Forulege.blog

Legelari gazteentzako "Adrián Celaya Ibarra" Bosgarren Saria. Deialdia eta oinarriak

Forulege 2020/05/12

Academia Vasca de Derecho-Zuzenbidearen Euskal Akademiak legelari gazteentzako euskal zuzenbide publikoaren eta euskal zuzenbide pribatuaren arloko “Adrian Celaya Ibarra” Bosgarren Sariaren deialdia egitea erabaki du. Belaunaldi berriengan Zuzenbidearen jarduna sustatzea du helburu sari horrek. Sariaren oinarriak barruratzen dira blog honetan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"Programa de Especialización sobre Praxis de Derecho Civil y Fiscal Vasco" online ikastaroa

Forulege 2020/03/30

2015. urtean ezarri zen Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu zituen bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Hortaz, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Formularioak atala berritu du www.forulege.com webguneak

Forulege 2020/03/21

5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa legea indarrean sartu eta Praxis de Derecho Civil Vasco liburua argitaratu ondoren, www.forulege.com webguneak bere Formularioak atala berritu du gaur egungo egoerara egokitzeko. Momentuz formularioak gaztelerazko bertsioan soilik ikus daitezke, aldiz euskerazko bertsioan lanean ari gara, dena dela estekaren bidez gaztelerazko bertsiora joan zaitezkete. Era berean, formularioak web orrian bertan ikus daitezke edota PDF moduan deskargatu.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

ENZNren 2019ko abenduaren 19ko ebazpena

Forulege 2020/03/18

Ohargarria delakoan www.forulege.com blogean Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko abenduaren 19ko ebazpena eskaintzen da (EAO, 2020-03-12). Ebazpen honetan oinordekoen senipartearen izaera juridikoa eztabaidatzen da Euskal Zuzenbide zibilaren ikuspuntutik. Aztergai dugun testamentua, 2010.urtekoa da eta bertan testamentugileak legatu bidez seniparte hertsia uzten dio bere semeari. Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak errekurtsoa onartu du, testamentugilearen borondatea bere semeari seniparte hertsia uztea zelako eta gaur egungo legean ondorengoei dagokion herenarekin bat datorrelako.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Mahai ingurua "Deudas y responsabilidad del heredero, acreedores de la herencia y beneficio de separación de patrimonios en la Ley Civil Vasca"

Forulege 2020/02/19

Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren Euskal Zuzenbidea ikertzeko Taldeak, "Deudas y responsabilidad del heredero, acreedores de la herencia y beneficio de separación de patrimonios en la Ley Civil Vasca" gaiari buruzko mahai ingurua antolatu du datorren ostegunean, otsailaren 20an, arratsaldeko 19:00etan Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren egoitzan.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Jose Luis Etxeberria Monasterio jaunaren "Defensa Jurídica del Concierto Económico" artikulua

Forulege 2020/01/22

Datorren otsailaren 28an, 142 urte beteko dira lehen Kontzertu Ekonomikotik eta horren harira Jose Luis Etxeberria Monasterio jaunak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren kideak, "Defensa Juridica del Concierto Economico" artikulu didaktikoa eskaintzen digu. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

"El notario y la vecindad civil", El Notario del Siglo XXI aldizkarian

Forulege 2020/01/21

El Notario del Siglo XXI aldizkariaren 88.zenbakian, 2019.urteko azaroa-abendua zenbakian, Donostiako Notarioa den Francisco Javier Oñate Cuadros jaunaren, "El notario y la vecindad civil" artikulua argitaratu da. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

OINORDETZA FIDUZIA KZ EX ART 831 ETA EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILA

Forulege 2020/01/14

Javier Oñate Cuadros, Donostia-San Sebastianeko notario jaunak 2019ko abenduaren 18an Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak, Kode Zibileko 831.artikuluaren arabera izendatutako oinordetza fiduziaren inguruan emandako ebazpenaren iruzkina eskaintzen digu. Notarioaren ustetan, ez da beharrezkoa seme alaba guztien adostasuna, hildakoak auzotasun zibila zeukalako eta beraz, oinordetzari aplikatu beharreko legea Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko 5/2015 legea zelako. Hortaz, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak Notarioaren helegitea aintzat hartu eta Kode Zibileko fiduziaren inguruko interpretazio sakona egin du. Nolanahi ere, Oñatek ez du azken hau aplikagarri ikusten gure euskal oinordetza zuzenbidean. Ohargarria delakoan, orain gure blogean eskaintzen dugu.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2020. urteko Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Bilbon

Forulege 2020/01/10

2015. urtean ezarri zen Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu zituen bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Hortaz, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.   Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

IUSPLAZA corpusak eduki berriak eskaintzen ditu

Forulege 2020/01/08

IUSPLAZA corpus linguistiko-juridikoak, Zuzenbidearen Euskal Akademiaren www.iusplaza.com webgunean kokaturik dagoenak, testu juridikoen edukiak gehitu ditu. Eduki berriak barruraturik, corpusak 1.448 dokumentu eta 12.145.739 hitz kopuru ditu, jada sarean erabiltzailearen eskura daudenak. Ohargarria delakoan, hona hemen gure blogean corpuserako esteka.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON

Forulege 2019/12/31

Forulege.bloga eta Iusplaza.bloga egiten ditugunok gabon zoriontsuak eta 2020. urte on bat opa dizkizuegu blogen berriak hartzen dituzuen guztioi. Eskerrik asko zuen partaidetzagatik eta aurrera egin dezagun elkarrekin.     Irakurri [+]

Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Unean bertan egindako oinordetza ituna. Tributuen Zuzendaritza Orokorraren kontsulta loteslea

Forulege 2019/12/23

Tributuen Zuzendaritza Orokorrak kontsulta lotesle bati erantzun loteslea eman dio, unean bertan egindako oinordetza itunen fiskalitatea zehaztuz, Zuzenbide zibil galiziarraren esparruan. Guztion interesekoa izango delakoan, hona hemen horren inguruko azalpena, eta gai honi dagokionez  dokumenturik esanguratsuenak.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2020. urteko Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Bilbon

Forulege 2019/12/12

2015. urtean ezarri zen Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu zituen bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Hortaz, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

Legelari gazteentzako IV. "Adrián Celaya" Sarien banaketa ekitaldia

Forulege 2019/12/09

Azaroaren 5ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2019/2020 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin zen. Ikasturtea irekitzeko hitzaldiaren ondoren legelari gazteentzako IV. "Adrian Celaya" Sarien banaketa ekitaldia egin zen. Epaimahaikoen ebazpena irakurri zuen Alkain Oribe andreak, Zuzenbidearen Euskal Akademia delakoaren zuzendaritza kideak. Sariak Adrian Celaya zenaren etxekoek eman zituzten.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

2019/2020 ikasturtearen irekiera ekitaldia Zuzenbidearen Euskal Akademian

Forulege 2019/12/05

 Asteartean, azaroaren 5ean, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren egoitzan (Bilbo, Henao kaleko 8. zk.)  Zuzenbidearen Euskal Akademiaren 2019/2020 ikasturtea irekitzeko ekitaldia egin zen. Ekitaldiaren mahaiburuak izan ziren, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Juan Luis Ibarra Robles jauna, Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuaren dekanoa, Diego María Granados Asensio jauna eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren lehendakaria, Andres Urrutia Badiola jauna. Ikasturtea irekitzeko hitzaldia Victoria Ortega Benito andreak, Abokatutzaren Kontseilu Orokorraren buruak eman zuen "El tratamiento normativo de los Colegio Profesionales" izenburuarekin.   Irakurri [+]

(1) Iruzkin  Iruzkina egin  Partekatu:   facebook Facebook    twitter Twitter

 

1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2020. AVD-ZEA. Lege-oharra