Bilaketa
Erabiltzaileak euskal zuzenbide zibilari buruzko gairen bat kontsultatu nahi badu, honako sistema hauetatik bat aukera dezake:
- Bilaketa librea
- Bilaketa azkarra
- Bilaketa gidatua
Erabiltzaileak, lehenengo eta behin, aukeratu behar du ea kontsulta zuzenbide zibilari buruzkoa den edo zuzenbide fiskalari buruzkoa.
Erabiltzaileak zein hitz bilatu nahi eta hitz hori idatzi behar du hurrengo laukian. Bilaketa arrakastatsu gertatzen bada, horrek esan nahi du bilatu nahi duen hitz horren inguruko legeria, bibliografia, formularioak, jurisprudentzia eta "FAQ" izenekoak kontsultatu ahal izango dituela, nahiz zuzenbide zibilaren arloan, nahiz zuzenbide fiskalaren arloan:
Erabiltzaileak zein hitz bilatu nahi eta hitz hori idatzi besterik ez du egin behar. Hitza tekleatzen badu goian, eskuinera dagoen laukian, pantailan agertuko zaizkio webgune honetan hitz hori jasotzen duten eduki guztiak, eduki horien formatua edozein izanik ere. Hitza tekleatzen badu beheko laukian, pantailan agertuko zaizkio hitz hori jasotzen duten dokumentu guztiak, betiere WORD eta PDF formatuan daudenak.
Nolanahi den ere, euskarazko aipamenak kontsultatzeko orduan, nolabaiteko desberdintasunak atzeman daitezke, bai terminologiari dagokionez, bai diskurtsoari dagokionez. Izan ere, webguneak euren horretan jasotzen ditu aldizkari ofizialetan euskaraz argitaratutako lege-testuak; baina bestelako testuen kasuan, beren-beregi prestatu dira horien guztien euskarazko itzulpen eguneratuak.