Forulege.blog

"Analisis sistematico de la Ley 5/2015, de 25 de junio de Derecho Civil Vasco" liburuaren aurkezpena

Forulege 2020/12/21

Abenduaren 22an, eguerdiko hamabietan aurkeztuko da "Analisis sistematico de la Ley 5/2015, de 25 de junio de Derecho Civil Vasco"  liburua, aurkezpen ekitaldia, kontuan hartuta osasun egoera eta gelaren mugak, Zoom aplikazioaren bidez egingo da honelako datuekin: Esteka: https://zoom.us/j/99017782293?pwd=Q0JHZEJSdXZRWGlSbm1mYXpOQUIwZz09   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Analisis sistematico de la Ley 5/2015, de 25 de junio de Derecho Civil Vasco" liburuaren argitalpena

Forulege 2020/12/04

    Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Euskal Herriko Notarioen Elkargo Txit Prestuak, Dykinson argitaletxearen kolaborazioarekin "Analisis Sistematico de la Ley 5/2015, de 25 de junio de Derecho Civil Vasco" liburua argitaratu dute.    Zuzenbidean adituak diren 23 autorek, horien artean unibertsitateko irakasle, Notario, epaile, abokatu, eta operadore juridikoek, 5/2015, ekainaren 25eko, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko legearen azterketa sakona egiten dute artikuluz artikulu, ikuspuntu teoriko eta praktiko batetik.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Kooperatiben arteko kooperazio printzipioari buruzko Kongresua.

Forulege 2020/11/25

Azaroaren 18 eta 19an Deustuko Unibertsitatetik online bidezko emanaldiarekin Kooperatiben arteko kooperazioaren printzipioari buruzko Kongresua egin zuten, Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak. Bi jardunaldietan zehar, printzipio horren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak jorratu ziren. Kongresua Zoom plataformaren bitartez egin zen eta 150 partaide baino gehiago konektatu ziren egunero.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Legelari gazteentzako V. "Adrian Celaya" Sarien aurtengo saridunak

Forulege 2020/11/12

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren Zuzendaritzak izendaturiko epaimahaikoen erabakiz, hauek dira legelari gazteentzako V. "Adrian Celaya" Sarien aurtengo saridunak.  - Euskal zuzenbide pribatua, euskaraz: (ex aequo saria) Leire Gorostiza Etxeberria andrea "5/2015 Euskal zuzenbide zibilari buruzko legearen eragingarritasun soziala”.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Kongresua: KOOPERATIBEN ARTEKO KOOPERAZIOAREN PRINTZIPIOA.

Forulege 2020/11/04

   Azaroaren 18an eta 19an  Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak "Kooperatiben arteko kooperazioaren printzipioa" kongresua antolatuko dute.  Kongresuan, kooperatiben arteko kooperazio printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak landuko dira.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Garamendi Sailburuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak zuzenbide zibilaren dibulgazioa eta euskarazko testu juridikoen sorkuntzaren balioa azpimarratu dute

Forulege 2020/11/02

Olatz Garamendi, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburua, Zuzenbidearen Euskal Akademiako presidente Andres Urrutiarekin bildu zen ostegunean, urriak 29, Bilbon, erakunde instituzionalekin eta sozial ezberdinekin izaten ari den harremanen barruan. Topaketak harremanak sendotzeko balio izan zuen, profesionalen prestakuntza akademikoan eta Euskal Zuzenbide Zibilaren hedapenean, dibulgazioan eta gizarteratzean lan egiten duen elkarte honekin lankidetzan jarraitzeko. Halaber, bi aldeek azpimarratu zutem euskarazko tresna juridikoak egon behar direla, ez bakarrik itzulita, baizik eta, batez ere, zuzenean euskaraz sortuak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Clasicos de Derecho Vasco" bilduma sarean eskuragarri

Forulege 2020/10/30

Zuzenbidearen Euskal Akademiak "Clasicos de Derecho Vasco" bilduma osatzen duten bederatzi liburukiak eta horien atariko ikerketak digitalizatu ditu irakurleek sarean eskuragarri izan ditzaten. Chalbaud, Jado, Solano, De la Plaza, Navajas eta beste autore batzuen obrak dira hain zuzen ere, bilduma horretakoak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Adrian Celaya Ibarra jaunaren heriotzaren 5.urteurrena

Forulege 2020/10/16

Datorren igandean, urriak 18,  Adrian Celaya Ibarra jaunaren heriotzaren 5.urteurrena beteko da.           Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

5/2015 legearen Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa, 5.urteurrena

Forulege 2020/10/02

Bihar, 2020ko urriaren 3a, larunbata, bost urte beteko dira 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa indarrean sartu zela. Hortaz, Zuzenbidearen Euskal Akademiak hainbat ekitaldi antolatuko ditu urria eta azaroa bitartean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2020ko ekainaren 6ko, Zergen Zuzendaritza Nagusiaren kontsulta loteslea

Forulege 2020/09/17

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Zergen Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko ekainaren 6ko kontsulta loteslea eskaintzen da. Kontsulta horretan, Zuzendaritza Nagusiak unean bertan ondasunak eskualdatzeko oinordetza itunen tributazioa mortis causa eskualdaketekin parekatzen du. Horrekin batera Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kide diren Javier Garcia Ross eta Javier Muguruza jaunek kontsulta loteslearen inguruan egindako testu-iruzkina eskaintzen da.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Segurtasun Juridiko eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko ekainaren 12ko ebazpena irabazpidezko ezkontza erregimenari buruzkoa

Forulege 2020/07/28

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Segurtasun Juridiko eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena (2020-06-12) eskaintzen da. Ebazpen honetan irabazpidezko sozietatearen erregimenean ezkonduta egonik ezkontideetako batek ondasun bat modu pribatiboan jasotzeko egin beharreko aldarrikapena aztertzen da. Segurtasun Juridiko eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Donostiako Notarioak, Francisco Javier Oñate Cuadros jaunak jarritako errekurtsoa onartu du, esanez ezkontideek ondasunaeren izaera pribatiboa zehaztu dezakeetela baldin eta jasotakoaren izaera eta erabilitako fondoak sinalagmatikoak badira.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Segurtasun Juridiko eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena

Forulege 2020/07/22

 Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Segurtasun Juridiko eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena (2020-07-02) eskaintzen da. Ebazpen honetan komisarioak bere buruari adjudikatzen dizkio hildakoaren jarauntsiko ondasun guztiak senipartedunen parte hartzerik gabe. Hortaz, oinordekoen senipartearen izaera juridikoa eztabaidatzen da Euskal Zuzenbide zibilaren ikuspuntutik. Fede publikoaren Zuzendaritza Nagusiak  Donostiako Notarioak, Francisco Javier Oñate Cuadros jaunak jarritako rerrekurtsoa onartu du.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

179/2019 Dekretua, Azaroaren 19koa, Euskadiko Toki-Erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko iruzkina

Forulege 2020/07/10

Ignacio Javier Etxebarria Etxeita jaunak, Getxoko Udaletxeko Idazkari Nagusiak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, 179/2019 Dekretua, Azaroaren 19koa, Euskadiko Toki-Erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko artikulua idatzi du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Legelari gazteentzako "Adrián Celaya Ibarra" Bosgarren Saria. Deialdia eta oinarriak

Forulege 2020/05/12

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak legelari gazteentzako euskal zuzenbide publikoaren eta euskal zuzenbide pribatuaren arloko “Adrian Celaya Ibarra” Bosgarren Sariaren deialdia egitea erabaki du. Belaunaldi berriengan Zuzenbidearen jarduna sustatzea du helburu sari horrek. Sariaren oinarriak barruratzen dira blog honetan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Programa de Especialización sobre Praxis de Derecho Civil y Fiscal Vasco" online ikastaroa

Forulege 2020/03/30

2015. urtean ezarri zen Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu zituen bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Hortaz, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

... 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra