Forulege.blog

Francisco García-Escárzaga González: " Una respuesta ambivalente al impuesto sobre las hipotecas "

Forulege 2018/12/17

Francisco García-Escárzaga González jaunak, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren abokatuak, Zuzenbide Fiskalean Masterdunak eta Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide doktoreak, hipoteken gaineko zergari buruzko gaiak aztertzen ditu artikulu honetan. Gaurkotasun handiko gaiak direlakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jardunaldia: "Enpresek eta administrazio publikoek nola lagun dezaketen norberaren, familiako eta laneko bizitza uztartzen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eragingarria izan dadin, ardurakidetasuna oinarri"

Forulege 2018/12/11

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, jardunaldi bat antolatu dute abenduaren 18an. Jardunaldiaren leloa "Enpresek eta administrazio publikoek nola lagun dezaketen norberaren, familiako eta laneko bizitza uztartzen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eragingarria izan dadin, ardurakidetasuna oinarri" da eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren egoitzaren Ekitaldi Aretoan egingo da. Blogera jardunaldiaren egitaraua eta izena ematea batzen dira.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2019. urteko ikastaroa, Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Bilbon

Forulege 2018/11/29

2015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jesús Fernández de Bilbao: "Deudas y herencia: una visión desde la Ley de Derecho civil vasco"

Forulege 2018/10/29

Jesús Fernández de Bilbao legelariak, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren euskal zuzenbide zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Euskal zuzenbide zibilaren ikuspegitik, zorrei eta jarauntsiei buruz landu duen testua eskaintzen digu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Legelari gazteentzako III. "Adrián Celaya" Sarien banaketa ekitaldia

Forulege 2018/10/23

Ostegunean, urriaren 18ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2018/2019 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin zen. Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako III. "Adrián Celaya" Sarien banaketa ekitaldia egin zen. Epaimahaikoen ebazpena irakurri zuen Alkain Oribe andreak, Zuzenbidearen Euskal Akademia delakoaren zuzendaritza kideak. Sariak Adrian Celaya zenaren etxekoek eman zituzten.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2018/2019 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian

Forulege 2018/10/23

Ostegunean, urriaren 18ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Bilbo, Henao kaleko 8. zk.) egin zen, bertan jendarte zabala zegoela, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2018/2019 ikasturtea irekitzeko ekitaldia. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua, Josu Erkoreka Gervasio jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Juan Luis Ibarra Robles jauna, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa, Diego María Granados Asensio jauna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Andres Urrutia Badiola jauna. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Encarnación Roca Trías Konstituzio Auzitegiko magistratu eta buruorde andreak, eman zuen "Familia y derechos fundamentales" izenburuarekin.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

AVD-ZEA: 2018/2019 ikasturtea irekitzeko ekitaldia

Forulege 2018/10/02

Zuzenbidearen Euskal Akademiak urriaren 18an izango du bere 2018/2019 ikasturtea irekitzeko ekitaldia Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Encarnación Roca Trías andreak, Konstituzio Auzitegiko magistratuak, emango du "Familia y derechos fundamentales" izenburuarekin. Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako III. "Adrián Celaya" Sariak emango dira. Ekitaldiaren egitaraua batzen da blog honetara.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Donostian

Forulege 2018/09/25

2015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Praxis de Derecho civil vasco

Forulege 2018/09/06

Zuzenbidearen Euskal Akademiak Praxis de Derecho civil vasco liburua argitaratu du. Liburua Andres M. Urrutia Badiola jaunaren zuzendaritzapean egin da, jardule juridiko batzuen parte-hartzearekin. Liburu horren helbururik behinena da Euskal zuzenbide zibilaren aplikazioa erraztea eragile juridikoen aldetik, jardun praktikorako lanabesa eskainiz.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2018ko uztailaren 5eko Konstituzio Auzitegiaren Epaia, Euskal zuzenbide zibilari buruzkoa

Forulege 2018/09/06

Konstituzio Auzitegiak ez du onartu Euskal zuzenbide zibilaren gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzko 7/2015 Legearen 11.3, 4 eta 5 artikuluen gainean jarritako konstituzio-kontrakotasun arazoa, 2764-2017 zenbakiarekin. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean Euskal zuzenbide zibilari buruzko Konstituzio Auzitegiaren epaia (EAO, 189. zk, 2018/08/06).   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ENZNren 2018ko uztailaren 5eko ebazpena (Donostiako 1. zenbakidun jabetza erregistroa)

Forulege 2018/09/04

Ohargarria delakoan, www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko uztailaren 5eko ebazpena eskaintzen da, (EAO, 2018-07-19). Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen indarraldian irekitako lege gatazkei, seniparteareri, bazterketari eta testamentuaren interpretazioari buruzkoa da ebazpen hori.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Donostian

Forulege 2018/07/26

2015. urtean ezarri da Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu ditu bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ENZNren 2018ko ekainaren 11ko ebazpena

Forulege 2018/07/26

Ohargarria delakoan, www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko ekainaren 11ko ebazpena eskaintzen da, hain zuzen ere, EAO-ren 153. zk.-an argitaratu dena, 2018-06-25, izatezko bikote baten ondasunak jabetza erregistroan inskribatzeari buruzkoa, bikote horren ondasunen erregimen ekonomikoa irabazpidezkoa denean eta Euskal zuzenbide zibilaren menpe dagoenean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ENZNren 2018ko uztailaren 5eko ebazpena (Santoña-ko jabetza erregistroa)

Forulege 2018/07/23

Ohargarria delakoan, www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2018ko uztailaren 5eko ebazpena eskaintzen da, hain zuzen ere, aurreko astean argitaratu dena (EAO, 2018-07-19). Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen indarraldian irekitako senipartearen, jaraunsgabetzearen eta bazterketaren izaera juridikoari buruzkoa.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren XV. urteurrena

Forulege 2018/06/15

2018. urteko ekainaren 9an hamabost urte bete dira Adrian Celaya Ibarra maisuaren bultzadaz Zuzenbidearen Euskal Akademia sortu zela. Sorrera unetik Akademiak hainbat ekitaldi eta argitalpen burutu ditu eta berebiziko eragilea izan da Euskal zuzenbide zibil berriaren sorreran. 2018. urte honetan ekitaldi berriak antolatuz eta XV. urteurren hau ospatuz jarraituko du gure Akademiak. Blog honetara sorrera aktaren sinaduraren argazkia eta lehen zuzendaritzaren argazkiak batzen dira.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra