Forulege.blog

ENZNren 2019ko abuztuaren 9ko ebazpena

Forulege 2019/11/16

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko abuztuaren 9ko ebazpena ematen da ezagutzera (EAO, 2019-08-09). Bertan, ezkontza deuseztasun, banantze edo dibortzio kasuetan ezkontide ohiaren alde egindako testamentu xedapenen baliotasunari buruzko arazoak argitzen dira Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legea oinarri hartuz.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

KONGRESUA: KOOPERATIBEN HEZIKETA, TREBAKUNTZA ETA INFORMAZIOAREN PRINTZIPIOA

Forulege 2019/11/04

  Azaroaren 13 eta 14an Deustuko Unibertsitateko Auditoriumean Kooperatiben heziketa, trebakuntza eta informazioaren printzipioari buruzko Kongresua ospatuko da, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak antolatuta.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

AVD-ZEA: 2019/2020 ikasturtea irekitzeko ekitaldia

Forulege 2019/10/22

Zuzenbidearen Euskal Akademiak azaroaren 5ean izango du bere 2019/2020 ikasturtea irekitzeko ekitaldia Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Victoria Ortega Benito andreak, Abokatuen Kontseilu Orokorreko presidenteak, emango du "El tratamiento normativo de los Colegios profesionales" izenburuarekin. Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako IV. "Adrián Celaya" Sariak emango dira. Ekitaldiaren egitaraua batzen da blog honetara.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Zuzenbide zibila aplikatzeko barne gatazka arauei buruzko hitzaldia

Forulege 2019/10/18

Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Zibil-Penal gelaren magistratu eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kontseiluko kide den Borja Iriarte jaunak, Euskal Zuzenbide zibila aplikatzeko barne gatazka arauei buruzko hitzaldi bat emango du, datorren urriaren 23an, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren egoitzan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko II.Jardunaldiak -Gasteiz

Forulege 2019/10/03

Arabako Abokatuen Elkargo Ohoretsuak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak jardunaldi bat antolatu dute urriaren 10 eta 11an Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, Euskal zuzenbide zibilari buruz. Jardunaldian parte hartzea  doakoa da, baina aurretiaz izena eman behar da. Blogera jardunaldiaren egitaraua batzen da.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Donostian (2019)

Forulege 2019/10/01

2015. urtean ezarri zen Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu zituen bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ENZNren 2019ko uztailaren 4ko ebazpena

Forulege 2019/09/26

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko uztailaren 4ko ebazpena eskaintzen da (EAO, 2019-07-27). Bertan, beste behin ere, senipartedunen bazterketari buruzko arazoak argitzen dira, batik bat senipartearen eta senipartedunen aldetik, Euskal zuzenbide zibilari buruzko 5/2015 Legearen barruan, bai xedapen iragankorren aldetik, bai lurraldeen arteko zuzenbide zibil aplikagarriaren ikuspegitik ere. Aldi berean Euskal Zuzenbide Zibilaren seniparteari buruzko izaera juridikoa zehazten da.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Donostian (2019)

Forulege 2019/07/16

2015. urtean ezarri zen Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu zituen bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.   Irakurri [+]

(456) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa aldatu eta eguneratzeari buruzko apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legea

Forulege 2019/07/04

Estatuko Aldizkari Ofizialak, 137. zenbakian, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa aldatu eta eguneratzeari buruzko apirilaren 4ko 21/2019 Foru Legea argitaratu zuen, testu horretan Uxue Barkos Berruezo, Nafarroako Foru Komunitate lehendakariak agindutakoari helduz. Hain zuzen ere lege-aldaketa eta eguneratze hori, lehenengo aldiz 2019ko apirilaren 16an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 74. zkan, argitaratu zen.  Halaber, Foru Komunitate horri dagokion legegintza-eskumenaren barruan, herritarrei legea   bete eta betearazteko agindua ezarri zitzaien.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Los Recursos especiales en materia de contratación Pública" jardunaldia

Forulege 2019/06/18

Joandako ekainaren 13an Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren egoitzaren areto nagusian AVD/ZEAk antolatutako kontratazio publiko arloko errekurtso bereziei buruzko  jardunaldia ospatu zen. Jardunaldia AVD/ZEAko zuzendari batzordeko kide den Ignacio Javier Etxebarriak aurkeztu eta zuzendu zuen eta bertan Leire Bilbao, Getxoko Udaleko kontratazio arduradunak errekurtso berezien aplikazio eremuari buruz hitz egin zuen eta Begoña Arroitajauregi, Euskadiko Autonomi Erkidegoaren Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren  (KEAO) titularrak, KEAOren jarduerari buruz eta errekurtsoak  onartzeko  irizpidei buruz hitz egin zuen. Amaitzeko entzuleek  egindako galderekin hitz-trukaketa aberatsa gertatu zen. Blog honi batzen zaizkio jardunaldiaren argazkia eta aurkezpenak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Los Recursos especiales en materia de contratación Pública" jardunaldia

Forulege 2019/06/06

Bizkaiko Abokatuen elkargo ohoretsuaren Foru zuzenbideari buruzko ikerketa taldeak, Zuzenbidearen Euskal Akademiarekin lankidetzan "Los Recursos especiales en materia de contratación Pública" izenburua duen jardunaldia antolatu du, hurrengo ostegunean, ekainak 13an, arratsaldeko 16.30etan Bilboko Abokatuen egoitzan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

JADO aldizkariaren 28. zenbakiaren aurkezpena

Forulege 2019/06/04

Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 28. zenbakia aurkeztu zuen pasa den barikuan, maiatzaren 31ean, Bilboko Liburu Azokako karpan (Areatzan), 2017 eta 2018 urteei dagokiena. Blog honi batzen zaizkio aurkezpenaren argazki batzuk.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

JADO aldizkariaren 28. zenbakia

Forulege 2019/05/27

Zuzenbidearen Euskal Akademiak JADO aldizkariaren 28. zenbakia aurkeztuko du datorren barikuan, maiatzaren 31ean 11:30ean Bilboko Liburu Azokako karpan (Areatzan), 2017 eta 2018 urteei dagokiena. Blog honi batzen zaizkio gonbidapena eta aldizkariaren aurkibidea.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

JADO aldizkariaren aurkezpena, 28. zenbakia

Forulege 2019/05/21

Zuzenbidearen Euskal Akademiak atseginez gonbidatzen zaitu JADO 28 aldizkariaren aurkezpenera. Aurkezpena izango da maiatzaren 31ean 11:30ean Bilboko Liburu Azokako karpan (Areatza). Hizlariak: Andrés María Urrutia Badiola jauna, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Lehendakaria   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Tronkalitatea eta oinordetza, epai berria

Forulege 2019/05/10

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak eman du berrikitan trokalitatearen aldetiko epai ohargarria. Blog honi eransten zaio eta horrekin batera ere, Espainiako Auzitegi Gorenak emandako Autoa, gai horretarako eskumenak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari dagokiola aldarrikatuz. Informazio hau zor diogu Gontzal Aizpuru Ondaro jaunari, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideari.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra