Blog

"Los Recursos especiales en materia de contratación Pública" jardunaldia

Forulege 2019/06/06

Bizkaiko Abokatuen elkargo ohoretsuaren Foru zuzenbideari buruzko ikerketa taldeak, Zuzenbidearen Euskal Akademiarekin lankidetzan "Los Recursos especiales en materia de contratación Pública" izenburua duen jardunaldia antolatu du, hurrengo ostegunean, ekainak 13an, arratsaldeko 16.30etan Bilboko Abokatuen egoitzan.

Jardunaldia doakoa da baina aldez aurretik esteka honen bidez izena ematea beharrezkoa da.

Jardunaldiaren helburua, orain berri den Sektore  Publikoko  Kontratuei  buruzko  legearen arabera,  kontratazio publikoan indarrean dauden errekurtso bereziak aztertzea da. Errekurtso hauek, prozedura administratibo berezi baten bidez bideratzen dira Kontratuen inguruko Errekutsoen Adminiztrazio Organoaren aurrean. Epe laburrean ebazten dira eta eragin zuzena eta erabakiorra dute kontratazio publikorako izapidetzan. Ohargarria delakoan jardunaldiaren egiataraua eransten da blog honetara.

<< Atzera

Iruzkina egin   Partekatu: facebook Facebook   twitter Twitter
AVD Academia vasca de derecho · ZEA zuzenbidearen euskal akademia

AVD · ZEA · Academia Vasca de Derecho · Zuzenbidearen Euskal Akademia
Recalde zumarkalea, 8. zk, 1.solairua, eskuina. 48009 Bilbo. Tel.: (+34) 94 425 57 15 - Faxa: (+34) 94 424 64 99
moc.aez-dva@airaterces
Babesleak:
Eusko Jaularitza. Justizia eta Herri Administrazio Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
ivap
bbk
bizkaia
Laguntzailea:
Foru Zuzenbidea Ikertzeko Taldea - Bilbao
Euskal Zuzenbide Zibila Ikertzeko Taldea
©2009-2024. AVD-ZEA. Lege-oharra