijos sobrevenidos”

Forulege 2017/07/05

Diego Mª Granados de Asensio jaunak, Donostiako notarioak eta Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoak, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko ekainaren 12ko ebazpenari buruzko iruzkin kritikoa landu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ENZNren 2017ko ekainaren 12ko ebazpena

Forulege 2017/07/05

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko ekainaren 12ko ebazpena eskeintzen da (EAO, 2017-07-05). Bertan, senipartedunen bazterketari buruzko arazoak argitzen dira, Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen barruan, bai xedapen iragankorren aldetik, bai lurraldeen arteko zuzenbide zibil aplikagarriaren ikuspegitik ere.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Arabako Foru Aldundia: Arabako zerga-sistema Euskal zuzenbide zibilari egokitzen dion Foru Arauaren Proiektua

Forulege 2017/06/27

Arabako Foru Aldundiak, Arabako zerga-sistema Euskal zuzenbide zibilari egokitzen dion Foru Arauaren Proiektua argitaratu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra