Forulege.blog

Jesús Fernández de Bilbao: " El derecho de habitación del viudo en la Ley de Derecho Civil Vasco"

Forulege 2016/11/23

Jesús Fernández de Bilbao legelariak, Bizkaiko Jaurerriaren Abokatu Bazkun Ohoretsuaren Euskal Zuzenbide Zibila ikertzeko taldekideak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren zuzendaritza kideak, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko legean alargunaren biztantzeko eskubideari buruzko  testu bat landu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Gipuzkoako Foru Aldundia: 2016ko azaroaren 14ko 4/2016 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sistema Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legera egokitzekoa

Forulege 2016/11/23

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2016eko azaroaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 219. zk., 2016ko azaroaren 14ko 4/2016 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sistema Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legera egokitzekoa argitaratu du. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2016/2017 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian

Forulege 2016/11/08

Asteazkenean, urriaren 26an, arratsaldeko 19:30etan, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Henao kaleko 8. zk.) egin zen, bertan jendarte zabala zegoela, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2016/2017 ikasturtea irekitzeko ekitaldia.  Adela Asua Batarrita andreak, Konstituzio Auzitegiaren lehendakariordeak,  ikasturtea irekitzeko hitzaldia egin zuen Derecho penal y justicia restaurativa: confluencias, interferencias y malentendidos izenburupean. Jarraian eta erakunde sustatzaileen eta familiaren partaidetzarekin Adrian Celaya Ibarra jaunaren omenez egindako liburua aurkeztu zen. Celaya jauna iaz hil zen, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren burua zelarik.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Adrian Celaya jaunaren omenez egindako liburua

Forulege 2016/10/20

Eusko Legebiltzarrak, Euskal Adiskideen Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak liburu batera ekarri dituzte Adrian Celaya jaunari (†) buruz zenbait adiskidek ondutako oroitzak. Liburua urriaren 26an, arratsaldeko 7.30etan, aurkeztuko da Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan. Azala eta aurkibidea eskeintzen dira blog honetan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ENZNren 2016ko irailaren 29ko ebazpena

Forulege 2016/10/20

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko irailaren 29ko ebazpena eskeintzen da, auzotasun zibilari buruz eta Galiziako auzotasun zibila duten bi pertsonen arteko oinordetza itunari buruz, horren objetuak direla Galiziatik kanpo konkaturiko ondasunak.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ENZNren 2016ko 2016ko urriaren 6ko ebazpena

Forulege 2016/10/20

Euskal Zuzenbide zibilaren alorrean duen garrantzia dela eta, oraingo honetan eskeintzen da www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko urriaren 6ko ebazpena. Bertan zehazten da aurreko senideari dagozkion eskubideen eza, oinordetzaren kausatzaileak hil badira Euskal Zuzenbide zibila indarrean jarri ostean eta oinordetza horiek ireki badira Euskal Zuzenbide zibilaren Legea indarrean jarri aurretik egindako testamentuen arabera.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

AVD-ZEA: 2016/2017 ikasturtea irekitzeko ekitaldia

Forulege 2016/10/13

Zuzenbidearen Euskal Akademiak urriaren 26an izango du bere 2016/2017 ikasturtea irekitzeko ekitaldia Euskal Herriko Notario Elkargoaren egoitzan. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Adela Asua Batarrita andreak, Konstituzio Auzitegiaren lehendakariordeak egingo du. Ekitaldiaren egitaraua batzen da blog honetara.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

www.iusplaza.com webgunea “Administrazioa Euskaraz” aldizkarian

Forulege 2016/10/11

Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 94. zenbakian, 2016. urteko urrikoan, Andres Urrutia jaunaren, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren buruaren, “Iusplaza webgunea, zuzenbidea euskaraz lantzeko esparru berria” artikulua argitaratu da. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Atxikimendu askea eta irekiaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak" kongresua

Forulege 2016/10/06

Kooperatiba Zuzenbidearen Nazioarteko Elkarteak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak Kongresu bat antolatuko dute azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean. Kongresuaren leloa "Atxikimendu askea eta irekiaren printzipioa. Printzipioaren aplikaziotik sor daitezkeen ondorio juridiko eta ekonomikoak" da eta Deustuko Unibertsitatean egingo da. Ikertzaileei deia luzatzen zaie Kongresuan parte hartzeko euren komunikazioak aurkeztuta.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Euskal Zuzenbide Zibilaren garapena sustatuko duen Batzorde berriaren osaketa, eginkizunak eta funtzionamendua onartu ditu Jaurlaritzak

Forulege 2016/10/05

Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordea kide anitzeko kontsulta-organoa da eta arlo horretan ikertu, ebaluatu eta aholkularitza-lana egingo du Legebiltzarrarentzat nahiz Eusko Jaurlaritzarentzat.  Euskal Zuzenbide zibilaren eremuan diharduten hogeita hamarren bat adituk, instantzia profesional, erakundeetako eta akademikoen ordezkariek, osatuko dute eta ez dute ordainsaririk jasoko.    Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

“Vecindad civil vasca y residencia habitual” izeneko mahai-ingurura

Forulege 2016/09/19

Euskal Zuzenbide Zibileko Aditu programa datorren urriaren 5ean hasiko da. Hori dela eta, “Vecindad civil vasca y residencia habitual” izeneko mahai-ingurura gonbidatu nahi zaitugu.
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanle guztiok euskal auzotasun zibila izatearren arlo zibilean eta zerga arloan ditugun eskubideei buruz hitz egingo da. Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, urriaren 3an indarrean sartu denean, zenbait ondorio eragin ditu jaraunspen bidezko oinordetzetan eta Jaraunspen eta Dohaintzen zergen ordainketan, ohiko bizilekua hartzen baita konexio puntu gisa.
Hitzaldi horretarako hurbilduko zaizkigu Elixabete Piñol Olaeta, jarduneko abokatua; eta Alberto Atxabal Rada, Deustuko Unibertsitateko Finantza eta Zerga Zuzenbideko irakasle titularra.
Zain izango gaituzu datorren asteazkenean, irailaren 21ean, 18:30ean, Deustuko Unibertsitateko Garate aretoan.
Bide batez, gogorarazi nahi dizugu Euskal Zuzenbide Zibileko Aditu tituluansartzeko onarpen eskaera egiteko epea zabalik dagoela eta aurtengo edizioan 40 toki daudela.
Programari buruzko informazioa, edukia eta onarpen prozesuari buruzko informazioa esteka honetan aurkituko duzu.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Abuztuan atsedenaldia

Forulege 2016/08/05

Forulege blogak agur esaten dizue iraila arte. Oporrak ondo igaro!   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Titulu berria: Euskal zuzenbide zibilari buruzko Aditua

Forulege 2016/07/11

Zuzenbidearen Euskal Akademiak, Deustuiko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultatearekin batera, Euskal Zuzenbide Zibileko Aditu titulu berria jarri du abian. Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legea eta beste lege batzuk –garrantzi gutxiago ez dutenak, besteak beste, izatezko bikoteei buruzko legea edo apurketa edo banantze kasuetako familia-harremanei buruzko legea– indarrean sartu izana oso garrantzitsua izan da, eta aldatu egingo du, nolabait, Euskal Autonomia   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

José Javier García Ross: ¿Hacia dónde va la fiscalidad vasca de las sucesiones?

Forulege 2016/07/11

José Javier García Ross jaunak, Deustuko Unibertsitatearen irakasleak, abokatuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren idazkariak, berrikitan argitaratu du El Correo egunkarian artikulu hau: ¿Hacia dónde va la fiscalidad vasca de las sucesiones?. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jose Luis Etxeberria Monasterio: STC sobre la Ley Orgánica 1/2010, de 19 de febrero: el denominado “conflicto en defensa de la autonomía foral”

Forulege 2016/07/11

Jose Luis Etxeberria Monasterio jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Aholkularitza Juridikoaren zerbitzu-buruak, ohar honetan gogoeta egiten du berrikitan Auzitegi Konstituzionalak argitaratu duen epaiaren inguruan, 2016ko ekainaren 23an, foru autonomiaren inguruan. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean epaiaren testuarekin batera.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009. AVD-ZEA. Lege-oharra