Blog

Euskal zuzenbide zibila eta zergari buruzko ikastaro praktikoa Donostian (2019)

Forulege 2019/10/01

2015. urtean ezarri zen Zuzenbide zibil beregaina Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrek errotik aldatu zituen bertakoen igurikimenak, familia eta oinordetzaren gaineko harreman juridikoak antolatzeko orduan. Aurrekoaren ildotik, behar-beharrezkoa da jardule juridikoentzat lege-testu berrien ezagutza eta erabilera praktikoa.

Oraingo honetan Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuak, ahalegin biziak egin dituzte Euskal zuzenbide zibilaren ikastaro praktikoa Donostian antolatzeko. Ikastaroa Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestuak duen ordezkaritzaren egoitzan egingo da. Ikastaroa Gipuzkoako jardule juridikoei zuzenduta dago eta araubide berriaren alorretan segurtasun osoz jarduteko ezaupideak eta teknika erakustea du helburu. Ekitaldien gaiak, matrikula eta ikastaroaren bestelako ezaugarriak blog honetan adierazten dira.

<< Atzera

Atxikitako dokumentua: Programa Curso Praxis-.pdf
Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra